Erresuma Batua
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.
2022/11/13 - 12:06
Keith Levene hil da, The Clash taldeko gitarrista eta sortzailea
65 urterekin hil da musikari ezaguna, minbiziaren ondorioz. "Bakean hil da, eroso eta maitatua sentituz" adierazi du familiak.
2022/11/12 - 20:45
Gerraren aurkako graffiti batzuk margotu ditu Banksyk behera etorritako eraikinetan, Ukrainan
Berak egindako azken margolanak dira, Instagramen aitortu duenez. Abandonatutako eraikin batzuetan egin ditu graffitiak, Kieveko ipar-mendebaldean.
2022/10/29 - 15:20
Gizon bat auzipetu dute kamioi batean hilda aurkitu zituzten 39 vietnamdarren heriotzarekin lotuta
Marius Mihai Draghici Errumanian atxilotu zuten abuztuan, eta ondoren Erresuma Batura eraman zuten euro-agindu batekin.
2022/10/26 - 09:42
Albiste izango dira: Suteen aurkako murrizketak, euskal selekzioak eta Trans Legea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/25 - 18:17
Horrelakoa da Rishi Sunak, Erresuma Batuko lehen ministroa
Erresuma Batuak lehen ministro berria du, Rishi Sunak. Liz Trussen dimisioaren ostean, indiar jatorriko politikariak gora egin du herrialde hartako politikan. Baina izen hori ez da berria, dagoeneko badu ibilbidea herrialdeko politikan.
2022/10/25 - 16:54
Herrialdeak krisi larriari egin behar diola aurre esan du Sunakek, eta erabaki zailak hartu behar direla
Liz Trussek egindako okerrak zuzentzera datorrela ere esan du lehen ministro berriak. Damurik gabeko agurreko mezua eman du Liz Trussek erregeari dimisioa eman aurretik.
2022/10/25 - 14:53
Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministro izendatu dute
Erresuma Batuko lehen ministro bihurtu da ofizialki, Charles III.a erregearekin audientzia egin ostean.
2022/10/25 - 11:24
Sunak hautatuta, iskanbilak ez dira amaitu Erresuma Batuan
Alderdi Kontserbadoreko buruzagi eta Gobernu britainiarreko lehen ministro Rishi Sunak aukeratzea lorpen garrantzitsua izan da Erresuma Batuan ez ezik, etorkin kopuru handia duten Europako herrialdeetan ere bai.
2022/10/25 - 09:40
Albiste izango dira: Bizkaiko suteak, EAEko aurrekontuak eta Erresuma Batuko Gobernu berria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/24 - 23:59
Rishi Sunak izango da Erresuma Batuko lehen ministro berria
Charles III.a erregeak asteartean eskatuko dio agintari berriari Gobernua osatzeko.
2022/10/24 - 22:57
Nor da Rishi Sunak?
Lizz Trusen dimisioaren ostean, Erresuma Batuak Rishi Sunak du lehen ministro berria. Herrialdea gobernatzen duen lehen hindua da, baita 100 parlamentari kontserbadoreren babesa lortu duena ere.
2022/10/24 - 11:45
Boris Johnsonek ez du bere burua aurkeztuko Erresuma Batuko lehen ministro izateko
Ekonomia ministro ohi Rishi Sunak da Erresuma Batuko hurrengo gobernuburu izateko faboritoa, Penny Mordauntek, beste hautagaiak, oraingoz ez baitu nahikoa babesik jaso. Mordaunt ehun bermera heltzen ez bada, gaur bertan izan daiteke Sunak Erresuma Batuko lehen ministro berria.
2022/10/23 - 17:28
Mordaunt, Sunak eta Johnsonen aukerak; abalak lortzeko epea amaitzeko 24 ordu geratzen direnean
Hainbat hedabideren arabera, BBC tartean, Sunak da faborito 133 toriren babesarekin. Boris Johnson legoke bigarren postuan 55ekin eta, azkenik, Mordaunt, 23rekin.
2022/10/22 - 16:23
Boris Johnsonen izenak indarra hartu du azken orduetan lehen ministroaren kargurako
Johnson oporretan zegoen Kariben, baina goizean Londresera itzuli da, eta ikusmina sortu du. Lehen ministro kargurako 46 abal ditu dagoeneko, inkesten arabera.
2022/10/21 - 15:44
Johnson eta Sunak, Trussen ondorengo izateko hautagai nagusiak
Hala ere, Penny Mordaunt Komunen Ganberako buruzagi kontserbadore eta Defentsa ministro ohia izan da bere alderdiko barne-hauteskundeetarako hautagai izateko asmoa baieztatu duen lehena.
2022/10/20 - 16:44
Liz Trussek dimisioa eman du Erresuma Batuko lehen ministro gisa
Liz Truss Erresuma Batuko lehen ministroak dimisioa eman du. Charles III.a erregeari jakinarazi dio erabakia dagoeneko, baina Gobernuaren buru izango da ordezko bat aukeratu arte.
2022/10/20 - 16:40
Lizz Truss lehen ministro britainiarrak dimisioa eman du kargua hartu zuenetik 45 egunera
Lehen ministroaren dimisioak Downing Streeten aldaketa berri bat ekarriko du, bosgarrena zazpi urte eskasean. Rishi Sunak, koronabirusaren pandemian Ekonomia ministroa, Trussen lekua hartzeko faboritoa da. Laboristek hauteskunde orokorrak "berehala" deitzea eskatu dute.
2022/10/20 - 15:16
Liz Trussen dimisioa publikoki eskatzen duten diputatu "toryen" kopuruak gora egin du
Gutxienez, Alderdi Kontserbadoreko 13 diputatuk adierazi dute ez dutela konfiantzarik gobernuburuarengan hedabideetan edo sare sozialetan.
2022/10/19 - 20:20
Erresuma Batuko Barne ministroak dimisioa eman du, Trussen Gobernuarentzat bereziki zaila den testuinguruan
Suella Bravermanek Liz Truss boterera igo zenean hartu zuen kargua, duela hilabete pasatxo. Biek bilera egin dute, eta Barne ministroak dimisioa aurkeztu dio. Grant Shappsek ordezkatuko du karguan.