Errusia-Ukraina gerra
2024/08/26 - 14:28
Errusiak Ukrainako 15 eskualde eraso ditu, tartean Kiev hiriburua
100 misil eta 100 drone baino gehiago erabili dituztela eta erasoen helburua herrialdeko energia azpiegiturak izan direla ziurtatu du Zelensky presidenteak. Hildako eta zaurituen artean, ordea, zibilak ere badaude.
2024/08/24 - 22:34
230 gerra-preso trukatu dituzte Errusiak eta Ukrainak
Gaur, Errusiaren inbasioak bi urte eta erdi bete dituenean, bi aldeak ados jarri dira 230 preso libre uzteko, bando bakoitzeko 115. Arabiar Emirerrien bitartekaritzari esker gauzatu da trukea. Ukrainarrak Armadaren esku utzi dituzte, eta errusiarrak Bielorrusiara eraman dituzte.
2024/08/24 - 16:25
Ukrainarrek elkarretaratzea egin dute Donostian, independentziaren 33. urteurrenean
Ukraina-Euskadi elkarteak deituta, Euskal Herriko ukrainarrek independentzia ospatzeko bilkura aprobetxatu dute beren herrialdearentzat laguntza eta arma gehiago eskatzeko.
2024/08/24 - 14:04
"Irismen handiko" Kurskeko inbasioa goraipatu du Zelenskik, Ukrainako independentziaren urteurrenean
Errusiak, bestalde, "deitoragarritzat" jo du egungo Ukrainaren errealitatea, 1991n "epe luzerako oparotasuna" lortzeko "baldintza guztiak" zituen arren.
2024/08/21 - 15:05
Ukrainako Armadak droneak jaurti ditu Moskuren aurka, gerra hasi zenetik egindako eraso handienean
Errusiako Segurtasun Kontseiluko presidenteordeak Errusiako agintariei ohartarazi die Kursk eskualdearen aurkako erasoaldiarekin jarraituz gero "hilkutxa gehiago" egongo direla.
2024/08/18 - 20:47
Ukrainarrak indarra hartzen ari dira Errusian, eta errusiarrek aurrera jarraitzen dute Ukrainan
Ukrainako tropek aurrerapena moteldu dute azken egunotan, baina azpiegiturei eraso diete. Kursk eskualdeko bi zubi suntsitu dituela jakinarazi du Ukrainak.
2024/08/17 - 13:36
Ukrainak Errusiako Kursk eskualdeko zubi bat suntsitu du
Ukraina aurrera egiten ari da Errusian barrena. Errusiako Atzerri Ministerioak salatu duenez, Seim ibaiko zubi bat suntsitu dute, Gluxkovski barrutian, Mendebaldeko armak erabilita. Irudiak: Mikola Olextxuk, Ukrainako Aireko Indarren komandantea.
2024/08/16 - 21:24
Ukrainak Kurskeko erasoaldiari eusten dio, Errusiak Donbasseko frontean aurrera egiten duen bitartean
Kievek emandako azken datuen arabera, Ukrainak 80 udalerri eta 1.150 kilometro karratu baino gehiago kontrolatzen ditu Kursken. Donetsken, ostera, Pokrovsk barrutiko agintariek onartu dute Errusiako tropak 10,5 kilometrora baino ez daudela.
2024/08/16 - 13:11
Ukrainak Kurskeko erasoaldiaren hasierako lehen irudiak erakutsi ditu
Ukrainako Armadak lehen aldiz erakutsi ditu abuztuaren 6an Errusiako Kursk eskualdean hasitako erasoaldiaren irudiak. Horri esker, Kievek 1.000 kilometro koadroko eremua kontrolpean hartu duela uste dute.
2024/08/14 - 17:58
Ukrainar bat atxilotzeko agindua eman du Alemaniak, NordStreamen aurkako sabotajearekin zerikusia duelakoan
Atxilotzeko agindua eman zaion pertsona urpekaritza-instruktore bat da, "Vladimir S." izenekoa, baina Poloniak ez du agindua bete, nahiz eta Varsovia eta Berlin susmagarriaren etorkizunari buruz eztabaidatu.
2024/08/14 - 10:08
Albiste izango dira: Abuztuko zubia, ekaitzak Euskal Herrian eta bigarren Donostia Saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/12 - 23:07
Ukrainak 28 herri hartu ditu Kursken, eta Errusiak aurrera egiten jarraitzen du Donetsken
Kursk mugako eskualdeko gobernadoreak aitortu duenez, Kieveko indarrak 12 kilometro sartu dira 40 kilometroko zabaleran.
2024/08/12 - 13:25
Zaporizhiako zentral nuklearrean sua piztea leporatu diote elkarri Ukrainako eta Errusiako agintariek
Errusiako iturrien arabera, sutea erabat itzali dute. Zelenskik, bere aldetik, neurtutako erradiazio maila normala dela esan du, baina Ukrainak zentralaren kontrola berreskuratu arte ez dela egoera normalduko. Halaber, Errusiako Kursk eskualdeko barruti bat jendez husteko eskatu dute agintariek.
2024/08/11 - 15:24
Kurskek abisu gorrian jarraitzen du, azken orduetan Ukrainak berriz eraso ostean
Gutxienez 13 pertsona zauritu dira misil baten hondakinek etxebizitza-eraikin baten kontra talka eginda. Zelenskik, bere aldetik, lehen aldiz hitz egin du Ukraina Errusian sartu izanaren inguruan.
2024/08/07 - 20:28
Ukrainak Errusiako Kursk eskualdeari eraso dio, eta Mosku eusten saiatzen ari da
Errusiako eta Ukrainako tropak bigarren egunez jarraian borrokatzen ari dira mugako eskualdean. "Jakina denez, Kieveko erregimenak probokazio berri eta handi bat egin du", salatu du Putinek.
2024/08/02 - 22:41
Zer ekarriko dio presoen truke handiak Ukrainako gerrari?
Nahia Sanzo soziologo eta kazetariaren arabera, AEBk, Errusiak eta aliatuek egindako presoen truke handiak tentsioa baretzea ekar lezake, baina, negoziazioak hurbilago egon daitezkeen arren, Errusiaren eta Ukrainaren arteko jarrerak oso urrun daude.
2024/08/02 - 18:57
Ukrainarren % 57k uste dute Errusiarekin negoziatzen hasi behar dutela, inkesta baten arabera
Aitzitik, Kieveko Nazioarteko Soziologia Institutuak galdetutakoen % 38 negoziazioa abiatzearen aurka agertu ziren. Gainera, % 66k adierazi zuten Ukrainak bere lurralde guztiak berreskuratu behar dituela, eta % 70ek baino gehiagok errefusatzen dute NATOn eta EBn sartzeari uko egitea.
2024/08/02 - 18:35
Kremlinek uko egin dio Pablo Gonzalez trukean sartzearen arrazoia azaltzeari
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak, bestalde, Aliantza osatzen duten herrialdeen arteko "lankidetza estua" nabarmendu du.
2024/08/01 - 19:12
Nortzuk dira Errusiak eta AEBk eta aliatuek trukatu eta aske utzitako presoak?
26 pertsona dira, tartean militarrak eta kazetariak, eta zazpi herrialdetatik hegazkinez bidali dituzte Ankarara, trukea egiteko.
2024/07/31 - 22:57
Zelenskik uste du posible dela konponbidea aurkitzea "bide diplomatikotik, Errusiak hala nahi badu"
Ukrainako presidenteak, azkenaldian egin duen bezala, bide diplomatikoan sakontzearen alde egin du, eta azaroan bakeari buruz egingo den bigarren goi-bileran "Errusiako ordezkariek parte hartu behar dutela" erantsi du.