Bizkaiak % 60ko kenkaria onartu du sozietateen gaineko zergan
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 4/2020 Foru Dekretu Arauemailea onetsi du astearte honetan; haren bidez, sozietateen gaineko zergaren kuota efektiboaren % 60ko ezohiko kenkari bat ezartzen da, 2019ko ekitaldirako.
Bizkaia Aurrera planeko neurrietako bat da. Haren bidez, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiari aurre egiteko hartutako neurriek ukitu dituzten sektoreen eta zergadunen ekonomia eta jarduera suspertu nahi da.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, "jarduera geldiarazita edo murriztuta daukaten enpresa ukituek bitarteko ekonomikoak mugiarazteko beharrizan handiena duten unean izango du efekturik handiena kenkari horrek".
Foru-dekretu arauemaileak kenkaria aplikatzeko irizpideak zehazten ditu. Sozietateen gaineko zergaren zergadun guztiei aplikatuko zaie kenkaria, ondare-sozietateei eta talde fiskalei izan ezik. Baldintzen artean, emaitzak gutxitzea edo jarduera murriztea ezartzen dira, biak osasun-larrialdiaren ondorio.
Orobat, kenkariaren zenbatekoa enplegua sortzeko, ekoizpen aktiboetan, ikerketa eta garapenean edo ekintzailetzan inbertitzeko edo 2020ko galerak konpentsatzeko erabili behar dela xedatzen du dekretuak.
Ezohiko kenkaria aplikatzeko betekizunak
Honako hauek izango dira 2019ko ekitaldiko sozietateen gaineko zergaren % 60ko ezohiko kenkariaren onuradunak:
2019ko ekitaldian ustiapen ekonomiko bat egin duten zergadunak, ondare-sozietatearen izaera ez dutenak. Zerga-baterakuntzaren erregimenean tributatzen ez dutenak. COVID-19aren ondorioz beren jarduna nabarmen murriztuta daukatenak; jarduna nabarmen murriztu dela jotzeko, bi irizpide hauek bete behar dira:
- 2020. urteko lehen seihilekoko eragiketen bolumena, gutxienez, % 25 baino gutxiago izatea, 2019. urteko lehen seihilekoko eragiketen bolumenarekin alderatuta.
- 2019ko ekitaldian zehar kontabilitate-emaitza positiboa izatea, eta 2020. urteko lehen seihilekoari dagokion kontabilitate-emaitza, gutxienez, % 50 baino gutxiago izatea, 2019. urteko lehen seihilekoko kontabilitate-emaitzarekin alderatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.