Kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da Errentaren kanpaina Nafarroan

Ogasunak eginda bidalitako 181.504 proposamen jasoko dituzte nafarrek. Guztira, 63,4 milioi euro itzuliko ditu.
Errentaren kanpaina abian da Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE
Errentaren kanpaina abian da Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE

2017ko Errentaren aitorpen kanpaina astearte honetan, apirilak 10, abiatuko da Nafarroan. Ogasunak eginda bidalitako 181.504 proposamen jasoko dituzte nafarrek. Guztira, 63,4 milioi euro itzuliko ditu.

11.250 euro gordineko lan etekina, kapital higigarriak sortutako etekinak eta gutxienez 1.600 gordineko atxikipena duten ondare gorakadak eta bestelako errentak jasotzen dituztenek PFEZaren aitorpena egin behar dute.

Gaur goizean Mikel Aranburu kontseilariak eta Luis Esain Ogasuneko zuzendari kudeatzeaileak emandako informazioaren arabera, egindako 181.504 aitorpen bidali dituzte Nafarroan. Internet bidez begiratu daitezke, nahiz eta postaz ere jasoko diren. 181.504 horietatik 113.203 itzultzekoak dira.

Proposamenarekin ados ez dauden herritarrak datuak baieztatu baino ez dute egin behar, eta ordaindu behar badute, banketxeko saldoa begiratu. Ados ez egotekotan, ekainaren 22ra arteko epea izango dute haien aitorpena aurkezteko.

Aukera telematikoaren hobekuntza

Aukera telematikoa hobetu dute aurten, programa intuitiboagoa garatu baitute, aitorpenak soilik lau urratsetan egin ahal izateko.

Aplikazio horretara navarra.es edo zuriesker.info webguneetatik sar gaitezke. Errentari buruzko informazio esanguratsua ipini dute eskuragarri.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X