gaixotasunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

16 adingabe hil dira Erresuma Batuan A estreptokokoaren ondorioz

Osasun agintariek gizarte interakzioen gorakadari egotzi diote kasuen hazkundea, isolamendu denboraldi luzeen ondoren. Bestalde, Farmazien Elkarte Nazionalak penizilinaren hornikuntza katean "etenaldiak" gertatzen ari direla ohartarazi du.

Sussex konderriko (Ingalaterrako hegoaldea) bigarren hezkuntzako ikastetxe bateko ikasle bat hil da A estreptokokoak eragindako infekzio baten ondorioz. Erresuma Batuan 16 adingabe hil dira, osasun agintari britainiarrek lrunbat honetan jakitera eman dutenez.

UKHSA South East erakundeko Rachael Hornigold doktoreak adierazi duenez, A estreptokokoak eragindako infekzioek "normalean eztarriko mina, sukar eskarlata eta azaleko legena eragiten dituzte, eta kontaktu fisikoaren bidez edo doministiku zein eztul tanten bidez kutsatzen dira".

"Oso kasu arraroetan, infekzioa inbaditzaile bihurtzen da eta normalean bakteriorik ez dagoen gorputzeko ataletan sartzen da, eta hori larria izan daiteke", ohartarazi du adituak.

Osasun agintariek azpimarratu dutenez, ez da bakterio horien aldaera berririk atzeman, eta aurreko urteekin alderatuta, kasuen hazkundea interakzio sozialen gorakadari egotzi diote, koronabirusaren pandemian isolamendu denbora luzez egon ostean.

Erresuma Batuko Farmazien Elkarte Nazionalak aste honetan ohartarazi duenez, penizilinaren hornikuntza katean "etenak" gertatzen ari dira, eta Farmazia Independente Anitzen Elkarteak ziurtatu du herrialde osoko establezimenduak arazoak izaten ari direla hainbat antibiotikoz hornitzeko.

Steve Barclay Osasun ministroak ukatu egin du aste honetan eskasia dagoela, eta ziurtatu du antibiotikoak hornitzea ez dela "kezka bat une honetan".

Antzeko kasuak

2016an, lau urteko haur bat hil zen Gurutzetako Ospitalean, shock septiko baten ondorioz, barizela bat izan ondoren.

Egindako analisi mikrobiologikoen emaitzek orduan adierazi zutenez, ernamuina A estreptokoko bat zen eta, beraz, heriotzaren arrazoia sepsis estreptokoziko bat izan zen.

Javier Benitok, Gurutzetako Ospitaleko Pediatriako Larrialdietako buruak, une hartan azaldu zuen "ezohiko" kasua zela, infekzioa "normalean garrantzitsuak ez diren infekzioak eragiten dituelako".

Antibiotiko bidezko tratamenduak, oro har, bakterioa hedatzeko gaitasuna ezabatzen du infekzio kasuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X