Bilerak Txinan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

G20 taldea: 'Brexitak zalantzak areagotuko ditu munduko ekonomian'

Munduko hogei ekonomia nagusietako Finantza ministroak Txinan elkartu dira asteburuan eta amaieran agiri bateratu bat argitaratu dute.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

G20 taldeko Finantza ministroak eta banku zentraletako gobernadoreek adierazi dutenez, brexitak zalantzak areagotuko ditu munduko ekonomian. Dena den, Erresuma Batua Europar Batasunaren gertuko bazkidea izaten jarraituko duenaren itxaropena agertu du G20ak.

Munduko hogei ekonomia nagusietako Finantza ministroak eta banku zentraletako gobernadoreak Txinan elkartu dira asteburu honetan, irailean Hangzhou hirian egingo den G20 taldearen goi-bilera prestatzeko. Bilerak amaituta, kide guztiek sinatutako agiri bateratu bat argitaratu dute. Agiri horretan azaldu dutenez, G20 taldea Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeak izango dituen ondorio ekonomikoei eta finantzarioei aurre egiteko posizio onean dago.

Lou Jiwei Txinako Finantza ministroak irakurritako agirian, G20 taldeak munduko ekonomiarentzat negatiboak ei diren eta ezegonkortasuna eragingo duten beste hainbat faktore azpimarratu ditu: gatazka geopolitikoak, terrorismoa, errefuxiatuen fluxua, lehengaien gorabehera handiak eta herrialde batzuetako inflazio baxua.

G20 taldeak moneta, zerga eta egitura alorretan eskura dituzten tresna politiko guztiak erabiltzeko konpromisoa hartu du, hazkunde indartsu, jasangarri, orekatu eta inklusiboa helburu. "Moneta politikak bakarrik ezin du hazkunde orekatua gidatu", ohartarazi du.

Munduko hogei ekonomia nagusiek altzairuaren sektorean dagoen gehiegizko gaitasunaren arazoa aitortu dute. "Erantzun kolektiboak eskatzen dituen mundu mailako arazoa da", adierazi du G20 taldeak agirian.

Bestalde, berriki gertatutako atentatuak gaitzetsi dituzte, kasu zehatzak aipatu gabe: "Terrorismoaren kontra borroka egingo dugu, gertatzen den tokian gertatzen dela eta dena delakoa dela"

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X