Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cameronek ez du Eskozian erreferendum berririk aurreikusten

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroarekin bildu ostean esan ditu hitz horiek Cameronek. Maiatzaren 7ko hauteskundeen ondoren bi agintariek egin duten lehen bilera izan da gaurkoa.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Cameron Eskoziako proposamenak aztertzeko prest azaldu da

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Edinburgon esan duenez, “ez du inondik inora erreferendum berri bat aurreikusten Eskozian”. Eskoziari eskumen gehiago ematea onartuko lukeela gaineratu du.

“Ez da inondik inora ere aurreikusten. Ni oso argia naiz. Erreferendum bat egon da eta emaitza argia izan da. Eskoziak Erresuma Batuan ze etorkizun duen aukeratu behar da orain”, baieztatu du Cameronek BBCn.

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroarekin bildu ostean esan ditu hitz horiek Cameronek.  Maiatzaren 7ko hauteskundeen ondoren bi agintariek egin duten lehen bilera izan da gaurkoa. Azken hauteskunde nagusietan Cameronek gehiengo nagusia lortu zuen, eta Sturgeonen alderdiak Eskozian jokoan zeuden 59 eserlekuen 56 eskuratu zituen.

Smith Batzordea bezala ezaguna den akordioan jasotakoetatik haratago joatearen beharra nabarmendu du bileran Sturgeonek.

Smith Batzordeak planteatzen duena baino deszentralizazio handiago izateko proposamenak aurkeztuko ditugula esan dut”, baieztatu dio Sturgeonek Sky News komunikabideari. Besteak beste, sozietate zerga, lan legedia, gutxieneko soldata eta subsidioak moldatzea proposatzen du Eskoziako lehen ministroak.

Proposamenak aztertuko dituela esan du Cameronek, baina ez du inongo konpromisorik hartu. SNP alderdiak aldarrikatzen duen autonomia fiskalaren aurka dagoela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X