Errenteria
2023/03/17 - 12:41
Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko
Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten 'Ikastolak Herriari' egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute.
2023/03/11 - 18:24
Lehen arreta indartsua eta kalitatezkoa aldarrikatu dute Errenterian
Osasun langileek eta herritarrek bat egin dute kalitatezko osasun publiko bat izateko eskubidearen alde, Errenterian. Horretarako, lehen arreta indartsu bat behar dela aldarrikatu dute. Horrekin batera, osasun langileek jasaten duten presioa ere zalatu nahi izan dute.
2023/03/04 - 21:53
Mikel Martin EGHAMeko aktibista hil berriari omenaldia egin diote Errenterian
Ostegunean hil zen eta gaur Errenterian, bere jaioterrian, omenaldi beroa egin diote Mikel Martin EHGAM elkartearen sortzaile eta LGTBI kolektiboaren defendatzaile sutsua izandakoari. 2005ean Espainiako armadako 4 militarrek jipoitu zutenean egin zen ezagun, gertatutakoa epaitegietan salatu zuelako.
2023/03/03 - 15:45
Mikel Martin LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko borrokalari sutsua hil da Errenterian
Mikel Martin ezagutzen zutenek bere izaera eskuzabala goraipatu dute. Bihar eguerdian emango diote azken agurra Errenteriako zumardian egingo den ekitaldian.
2023/02/28 - 15:40
Tere Rojo: ''Jon Anderren diagnostikoa jaso nuenean lasaitu handia hartu nuen''
Jon Anderrek 23 urte ditu eta Errenterian bizi da. Mowat-Wilson sindromea du. Besteak beste, bihotzeko eta digestio sistemako gaixotasunak, epilepsia, eta desgaitasun intelektuala eragiten dizkio. Espainiako Mowat Wilson erakundearen Instagrameko kontua: @aesmowi.
2023/02/01 - 19:45
Kilometroak 23, otsailaren 20tik urriaren 1era
Oreretako Ikastolak antolatu ditu aurtengo Kilometroak eta urte osoan zehar egingo diren zenbait ekintza prestatu dituzte. Kontsultatu hemen aurkeztu dituzten ekintzak eta datak.
2023/01/25 - 16:20
Mugaritzeko sommelierrak saldutako ardo-botilak berak erosi zituela defendatu du
Epaiketa sententzia zain gelditu da. Azken egunean Guillermo Cruz akusatuak esan du langileek hainbat produktu kostuen prezioan erostea ohikoa dela jatetxeetan eta Mugaritz bere erosketen jakitun zela.
2023/01/15 - 19:26
Renfek bideozaintza jarriko du Andoain, Beasain, Gros, Hernani, Lezo, Ordizia eta Tolosako geltokietan
Lanak 2023ko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusten da. Bezeroaren segurtasuna eta esperientzia hobetzea da helburua.
2022/12/23 - 23:11
Gizon bat atxilotu dute Errenterian, urruntzeko agindua urratzeagatik eta bikotekide ohiari erasotzeagatik
Emakumeak korrika alde egin behar izan zuen etxetik, eta aurpegian kolpe batzuk zituen. Ondoren, biktima osasun-zentro batean artatu behar izan zuten.
2022/12/23 - 17:46
Errenterian galdutako gizonaren gorpua aurkitu dute Oiartzunen
Oiartzungo Udaltzaingoak topatu du hilotza, abenduaren 14an gizonezkoa Errenteria inguruan galdu ostean.
2022/12/19 - 19:57
Errenterian desagertutako 84 urteko gizonaren bilaketa eten dute argi faltagatik
Gizonak 1,60 bat metro ditu luze, eta gorpuzkera normala du. Herri inguruetan ari dira haren bila, izan ere, maiz ibiltzen da Kaputxinoak inguruan, bertako hilerrian eta Masti-Loidi industrialdean.
2022/12/17 - 11:43
Errenterian galdutako gizonaren bila jarraitzen dute
1,60 bat metro ditu luze eta gorpuzkera normala du. Larruazal zurikoa da, begi urdinak ditu, eta burusoila da.
2022/12/16 - 10:20
Errenterian desagertu den 84 urteko gizon baten bila ari dira
Gipuzkoako herri horretako inguruetan ari dira haren bila. Atzo ikusi zuten azkenekoz. Larruazal zurikoa da, begi urdinak ditu eta burusoila da. Litekeena da jaka ilun bat (beltza edo berdea) eta zapata dotoreak eramatea jantzita.
2022/11/28 - 23:28
Espetxeratu dute Errenterian emakume bati kalean sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizona
Gaur goizean, 35 urteko akusatua epailearen esku utzi dute, eta arratsaldeko azken orduan epaileak Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman du.
2022/11/27 - 18:28
Gizon bat atxilotu dute kalean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, Errenterian
Atxiloketa 07:00ak aldera izan da. Pertsona batek 112ra deitu du erasoaz ohartaraziz, eta Ertzaintzak 'in fraganti' harrapatu du gizona.
2022/11/27 - 11:58
Olentzeroren eta Mari Domingiren etxeak prest, Euskal Herriko umeak hartzeko
Gabonetako opariak eskatzeko euren gutunak idazten dabiltza egunotan Euskal Herriko haurrak. Nora eta noiz jo behar dute Mari Domingirekin eta Olentzerorekin elkartzeko? Hona hemen Euskal Herriko gure bi pertsonaia maitatuenetarikoen etxeak bisitatzeko informazio praktikoa.
2022/11/20 - 11:37
Mari Domingiren Errepublika magikoa
Errenteriako Añabitarte Baserria Mari Domingiren etxe bihurtu da, eta haren inguruko zelaiguneak, ibilbide magiko batean barna, magiaz, iratxoz eta sendabelarrez bete dira. Ezagutzerik nahi?
2022/11/19 - 12:21
Euskotrenen zerbitzua etenda egon da Errenteria eta Pasaia artean, zuhaitza erori delako katenariara
Lasarte-Hendaia arteko E2 trenaren zirkulazioa etenda egon da 07:30etik 11:00ak aldera arte eta autobusez egin dute ibilbidearen zati hori bidaiariek.
2022/11/09 - 21:02
Ostegun gauean AP-8a itxiko dute Errenteria parean, Bilborako noranzkoan
Bidea konpontzeko lanetarako itxiko dute aipatutako bidea.
2022/10/24 - 12:52
"Los Xeyk oinarri musikal klasiko indartsua zuten, eta herri musika ere maisuki menperatzen zuten"
Eneko Olasagastik eta David Berraondok "Los Xey, una historia de película" dokumentala estreinatuko dute bihar Donostian, 1940ko eta 1950eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen donostiar taldeari buruzko lana.