Errenta eta Ondare aitorpenetarako kanpaina abiatu da Araban
Gaur (astelehena) hasi da Araban Errentako kanpaina Rentafacil modalitatean, eta apirilaren 11n Rentaraba eran hasiko da, Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan.
Aurtengo kanpaina honetan, Arabak laguntza programa berria estreinatu du, aitorpena errazago, azkarrago eta era intuitiboagoan egiteko.
Gainera, kanpainaren iraupena luzatu egin da, eta Ogasuneko bulegoetan arreta emateko postuak ere gehitu dira. Horrela, 4 postu gehiago ipini dira Gasteizko Samaniego kaleko bulegoetan, iazko kanpainarako gehitutako 3 postuei eransten zaizkienak. Denetara, 70 pertsona egongo dira arabarren aitorpenak kudeatzen.
Aitorpena telefono mugikorraz onartzea
Baita ere, handitzen segitzen du Rentafacilekin egindako aitorpenen kopuruak, hau da, Arabako Foru Ogasunak zergadunei eginda bidaltzen dizkien aitorpenak, beraiek onar ditzaten edo alda ditzaten. Kanpaina honetan, guztira, Ogasunak 113.045 aitorpen bidaliko ditu, ordenagailuaz edo telefono mugikorraz onartu ahal izango direnak. Iaz 4.656 zergadunek erabili zuten telefono mugikorra beren aitorpenak onartzeko.
Laguntza programa berria
Beste berritasun garrantzitsu bat Rentared eta Autorrenta modalitateetan izango da, Arabako Foru Ogasunak kanpaina honetan abian ipini duen laguntza programa berria dela medio.
Rent@raba
Rent@raba modalitaterako epea (hau da, beren errenta aitorpena ogasun bulegoetan edo finantza entitate, aholkulari bulego edo kudeatze agentzia laguntzaileetan egiten duten zergadunentzat) gaur hasi eta ekainaren 20an bukatuko da Aldundiaren bulegoetara datozenentzat; finantza entitate edo agentzientzat, berriz, pixkat geroago hasiko da, apirilaren 20an.
Horiek Ogasunak Gasteizen duen egoitzara eta Laudion eta Guardian dituen bulegoetara zergadun guztiak etorri ahal izango dira, salbu eta ekonomia jardueretan dihardutenak, 2017an beren ohiko etxebizitza saldu dutenak eta ekitaldian zehar balore higigarrien edo higiezinen hiru salmenta eragiketa baino gehiago egin dituztenak.
Horrela egiteko, hitzordua eskatu beharko dute gaurtik aurrera, Interneten bidez, www.araba.eus helbidean; telefonoz (901 50 40 30); edo informazio puntuetan bertan: Gasteizen (Samaniego kalean), Kanpezun, Murgian, Oionen eta Agurainen.
Murrizketak eta kenkariak
Ekitaldi honetan bere hartan iraungo dute PFEZaren kenkari eta murrizketek. Horien artean, hauek nabarmendu behar dira: ondorengoen kenkaria (585 euro lehenengo seme-alabarengatik, 724 euro bigarrenagatik eta 1.233 hirugarrenagatik) eta adinaren, ezintasunaren edo mendetasunaren kenkariak, graduaren araberakoak. Azpimarratu daitezke, baita ere, BGAEetako murrizketak, baterako zerga ordainketako kenkariak eta ohiko etxebizitzaren alokairu nahiz erosketako kenkariak.
Ordainketa eta sarrerak egiteko epeei dagokienez, Ogasunak gehienez 48 orduko epean itzultzen die zergadunei; hortaz, beren aitorpena onartzen duten lehenengo zergadunek datorren apirilaren 11tik aurrera kobratu ahal izango dute. Aitorpen positiboei (ordaintzekoei) dagokienez, banku helbideratze bidez kobratuko dira ekainaren 25ean. Hala ere, eutsi egiten zaio ordainketa zatizeko aukerari, interesik gabe eta bi epetan (ekainaren 25ean eta azaroaren 12an).
Ondarearen gaineko zerga
PFEZko kanpainarekin batera, Arabako Foru Ogasunak ondarearen gaineko zergako kanpainari ere helduko dio, aurten apirilaren 20tik hasita. 2017ko ekitaldirako, aurreikusten da 1.575 arabarrek aitortu behar izatea zerga hau, ondasun eta eskubidetan 2 milioi euro baino gehiago edo 800.000 euro baino gehiagoko ondare garbia daukatelako. Ogasunaren aurreikuspenen arabera, ondarearen zerga dela-eta 16,5 milioi euro eskuratuko dira, hots, 10.476 euro zergaduneko, batez beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.