Espetxeak
2022/07/19 - 16:47
Kolonbia eta Mexikoko espetxeetan LGTBI kolektiboko ehunka presok homofobia desagerraraztea aldarrikatu dute
Kolonbian eta Mexikon, LGTBI Harrotasunaren hilabetea ospatu dute hainbat hiritako kaleetan, baita hainbat kartzelatan ere. Espetxe horietan dauden LGBTI kolektiboko ehunka presok homofobia desagerraraztea aldarrikatu dute.
2022/07/08 - 16:08
ETAko presoen zigorren metaketa eta epaileek jartzen dituzten "oztopoak" gainditzeko eskatu du Foro Sozialak
Azken urteetako aurrerapausoak aintzatetsi ditu erakundeak, baina, etor litekeen aldaketa politikoaren beldur, azpimarratu du oraindik bete beharreko urratsak egitea premiazkoa dela, "atzera egiteko oso zaila izango den egoera bat finkatu behar baita".
2022/06/28 - 02:08
Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradua kendu die bi euskal presori barkamena eskatu ez dutelako
Duela gutxi, Auzitegi Nazionalak ebatzi zuen barkamena eskatzea ezin daitekeela izan ezinbesteko baldintza preso bati kartzela-baimena emateko, baina, hala ere, Espetxe Zaintzako Epaitegiak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia.
2022/06/20 - 15:01
Etxeratek salatu du sakabanaketaren aroa ez dela bukatu
ETAko presoen egoera hobetu dela onartu du senideen elkarteak, baina apiriletik gradu progresiorik ez dela egon gogorarazi du, eta oraindik dozenaka preso Euskal Herritik kanpo daudela salatu du.
2022/06/14 - 14:09
Preso batek bere buruaz beste egin du Bizkaiko espetxean
Eusko Jaurlaritzak espetxe eskumena bere gain hartu zuenetik gertatu den lehen heriotza da.
2022/06/07 - 19:35
Damutzea eta barkamena eskatzea ETAko preso bati kartzela-baimena emateko baldintza ez dela esan du ANk
Horrela, Gorka Loran ETAko kide ohiari kartzela-baimena eman dio. Presoa Arabako Espetxean betetzen ari da zigorra.
2022/05/21 - 20:43
Alaitz Aramendi presoaren "ezkutuko bizitza osorako zigorra" salatu du Sarek
Sare herri-plataformak salatu duenez, Espainiako Gobernuko 7/2003 legearen aplikazioaren ondorioz, 53 urteko espetxealdia bete beharko du Alaitz Aramendi ETAko presoak.
2022/05/20 - 14:20
Artolazabal, Martuteneko espetxeko dimisioen zurrumurruen inguruan: ''Ez dimisiorik, ez krisirik''
Beatriz Artolazabal sailburuak gezurtatu egin ditu langileen kudeaketan izandako ustezko arazoei buruzko "kritika interesdunak" eta bere babesa eman dio Marian Moreno Martuteneko espetxeko zuzendariai. Honek sailburuaren hitzak eskertu ditu.
2022/05/20 - 13:32
Beatriz Artolazabalek Martuteneko espetxean prestatzen ari diren Amatasun Unitate berria bisitatu du
Martuteneko kartzelako unitate berri hau zentroan hiru urtetik beherako seme-alabekin bizi diren emakumeentzat ari dira prestatzen.
2022/05/20 - 12:47
Gipuzkoako espetxeko amatasun unitatea ekaineko bigarren hamabostaldian egongo da prest
406 metro karratu izango ditu, bi altueratan banatuta. Gainera, erabilera balioanitza izango du.
2022/05/16 - 18:18
Sarek inkomunikazioan defendatzeko eskubiderik izan ez zuten ETAko presoen epaiak baliogabetzeko eskatu du
Sare Herritarraren ustez, Auzitegi Nazionalak eta Auzitegi Gorenak "kasu horiei guztiei irtenbide juridikoa eman behar diete", defentsa eskubiderik gabe geratu zirenek Giza Eskubideen Europako Auzitegira jo dezaten itxaron gabe.
2022/05/15 - 16:35
Atristain auziak zabaldutako bideari tinko eusteko prest dago Etxerat
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Atristain ETAko presoaren kasuan defentsarako eskubidea urratu zela aitortu ondoren, gaur Etxeratek antzeko kasu guztietan neurri berdinak aplikatzea eskatu du.
2022/05/15 - 16:03
Atristain ETAko buruzagi ohiarekin “irekitako bidea” antzeko kasuetan aplikatzeko lanean ari da Etxerat
Euskal preso eta iheslari politikoen senideen elkarteak 19. bilera egin du igande honetan Durangon (Bizkaia), eta Espainiako Estatuak "euskal presoei bere legea aplikatzen ez diela" kritikatu du.
2022/05/10 - 20:31
Gutxienez 44 pertsona hil dira Ekuadorren, kartzela batean izandako matxinada baten ondorioz
220 preso ihes egiten saiatu dira, eta horietatik 108 preso oraindik ezin izan dituzte berriro harrapatu.
2022/05/10 - 12:50
Espetxean sartu dute Donostiako sexu-erasoaren ustezko egilea
20 urteko gizona Martuteneko kartzelan sartu dute bart, epailearen aurretik igaro ondoren. Igande goizaldean gertatu zen erasoa, emakumea etxera itzultzen ari zela.
2022/05/05 - 20:20
Presoen eta biktimen arteko bilerak "orokortu eta sistematizatu" nahi ditu Justizia Sailak
Hala ere, Eugenio Artetxe Eusko Jaurlaritzako Justizia zuzendariak aitortu duenez, "ez dago arau garbirik prozesua, haren eratorpena eta ondorioak arautzeko.
2022/04/22 - 16:06
13/13 sumarioan auzipetutako abokatuen auzia artxibatzeko eskatu dute hainbat sindikatuk
Prozedura artxibatzeko eskatu dute Bilbon egindako elkarretaratzean, "prozesuaren irregulartasunengatik" eta epaitutako pertsonak ez ezik "bakearen eta bizikidetzaren alde egin duen euskal gizarte osoa" ere kondenatu duelako.
2022/04/16 - 23:19
EPPK-k "aurrerapausoak" ikusten ditu presoen "euskal herriratzean eta sakabanaketaren amaieran"
Pandemiaren eragina espetxeetan are handiagoa izan dela salatu du, "espetxeratuen eta senideen arteko harremanetan ezarritako neurri murriztaileengatik".
2022/04/08 - 13:34
Bingen Zupiria: "Pablo Gonzalez epaitu behar badute, lehenbailehen eta modu justuan egin dezatela"
Bingen Zupiriak adierazi duenez, Jaurlaritzak etengabeko jarraipena egin dio gai honi lehen egunetik. Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, oso zaila egiten da ulertzea nola luzatu daitekeen horrenbeste denbora Pablo Gonzalezen egoera.
2022/04/06 - 18:05
ETAko beste sei preso Hego Euskal Herriko espetxeetara hurbildu dituzte
Horrela, lau presotik ia hiru EAEko edo Nafarroako kartzeletan daude. Gainera, horietako bati, Alvaro Arri Pascuali, hirugarren gradua onartu diote.