EUROPAR BATASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juncker: 'Brexita ez da mehatxu bat Europar Batzordearentzat'

EB ez dagoela bere unerik gozoenean azpimarratu du, eta azken urtebetean egoerak hobera egin duen arren, hainbat arazo larri dituztela gaineratu du. Elkarlana eskatu du, aurrera egin ahal izateko.
jean claude juncker EFE
Juncker, gaurko agerraldian. EFE.

Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidenteak 'brexit'aren inguruan zabaldutako mamuak uxatu nahi izan ditu, EBren egoerari buruzko diskurtsoan. Horren hitzetan, Erresuma Batuak EB uzteko hartutako erabakia ez da "mehatxu bat" Europarentzat.

Erresuma Batua Europatik banatzeak ez duela EBren hausturarik ekarriko ziurtatu du. Junckerren hitzetan, 'brexit'ak hasieratik sortu zion atsekabea, baina britainiarren erabakia errespetatu eta egoera ahalik eta ondoen bideratzea dela bere helburua esan du.

'Brexit'a gauzatzeko akordioa ahalik eta azkarren bideratzea nahi duela esan du, "herritarren ziurgabetasuna behingoz amaitzeko".

Iazko diskurtsoa ekarri du gogora Junckerrek, eta orduko hitzak berretsi ditu. Europar Batzordea ez dagoela bere unerik gozoenean azpimarratu du, eta azken urtebetean egoerak hobera egin duen arren, hainbat arazo larri dituztela gaineratu du. Elkarlana eskatu du, aurrera egin ahal izateko.

Plan ekonomikoa

Bestalde,  datozen urteotarako plan ekonomikoa aurkeztu du Junckerrek, "enplegua sortu eta ekonomia sustatzeko". Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsaren ahalmena bikoiztea proposatu du, besteak beste: 2020ra bitartean, gutxienez, 500.000 milioi euro lortu nahi lituzke EBko presidenteak inbertsio horiei esker.

"Enpresek inbertsioak epe luzera egin ahal izatea da helburua. Datozen 20 urtera begirako inbertsio planak bultzatu nahi ditugu", zehaztu du.

u", zehaztu du.

u", zehaztu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X