Errenta aitorpena 2025
2019/03/25 - 14:26
Errenta-aitorpena aurkezteko epea maiatzaren 2an hasiko da Bizkaian
Kanpaina, berriz, ekainaren 28an amaituko da. Hamar bizkaitarretik zazpik batez beste 1.000 euro jasoko dituzte; gainerakoek, 1.900 euro ordaindu beharko dituzte, batez beste.
2018/12/13 - 13:42
Abenduaren amaieran itzuliko du Bizkaiak amatasun eta aitatasun bajen PFEZa
Guztira, 22.833 lagunek jasoko dute bueltan PFEZ atxikipena hilabete honetan. Batezbeste, 1.143 euro jasoko du erreklamazioa egin duen pertsona bakoitzak.
2018/10/24 - 17:02
Loteria sarien gaineko zerga-salbuespen muga handitzea onartu du Bizkaiak
2018ko amaieran salbuetsitako muga 10.000 eurokoa izango; 2019an, 20.000 eurokoa; eta, 2020an, berriz, 40.000 eurokoa izango da.
2018/10/24 - 15:11
Arabak prest du amatasun bajen PFEZa itzultzeko prozedura
Foru Aldundiak itzulketa ofizioz egingo badu ere, eskaera egin dutenei kontu zenbakia eta helbidea zehazteko eskatuko diete, formulario baten bitartez.
2018/07/30 - 16:00
Iaz baino 2.478 zergadun gehiagok egin dute errenta aitorpena Araban
Arabako Aldundiak prestatutako aitorpenetan, hamarretik zortzi herritarrek baino gehiagok ontzat jo dituzte egindako aitorpenak.
2018/07/18 - 14:50
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ogasunek zerga-salbuespena duten sariak handitu dituzte
Erreformaren bidez, loteria eta apustuen bidez jasotako 10.000 eurorainoko sariekin ez da zergarik ordaindu behar aurten; 2019an 20.000 eurotan ezarriko dute muga eta 40.000 eurotan 2020an.
2018/05/02 - 10:32
Errenta-kanpainaren hasieran 171 milioi itzultzea espero du Bizkaiko Ogasunak
Kanpainaren aurreneko egunetan 206.000 bat zergapekori 171 milioi euro itzultzea aurreikusi du. Errenta-aitorpena aurkezteko epea asteazken honetan hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da.
2018/04/16 - 22:34
Errenta aitorpenaren autolikidazio proposamenak gero eta gehiago dira
Aurten horrelako 113.000 proposamen bidali dituzte Araban, aitorpen guztien %64; Bizkaian 335.000, %58; Gipuzkoan 249.000, %56; eta Nafarroan 181.000, %54.
2018/04/16 - 15:40
Errentaren kanpainan 259 milioi itzuli eta 224 jasotzea aurreikusi du Gipuzkoak
Autolikidaziorako proposamenak onar daitezke, eta 11.000 bat gipuzkoarrek egin dute dagoeneko goizeko lehen orduetan.
2018/04/09 - 18:42
Abian da Errentaren kanpaina Nafarroan
Ogasunak eginda bidalitako 181.504 proposamen jasoko dituzte nafarrek. Guztira, 63,4 milioi euro itzuliko ditu.
2018/04/09 - 12:40
Errenta eta Ondare aitorpenetarako kanpaina abiatu da Araban
Astelehen honetatik aurrera aldez aurretiko hitzordua eskatu ahal izango da Rentafacil modalitatean, eta apirilaren 11tik aurrera Rentaraba eran.
2018/03/26 - 15:12
Bizkaiko Ogasunak 395 milioi euro itzuliko ditu 2017ko errenta aitorpenaren kanpainan
Errenta aitorpena egiteko kanpaina maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 29an amaituko da. Gainera, zergadunek etxean jasoko dute proposamena asteartetik aurrera.
2018/03/26 - 14:28
Ogasunak Arabako 113.000 familia baino gehiagori bidaliko die aitorpena
Errentako kanpaina Araban apirilaren 9an hasiko da Rentafacil modalitatean, eta apirilaren 11n Rentaraba eran, Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan.
2018/03/21 - 17:51
14.000 eurotik behera, errenta zergarik ez ordaintzea proposatu du Montorok
Pentsiodunen protestak tarteko, Errenta zergan aldaketa bat proposatu du Cristobal Montorok, Espainiako Ogasun ministroak. 12.000 euroko muga 14.000 eurora igotzea, alegia.
2017/07/24 - 15:25
Gipuzkoako Ogasunak 24 milioiko hobekuntza izan du 2016ko errenta kanpainan
Gipuzkoako Ogasun diputatuak esan du susperraldi ekonomikoak ogasunean isla izan duela. Jarduera ekonomikoari esker, 2011tik lehen aldiz errenta aitorpen kopurua igo egin dela gaineratu du.
2017/07/24 - 14:59
Gipuzkoak 24 milioi euroan hobetu du iazko errenta kanpainaren emaitza
'Emaitza 2016. urtean enpleguak eta soldatek izandako hazkundeen isla da, eta susperraldi ekonomikoaren adierazle da hau guztia', foru diputatuaren esanetan.
2017/05/02 - 12:07
Gaur hasi da Bizkaiko 2016ko errenta aitorpena egiteko kanpaina
Zergadunek Internet bidez, Ogasunaren bulegoetan edota finantza entitate laguntzaileen bitartez egin ahal izango dute aitorpena.
2017/04/06 - 14:10
Gaur hasi da Nafarroako 2016ko errenta aitorpenaren kanpaina
Zergadunek Internet bidez egin ahal izango dute aitorpena, eta apirilaren 18tik aurrera, berriz, Ogasunaren bulegoetan.
2017/03/31 - 17:41
Gipuzkoako autolikidazio proposamenak, Interneten ikusgai
Gipuzkoako Ogasunak 278 milioi euro itzultzea eta 202 milioi jasotzea aurreikusten du 2016ko errenta kanpainan.
2017/03/24 - 14:11
Arabako Ogasunak 987 euro itzuliko die batez beste zergadunei
Aurten, 117,8 milioi euro itzuli beharko ditu Arabako Ogasunak eta 68,8 milioi sartu, aurreikusi dutenez.