Errenta eta Ondare aitorpenetarako kanpaina, martxan, Araban
Ostiral honetan hasi da Arabako errenta aitorpen kanpaina Rentafacil modalitatean, eta apirilaren 9an Rent@raba eran hasiko da, Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan, Arabako Foru Aldundiak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Aurten hainbat arau aldaketa izango dira eta alokairuan bizi diren 30 urtetik beherako gazteentzat izango dira, batez ere, onuragarri, eta baita udalerri txikietako biztanleentzat ere. Horrez gain, kanpaina honetan zerbitzu berriak izango dira, Ogasuna irisgarriagoa eta hurbilagoa izan dadin, eta, besteak beste, doako telefono bat izango da.
Kanpaina honetan, kenkari berriak izango dira, zehazki, gazte arabarrentzat: alokairuagatiko kenkaria % 30 arte handituko diete eta gehienezko kopurua urteko 2.400 euro artekoa izan ahalko da. Aldundiaren aurreikuspenen arabera, 1.800 arabarrentzat baino gehiagorentzat izango da onuragarri arau aldaketa, 400 euro gehiago desgrabatu ahal izango baitituzte.
Kanpaina honetan, gainera, kenkari handiagoa izango dute 4.000 biztanletik beherako Arabako udalerrietan bizi direnek. Seme-alabengatiko eta adineko aurrekoengatiko kenkariak % 15 handituko dira. (8.100 zergadunek baino gehiagok baliatu ahal izango dute onura fiskal hori).
Arabako landa eremuan ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkariak ere % 20 arte handituko dira eta are % 25 arte ere familia ugarien eta 30 urtetik beherakoen kasuan. Azken aldaketa hori Arabako herri txikietako ia 5.000 herritarrentzat izango da onuragarri, Ogasunak egindako kalkuluen arabera.
Horiek dira gaur goizean Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Jose Luis Cimiano diputatuak azaldutako aldaketetako batzuk. Diputatuak errenta aitorpen
kanpaina aurkeztu du eta jakinarazi du foru erakundeak aurrez egindako 115.000 aitorpen baino gehiago bidaliko dituela etxeetara, Rentafacil modalitatea abian jarri
zenetik inoizko kopururik handiena.
Horrez gain, Cimianok errenta kanpainaren inguruko aurreikuspen ekonomikoen berri ere eman du eta adierazi du ia arabarren % 65en aitorpena negatiboa izango dela, alegia, Aldundiak dirua itzuli beharko diela. Foru Ogasunak 987 euro itzuliko dizkio, batez beste, zergadun horietako bakoitzari.
Doako telefonoa eta kudeaketa interaktibo gehiago
Zergetan ez ezik, zerbitzuetan ere izango dira berrikuntzak, kudeaketak errazagoak, irisgarriagoak eta azkarragoak izan daitezen. Horrela, Foru Ogasunak doako telefono berria jarri du abian eta eguneko 24 ordutan eta asteko 7 egunetan izango da erabilgarri, Rentafacil proposamenak onartzeko edo horiek aldatzeko hitzordua eskatzeko (900 111 202) eta baita Ogasuneko bulegoetan aitorpena egiteko hitzordua eskatzeko ere (900 111 203).
Helburu hori bera lortzeko, sakelako telefono edo tableta bidez gauzatu ahal izango diren kudeaketa gehiago izango dira. Izan ere, aurtengo kanpainan,
sakelakoetarako aplikazio baten bitartez ere eskatu ahal izango dira aurretiko hitzordua eta zerga datuak. Arabako zergadunek geroz eta gehiago eskatzen duten
tresna dira aplikazioak. Iaz, esaterako, 7.379 pertsonak onartu zuten Rentafacil aitorpena sakelakoarekin bi klik eginez.
Ondarearen gaineko zerga
PFEZren kanpainarekin batera, Arabako Foru Ogasunak ondarearen gaineko zergaren kanpainari ere helduko dio, aurten apirilaren 5etik hasita. 2018ko
ekitaldirako, aurreikusi du 1.540 arabarrek aitortu beharko dutela zerga hori 2 milioi euro baino gehiagoko ondasun eta eskubideak izatearren edo 800.000 euro baino gehiagoko ondare garbia daukatelako. Ogasunaren aurreikuspenen arabera, ondarearen zerga dela-eta 17,5 milioi euro eskuratuko dira, hots, 11.364 euro,
batez beste, zergaduneko.
Epeak
Etxean jasotako proposamenarekin ados daudenak, proposamena onartu ahal izango dute finantza entitate laguntzaileetan; Internet bidez, araba.eus-en; edo, 900 111 202 telefonoaren bitartez. Rentafacil kanpaina ekainaren 14an bukatuko da.
Arabako Ogasuna apirilaren 9an hasiko da dirua itzultzen. Aitorpenen modifikazioak egiteko epea ere apirilaren 5etik ekainaren 14ra artekoa izango da. Ogasunari dirua itzuli behar dutenek, berriz, ohiko moduan egin beharko dute: errenta aitorpenean agertutako kopuruaren % 60 ekainaren 25ean, eta gainerakoa azaroaren 11n.
Rent@raba modalitaterako epea (hau da, beren errenta aitorpena ogasun bulegoetan edo finantza entitate, aholkulari bulego edo kudeatze agentzia laguntzaileetan egiten duten zergadunentzat) apirilaren 9an eta ekainaren 25ean bukatuko da Aldundiaren bulegoetara datozenentzat; finantza entitate edo agentzientzat, berriz, pixkat geroago hasiko da, apirilaren 23an.
Horiek Ogasunak Gasteizen duen egoitzara eta Laudion eta Guardian dituen bulegoetara zergadun guztiak etorri ahal izango dira, salbu eta ekonomia jardueretan dihardutenak, 2018an beren ohiko etxebizitza saldu dutenak eta ekitaldian zehar balore higigarrien edo higiezinen hiru salmenta eragiketa baino gehiago egin dituztenak.
Horrela egiteko, hitzordua eskatu beharko dute gaurtik aurrera, Interneten bidez, www.araba.eus helbidean; telefonoz (901 50 40 30); edo informazio puntuetan bertan: Gasteizen (Samaniego kalean), Kanpezun, Murgian, Oionen eta Agurainen.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.