Erabakitzeko eskubidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Independentzia galdeketa berria deitzeko lanean hasi dira Eskozian

Erresuma Batuak Europar Batasuna (EB) utzi aurretik bigarren galdeketa egin nahi duela iragarri du Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak.
Nicola Sturgeon, Eskoziako lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Nicola Sturgeon, Eskoziako lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

Eskoziako Gobernuak datorren astean argitaratuko du independentzia galdeketa berria egiteko lege zirriborroa, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak ostegun honetan jakitera eman duenez. Gauzak horrela, Erresuma Batuak Europar Batasuna (EB) utzi aurretik galdeketa egin nahi du Sturgeonek, eskoziarrek euren etorkizuna erabaki dezaten.

“Erresuma Batuak EB utzi aurretik, Eskoziak galdeketa egiteko eskubidea du”, azaldu du Eskoziako lehen ministroak Glasgow hirian egin duen agerraldian.

Era berean, Sturgeonek aipamena egin dio Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroari: “Erresuma Batuan gauden bitartean gure interesak defendatzeko aukerarik ez badugu, Eskoziak erabakitzeko eskubidea izango du bigarren aldiz”.

Eskoziako lehen ministroak jakinarazi duen neurri horren bidez, May ministroari desafio egin nahi diola pentsa liteke. Izan ere, Londres eta Bruselaren arteko etorkizuneko negoziaketan jarrera sendoa izango duela iragarri du Erresuma Batuko lehen ministroak.

Theresa Mayk Lisboako Itunaren 50. Artikulua ezartzeko asmoa du 2017ko martxoa baino lehen. Erabaki horrekin,  Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko prozesua hasiko litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X