Errenta aitorpena 2025
2020/05/13 - 12:46
Gipuzkoak aurreikusitakoa baino % 25 gutxiago jaso du zergen bidez lehen lauhilekoan
Hego Euskal Herriko foru ogasunek zerga bidez bilduko duten dirua % 20 inguru murriztea aurreikusten dute. Gipuzkoan, errenta-aitorpena aurrez aurre egiten hasi dira gaur.
2020/05/05 - 17:51
Bizkaiak % 60ko kenkaria onartu du sozietateen gaineko zergan
Kenkari hori COVID-19aren ondorioak jasan dituzten enpresek jaso ahal izango dute, eta enplegua sortzeko edo galerak konpentsatzeko erabili beharko dute.
2020/05/04 - 09:06
Errentaren kanpaina gaur hasiko da Bizkaian, itzulketen erdia gauzatuta jada
Bizkaian, 580.000 PFEZ aitorpen aurkeztuko dira, eta, errentaren kanpainaren lehen egunetan, 230.000 zergadunek jasoko dituzte itzulketak: guztira, 215 milioi euro.
2020/04/15 - 14:08
Errenta aitorpena online egiteko epea ireki da Araban eta Gipuzkoan
2020ko errenta aitorpenaren kanpainia maiatzaren 4an hasiko da Bizkaian, eta Nafarroan, ordea, maiatzaren 6an.
2020/04/06 - 16:02
Arabak errenta kanpainaren epeak moldatu ditu eta online izapidetzea bultzatu nahi du
Aurrez aurreko arreta zerbitzua irailera arte atzeratuko da, baina gutunak bidaltzeko epeak mantenduko dira, beraz, izapideak online sistemaren bidez gauzatu ahal izango dira apirilean.
2020/04/06 - 14:40
2019ko errenta kanpaina maiatzaren 6an hasiko da Nafarroan
Ogasunak ez ditu proposamenak posta bidez bidaliko, eta izapideak baliabide elektroniko eta telefonikoen bidez gauzatzea bultzatzen ari da.
2020/04/06 - 11:56
Bizkaiko Ogasunak 432 milioi euro itzultzea aurreikusi du aurten
Errenta kanpaina maiatzaren 4an hasiko da, baina ez dute zehaztu noiz amaituko den. Ogasunak aurten 432 milioi euro itzuliko dituela aurreikusi du.
2020/04/03 - 18:42
Errenta online egitera animatu du Gipuzkoak eta modalitate mekanizatua atzeratu du
Internet bidezko aitorpenak apirilaren 15etik aurrera aurkeztu ahal izango dira.
2020/03/17 - 11:32
Aurrez aurreko arreta bertan behera utzi dute EAEko eta Nafarroako erakundeek
Zuzenean zerbitzuak, Lanbidek eta aldundiek zerbitzu telematikoak eta telefono bidezko arreta indartzea erabaki dute, herritarrei zerbitzua ematen jarraitzeko.
2020/03/12 - 21:07
Gipuzkoak eta Arabak errenta aitorpena atzeratu dute koronabirusagatik
Neurriak errentaren kanpainan aurkezten diren aitorpenen % 20ri eragiten die.
2019/12/10 - 14:36
Bizkaiko Ogasunak zergadun guztiei egingo die PFEZ aitorpena 2021ean
Rentaetxean proposamenak, laguntza programa, aurrez aurreko aurkezpena eta finantza erakundeetan egiteko zerbitzua desagertuko dira.
2019/09/25 - 16:41
Bizkaiko dekretu fiskalak desadostasunak sortu ditu EAJ eta PSEren artean
Idoia Mendiaren adierazpenen aurrean, Itxaso Atutxak esan du beti egon direla jakinaren gainean, eta ez du uste leialtasun falta egon denik, dekretua publikoa izan baita uztailaz geroztik.
2019/09/24 - 16:40
Bizkaiak zerga dekretuari eutsi dio, PSE-EEk bertan behera uztea eskatu badu ere
Dekretuak indarrean jarraitzen du, alderdi sozialistako diputatuek bertan behera uzteko eskatu duten arren. Dena dela, EAJren eta PSE-EEren zuzendaritzek bilera egingo dute auzia aztertzeko.
2019/09/24 - 15:26
EAJk eta PSEk arau fiskala moldatzea adostu dute, baina helburua aldatu gabe
Aldundiak arauari eutsiko dio inbertsio kudeatzaileak eta 'start up'ak erakartzeko.
2019/09/19 - 15:28
Arabak aztergai du Athletici mesede egiten dion Bizkaiko zerga aldaketa
Ogasun Departamentutik zehaztu dutenez, egitekotan, 2020tik aurrera egingo litzateke moldaketa. Cristina Gonzalez Arabako Enplegu diputatuak ohartarazi du PSE-EE ez dela neurri horren aldekoa.
2019/09/12 - 22:24
Errentarik altuenen eta baxuenenen mapa, herriz-herri
Lehenengo aldiz, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) mapa interaktibo bat kaleratu du, kalez kale herritarren errentarekin.
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/05 - 14:27
Errenta eta Ondare aitorpenetarako kanpaina, martxan, Araban
Aurten hainbat arau aldaketa izango dira eta alokairuan bizi diren 30 urtetik beherako gazteentzat izango dira, batez ere, onuragarri, eta baita udalerri txikietako biztanleentzat ere.
2019/04/03 - 18:53
Abian da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan
Kanpainarekin kolaboratu duten erakundeetan eta Ogasunaren bulegoetan aurrez aurreko aitorpenak egiteko epea apirilaren 12an irekiko dute. Internet bidezko aukera, berriz, zabalik dago jada.
2019/04/01 - 17:30
Errenta autolikidazio proposamenak apirilaren 1etik aurrera ikusgai, Gipuzkoan
Onarpenak, berriz, apirilaren 8tik uztailaren 1era arte egin ahal izango dira.