Eskoziako erreferenduma
2017/11/10 - 11:28
'Brexit'a 2019ko martxoaren 30eko gauerdian gauzatuko da
Theresa Mayk gaur prentsan idatzi duen artikuluan eman du horren berri, Gobernuak prozesua burutzeko inolako zalantzarik ez duela erakusteko.
2017/10/09 - 10:24
Eskoziako nazionalismoa, bidegurutzean
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak zalantza du, independentzia erreferenduma deitu behar ote duen eta aurrera eginez gero, noiz egin deitu behar ote duen.
2017/09/18 - 19:16
Alex Salmondek Rajoyren jarrera ez dela demokratikoa kritikatzen du
Gaur hiru urte dira Eskozian erreferenduma egin eta Erresuma Batuan jarraitzea erabaki zutela, baina Salmondek argi dauka beste galdeketa bat egingo dela, Brexita gauzatu aurretik.
2017/06/27 - 23:18
Eskoziak ez du erreferendumik deituko, 'Brexit'aren prozesua amaitu arte
Nicola Sturgeonek esan du datozen hileetan Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko negoziazioan eragitea izango dela bere helburu nagusia.
2017/06/08 - 16:05
Britainiarrak Parlamentu berri bat ari dira hautatzen gaur
Theresa Mayk, Jeremy Corbyn eta Nicola Sturgeon, besteak beste, euren botoa ematera joan dira. Kanpainaren ostean, kontserbadore eta laboristen arteko aldea murriztu egin da.
2017/03/29 - 18:15
'Brexitaren' ostean botere gehiago hitzeman die Mayk autonomiei
Ingalaterraren, Eskoziaren, Galesen eta Ipar Irlandaren interes espezifikoak kontuan hartzeko konpromisoa hartu du.
2017/03/28 - 20:31
Eskoziako Parlamentuak beste erreferendum bat bultzatzea onetsi du
Aldeko 69 botorekin eta kontrako 59rekin, Holyroodeko (Edinburgo) ganberak 2018ko udazkena eta 2019ko udaberria bitartean plebiszitu bat egiteko proposamena onetsi du.
2017/03/28 - 01:32
'Brexit'aren harira Erresuma Batuaren batasunaren alde egin du Mayk
Theresa Mayk eta Nicola Sturgeonek bilera egin dute eta, bertan, EBtik irteteko prozesuaz eta Eskoziaren independentziari buruzko erreferendumaz hitz egiten dute.
2017/03/22 - 19:16
Bertan behera utzi dute Eskoziako erreferendumaren eztabaida
Nicola Sturgeonen Gobernuak 2014ko irailean egindako galdeketaren atzeko bat egin nahi du 2018aren amaieran edo 2019aren hasieran.
2017/03/14 - 09:06
Erreferendum bat, beste erreferendum baten erruagatik
Mayk dio Eskoziako bigarren erreferenduma ez dela beharrezkoa, Eskoziako gehiengoak ez duela bat egiten eskari horrekin eta, gainera, zatiketa eragiten duela. Ba eska diezazkiola kontuak Cameroni.
2017/03/13 - 16:21
Eskoziak bigarren erreferenduma egin nahi du 2018an edo 2019an
Nicolas Sturgeon Eskoziako ministro nagusiak iragarri duenez, bigarren independentzia erreferenduma egiteko baimena eskatuko du datorren astean.
2017/03/09 - 11:02
2018ko udazkena, Eskozian bigarren erreferenduma egiteko balizko data
Sturgeonek ziurtatu duenez, data aproposa izan liteke, "akordio garbi baten oinarria egin eta Erresuma Batuak EBtik alde egin" ostean.
2016/10/13 - 21:54
Independentzia galdeketa berria deitzeko lanean hasi dira Eskozian
Erresuma Batuak Europar Batasuna (EB) utzi aurretik bigarren galdeketa egin nahi duela iragarri du Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak.
2016/09/07 - 11:32
Eskozia beste erreferendum bat prestatzen ari da
Oraingoz ez dago datarik. Hala ere, Eskoziako gobernuak erreferenduma egin ahal izateko legedia prest izan nahi du eskoziarrek independentzia nahi dutela argi adierazten dutenerako.
2016/06/25 - 18:46
Eskozia eta Ipar Irlanda, EBtik at euren borondatearen aurka
“Eskoziak EBn duen tokia babesteko”, Europako erakundeetako arduradunekin “berehala hitz egitea” eskatuko duela esan du Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusiak.
2016/06/25 - 15:44
Sturgeon: 'Bigarren independentzia referenduma mahai gainean dago'
Bitartean, Londreseko alkateak hiriburuaren independentzia aldarrikatzeko, eskakizuna sinatu dute100.000 pertsona baino gehiagok. Gainera, milioi bat sinadurek beste referendum bat eskatu dute.
2016/01/31 - 13:33
Salmond: 'Euskadi ez da Eskozia, baina antzekotasunak dituzte'
Eskoziako lehen ministro ohiak adierazi duenez, bi nazioetako herritarrek beren 'patua hobeto kontrolatzeko' nahia dute.
2015/09/19 - 16:06
Eskozia independentea izango dela uste du Salmondek
Eskozian independentzia referenduma egin zutenetik urtea bete zen atzo. Eskoziarren %55ek bozkatu zuten Batasunean jarraitzea. Ondorioz, dimisioa eman zuen Eskoziako lehen ministro Alex salmondek.
2015/05/15 - 19:00
Cameronek ez du Eskozian erreferendum berririk aurreikusten
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroarekin bildu ostean esan ditu hitz horiek Cameronek. Maiatzaren 7ko hauteskundeen ondoren bi agintariek egin duten lehen bilera izan da gaurkoa.
2015/05/15 - 15:32
Eskoziaren autonomiari heldu diote Cameronek eta Sturgeonek
Maiatzaren 7ko hauteskundeen ondoren bi agintariek egiten duten lehen bilera da gaurkoa.