Debagoiena eta Donostia, beste urte batez EAEko eskualde eta hiriburu berritzaileenak
Bosgarren urtez jarraian, Debagoiena (Gipuzkoa) eta Donostia dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskualde eta hiriburu berritzaileenak, Eustat Euskal Estatistika Institutuak egin duen azken Berrikuntzaren Inkestaren arabera. Berrikuntzan lan egiten duten 10 langile edo gehiagoko enpresen portzentajearekin sailkapena egiten du 2018tik geroztik Eustatek, eta 2022ko datuek ez dute aldaketarik ekarri, lehen postuan bederen.
Gipuzkoako eskualde horretako enpresen % 42,1ek dute berritzaile gisa jotzeko baldintzak, azken inkesta horren arabera. EAEko eskualdeen artean, euskal kooperatibismoa ardaztu zuen eremua da denen buru, eta lehen sei postuetan eskualde gipuzkoarrak daude. Honakoak daude Debagoienaren ostean: Debabarrena (10 langile edo gehiagoko enpresen % 39,7), Goierri (% 38,9), Urola Kosta (% 36,9), Tolosaldea (% 36,7) eta Donostialdea (% 36,2). Bizkaian, bestalde, Arratia-Nerbioi eta Gernika-Bermeo (biak % 36rekin) dira aipagarriak, Bilbo Handiaren aurretik, gainera (% 35,6).
Ifrentzuan Araba dago. Izan ere, arabarrak dira enpresa berritzaileen ehuneko txikiena duten eskualdeak: Arabako Errioxa (% 29,5), Arabako Kantaurialdea (% 29,6) eta Arabako Lautada (% 31,9).
Hiriburuei dagokienez, Donostia da hiruretan berritzaileena, enpresen % 37k baitute 10 langile edo gehiago kontratatuta berrikuntza proiektuetarako. Puntu erdi baino gutxiagora dago Bilbo (% 35,7), eta bost puntu beherago, Gasteiz (% 32,1).
EAEko batez bestekoa % 35,4koa da. Hau da, EAEko enpresen herena baino gehiago dira berritzaileak, eta bai Gipuzkoa (% 37,1) zein Bizkaia (35,5 %) batezbesteko horretatik gora daude. Araba, ordea, zerrendaren behealdean ageri da (% 31,6koa da portzentajea)
Balio absolutuetako berrikuntza-jardueretako gastuari dagokionez, 10 langile edo gehiagoko enpresetan, kopuru nagusiak hiriburuak barne hartzen dituzten eskualdeetan kontzentratzen dira (Bilbo Handia, Donostialdea eta Arabako Lautada).
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestituko dira litroko bihartik aurrera, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.