Eskoriatza
Gizon baten gorpua aurkitu dute Eskoriatzan, ibaian flotatzen
Herritar batek eman du abisua, 09:15 aldera. Deba ibaian hilotz bat ikusi du, udalerriko Aingeru Guarda auzoaren parean.
Apotzagako hilerria, Eskoriatzako Apotzaga elizatean dagoen hilerri zirkular berezia
Hilobietan ez dira hildakoen izenak ageri, baserri izenak baizik. Kasu batzuetan, lanbideak ere bai. Apotzagako abade Anastasio Otaduik sortu zuen 60ko hamarkadan. 20 metroko diametroa dauka, eta bisitari asko erakartzen ditu.
Asensio: "Itsaraz parke eolikoaren proiektuak ez zituen beharrezko ingurumen-baldintzak betetzen"
Norvegiako Statkraft enpresak Aramaion eta Eskoriatzan eraikitzeko asmoa zuen proiektua baztertzeko Espainiako Gobernuak hartutako behin betiko erabakia "bat dator" Eusko Jaurlaritzaren irizpidearekin, Gipuzkoako ahaldun nagusiorde eta Jasangarritasun diputatuaren esanetan.
AP-1 autobidea itxi dute Eskoriatzan, Gasteizko noranzkoan, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin ondoren
Istripua 08:50ean jazo da. Bertaratu diren osasun langileek furgoneta gidaria artatu behar izan dute, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
Itsarazko parke eolikoa eraikitzeari atea itxi dio Espainiako Gobernuak
Atxilotu bat Eskoriatzan, borroka batean beste bi gizoni hautsitako botila batekin eraso egiteagatik
Debagoiena eta Donostia, beste urte batez EAEko eskualde eta hiriburu berritzaileenak
Itsaraz parke eolikoaren proiektua jendaurreko informazio fasean sartu da
Statkraft enpresak Itsaraz parke eolikoaren proiektua aurkeztuko du gaur Aramaion
Arlabango portua itxita egongo da urriaren 12ra arte errepidean egiten ari diren lanengatik