Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiak iaz baino % 14,8 gutxiago bildu du apirilera arte

2020an, 2.457,6 milioi euro bildu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Zerga Itunduen bidez, 2020 osorako aurrekontuetan aurreikusitakoaren % 30,2.
Bizkaiko Ogasunaren egoitza, Bilbon
Bizkaiko Ogasunaren egoitza, Bilbon

2.457,6 milioi euro bildu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak 2020. urtean, apirilera arte, Zerga Itunduen bidez, 2019ko epe berean baino 426,6 milioi gutxiago, hots, % 14,8ko beherakada izan da urtebeteren joan-etorrian.  

Ohar batean, foru erakundeak zehaztu du funtsean hiru faktorek eragin dutela jaitsiera hau, eta horietako lehenengoa da covid-19aren aurreko osasun larrialdiak jarduera ekonomikoa apaldu izana, nahiz eta gaur aurkeztutako datuetan martxoan izan zuen eragina besterik ez den jasotzen.  

Bestalde, autolikidazioak borondatez aurkezteko epea ekainaren 1era arte luzatu denez, langile autonomo, mikroenpresa eta enpresa txiki askok martxoan eta apirilean egin behar zituzten ordainketak atzeratu dituzte eta ez dira, beraz, apirilera arteko datuetan ageri. 

Hirugarrenik, zergadunentzako itzulketak bizkortu egin ditu Aldundiak: aurtengo lehenengo lauhilekoan, iazko epe berean baino 65,2 milioi euro gehiago itzuli ditu BEZagatik; hau da, iaz baino % 22,2 gehiago.

Zerga Itunduen bidez, zeharkako zergen ondorioz, 1.277 milioi euro bildu dira; hau da, % 8,8 gutxiago. Horien artean, PFEZa % 7,6 jaitsi da, eta sozietateen gaineko zerga, berriz, % 17,3. 

Zeharkako zergen bidez, 1.075,6 milioi euro eskuratu ditu Bizkaiak, BEZaren eta zerga berezien barne-doiketak egin ondoren; hau da, % 17,6 jaitsi da bilketa.

Foru aldundien arteko doikuntzetan, Bizkaiak 68 milioi euro ordaindu dizkio Arabari eta 156 milioi Gipuzkoari. 224 milioi euro horietako 121 milioi BEZaren bidez bildu zituen eta gainerako 103 milioiak, berriz, zerga berezien bidez.

Urteko lehen lau hilabeteetan bildutako 2.457,6 milioi euroak 2020ko ekitaldi osorako aurrekontuan ezarritakoaren (8.141,1 euro) % 30,2 izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X