Erresuma Batua
2024/08/27 - 12:11
2025ean Erresuma Batuan eta Irlandan 14 kontzertu eskainiko dituela iragarri du Oasis taldeak
Noel eta Liam Gallagher anaiek Oasis taldearen itzulera iragarri dute. 15 urte banatuta egon ondoren, Britainia Handiko bandak 14 kontzertu emango ditu 2025eko udan. Sarrerak larunbatean jarriko dira salgai Erresuma Batuan eta Irlandan, sare sozialetan iragarri dutenez.
2024/08/26 - 11:49
102 urteko emakume bat Britainia Handian paraxutean salto egin duen pertsona zaharrena bihurtu da
Manette Bailliek 2.100 metroko altueratik paraxutean salto eginez ospatu zuen bere 102. urtebetetzea. Bere helburua ongintzako hiru erakunderentzat dirua biltzea zen.
2024/08/05 - 11:41
Indarkeria eta protestak izan dira asteburuan Erresuma Batuan, eskuin muturrak bultzatuta migrazioaren aurka
Eskuin muturrarekin lotura duten taldeek asteak daramatzate protestak antolatzen, baina uztailaren 29an Southporten izandako hilketak hauspotu du tentsio giroa. Eraso hartan, 3 neskato hil eta beste zortzi zauritu zituzten, labanaz.
2024/08/05 - 11:40
Starmerrek eskuin muturraren indarkeria salatu du eta istiluen egileak justiziaren esku utziko dituela agindu
Lehen ministro britainiarrak larrialdi bilera deitu du migratzaileen kontrako erasoen aurrean. Ultraeskuinak sustatuta, istilu larriak izan dira hainbat hiritan, eta ia 400 pertsona atxilotu dituzte. Rotherhamen, esaterako, asilo eskatzaileak dauden ostatu bati eraso egin diote manifestariek.
2024/08/05 - 09:08
150 lagun baino gehiago atxilotu dituzte ultraeskuinak etorkinen aurka egindako protestetan
Astelehenean, hiru neskato hil zituzten aisialdirako zentro batean Southport hirian. Erasotzailea paperik gabeko etorkin musulman bat zela zabaldu zen sare sozialetan, baina zurrumurru faltsua zen. Etorkinen aurka egiteko aprobetxatu du ultraeskuinak.
2024/08/04 - 12:34
90 lagun baino gehiago atxilotu dituzte ultraeskuinak etorkinen aurka egindako protestetan
Astelehenean, hiru neskato hil zituzten aisialdirako zentro batean Southport hirian. Erasotzailea paperik gabeko etorkin musulman bat zela zabaldu zen sare sozialetan, baina zurrumurru faltsua zen. Etorkinen aurka egiteko aprobetxatu du ultraeskuinak.
2024/08/02 - 23:10
Iberdrolak Erresuma Batuko Electricity North West erosi du 5.000 milioi euroren truke
Erosketa honekin, Erresuma Batua bilakatzen da Iberdrolarentzat sare-aktiboen lehen herrialdea, 14.000 milioi euro ingururekin, eta, ondoren, AEB, 13.300 milioi euro. Erresuma Batuko sare elektrikoen bigarren operadore ere bihurtzen da.
2024/08/01 - 19:12
Nortzuk dira Errusiak eta AEBk eta aliatuek trukatu eta aske utzitako presoak?
26 pertsona dira, tartean militarrak eta kazetariak, eta zazpi herrialdetatik hegazkinez bidali dituzte Ankarara, trukea egiteko.
2024/07/21 - 00:32
Igandean itzuliko dira etxera Gatwicken aireratu ezinda geratu diren 45 erretirodun nafarrak
70 eta 80 urte bitarteko erretirodunak Gatwickeko aireportuan zeuden ostiralean, arratsaldean etxera itzultzeko hegaldia hartzeko zain, maletak lehorreratu zizkietela eta hegazkina haiek gabe joan zela jakin zutenean. Konpainiak "aireportuan abandonatu gaitu", salatu dute bidaiariek.
2024/07/17 - 21:16
Erresuma Batuan martxan da legealdi laborista
Bide horretan, sinbologiaz beteriko hotsandiko zeremonia egin dute gaur. Ohiturari eutsiz, Karlos III.a erregeak irakurri ditu gobernu berriaren egitarauaren helburu nagusiak. Keir Starmerren planak aurreratu ditu erregeak Parlamentuan, "Erresuma Batuari galga kentzeko".
2024/07/14 - 19:29
Kate Middleton Wimbledonera joan da, Alcaraz eta Djokovicen arteko partida ikustera
Minbizia duela iragarri zuen martxoan, eta, orduz geroztik, bi ekitaldi publikotan besterik ez du parte hartu. Wimbledongo final handiaren atarian, langileekin hitz egin du goizean. Kate printzesak Charlotte alaba eraman du berarekin.
2024/07/12 - 18:40
Lau pertsona migratzaile hil dira Mantxako kanala zeharkatu nahian ari zirenean
Ezbeharra Boulogne-sur-Mer herrian jazo da, Frantzia iparraldean. Larrialdi zerbitzuek 63 pertsona erreskatatu dituzte guztira.
2024/07/10 - 22:37
Balezta batekin hiru emakume hiltzeaz susmagarria den gizona atxilotu du poliziak
Hainbat orduz bila aritu ostean, agintariek 26 urteko Kyle Clifford Londres iparraldean atxilotu dute. Hilerri baten inguruan inguruan aurkitu dute, zaurituta, eta erietxera eraman dute.
2024/07/06 - 21:40
Keir Starmerrek "hiltzat" jo du 'Ruanda plana', Gobernuaren erronkak aurkeztu dituen agerraldian
Agindu bezala, berehala hasi da lanean Starmer, eta larunbat honetan egin du Downing Streeten (bere bulego eta egoitza ofiziala aurrerantzean) gobernuburu berri gisa lehen bilera, kabinete estreinatu berriarekin.
2024/07/05 - 17:23
Keir Starmer laborista lehen ministro da jada, eta Erresuma Batua "berreraiki" egingo duela hitzeman du
Charles III.arekin batzartu da, eta hark gobernua osatzeko agindua eman dio. Lehen ministro berriaren esanetan, Erresuma Batuak "aldaketaren eta politika zerbitzu publikora itzultzearen alde" bozkatu du.
2024/07/05 - 16:05
Keir Starmer, Erresuma Batuko lehen ministro berria: ''Aldaketa berehala hasiko da''
Keir Starmerrek bere lehen hitzaldia eman du Downing Streetetik (Gobernuaren egoitza), Gobernuko buru berria den aldetik, hauteskunde orokorrak gehiengo osoz irabazi ostean.
2024/07/05 - 15:53
Laboristek erreleboa hartu dute, kontserbadoreen porrot ikaragarriaren ondoren
Westminsterko parlamentuan 410 eserleku lortuta Alderdi Laboristak orain arte ezagutu ez duen garaipena lortu du. Kontserbadoreek 119 baino ez dute lortu.
2024/07/05 - 14:05
Sunakek kontserbadoreen lider izateari utziko dio ordezkoa aukeratzen dutenean
Lehen ministro gisa dimititzeko Charles III.a erregearekin bildu aurretik egindako hitzaldian, "herriak mezu argia bidali du", esan du.
2024/07/05 - 13:58
Rishi Sunakek agur esan dio Downing Streeti herrialdeari barkamena eskatuz
Rishi Sunakek Alderdi Kontserbadorearen buruzagitza utziko duela iragarri du, alderdiak osteguneko hauteskunde orokorretan porrot egin ostean. Hala jakinarazi du Sunakek Downing Streeteko 10. zenbakiko atean eman duen dimisio-hitzaldian.
2024/07/05 - 13:19
Keir Starmer, 14 urteren laboristak boterera eraman dituen abokatua
2019ko hauteskundeetan porrota izan ondoren, Jeremy Corbyn ordezkatu zuen Alderdi Laboristaren buruzagitzan. Aurrekoak ez bezala, alderdia eskuinerago eraman du.