Espetxeak
2022/04/04 - 17:59
Etxerat: "Aspertuta gaude gure senideekin beti salbuespenaz jokatzen dutelako"
"Ez gara onurez ari, euskal preso politikoek onurak lortu dituztela diotenak gezurretan ari dira", kritikatu du elkarteak. Etxeraten hitzetan, "gezurra esaten dute salbuespen-neurririk inoiz ez zaiela aplikatu eta orain ez zaiela aplikatzen ziurtatzen dutenek".
2022/04/04 - 15:44
Etxeratek ukatu egin du ETAko presoei onurak aplikatzen zaizkiela
Etxeratek salatu duenez, gaur egun 14 presok baino ez dute hirugarren gradua, zigorraren erdia bete dutelako, eta "132 izan beharko lirateke, legea aplikatuko balitz".
2022/04/01 - 23:35
Frantziako Poliziak bakegileak kanporatu ditu Biarritzeko Zergen egoitzatik
Bake Bideko aktibistek eta Bakearen Aldeko Artisauek ordu luzez okupatu dute Biarritzeko Zergen Zentroa, Frantziako Gobernuari euskal presoekiko politika alda dezala eskatzeko.
2022/04/01 - 15:14
Justizia Leheneratzailearen printzipio eta arauak estrategia batean bildu ditu Eusko Jaurlaritzak
Zirriborroak 3 ardatz, 18 helburu eta 77 ekintza biltzen ditu, Justizia Leheneratzailearen arloan azken urteotan egin den lana indartu eta artikulatzeko, lege- eta eskumen-testuinguru berrira egokituz.
2022/03/31 - 18:03
Foro Soziala: "ANn tapoi handi bat ari dira sortzen presoak birgizarteratzeko ibilbideak oztopatzeko"
Agus Hernanek adierazi duenez, Fiskaltzak Kartzelako Zigor Batzordeen "aldeko" txostenei "sistematikoki helegitea aurkezten" die. Teresa Todaren ahotan, "espetxe politikako aurrerapausoen aurkako lobbyaren presioa dago".
2022/03/31 - 18:02
ETAko presoek egindako 76 baimen eskaera atzera bota dituztela salatu du Foro Sozialak
Baimenak ukatuta, hirugarren gradurako progresioa lortzeko espektatiba mugatzen zaiela presoei esan du Foro Sozialak. "Benetako barkamen eskaririk" ez dutela egin argudiatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.
2022/03/31 - 17:22
Pablo Gonzalez euskal kazetariaren atxiloketa "isilpean" gordetzeko agindu zuen Poloniako Fiskaltzak
Erantzun hori eman dio idatziz Espainiako Gobernuak Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuari, honek kazetariaren inguruan egindako galderaren aurrean. Euskal kazetariak hilabete baino gehiago darama atxilotuta eta inkomunikatuta Polonian, espioitza egotzita.
2022/03/29 - 14:58
Eusko Jaurlaritzak ETAko preso bati emandako hirugarren gradua baliogabetu du Auzitegi Nazionalak
Carlos Bautista fiskalak ezetz esan dio Jose Maria Arregi Erostarbe, 'Fitipaldi', presoaren gradu progresioari. Covitek, gainera, beste zazpi kasu ezeztatzea eskatu zuen.
2022/03/28 - 20:14
Pablo Gonzalez kazetariaren lagunek eta lankideek bat egin dute haren askatasuna eskatzeko
Bere lagunek kanpaina bat abiarazi dute kazetariaren atxiloketaren arrazoiei buruzko galdera askori erantzuna aurkitzeko eta hura aska dezatela eskatzeko. EITBko Erredakzio Kontseiluak ere ohar bat kaleratu du, aska dezatela eskatzeko eta familiari elkartasuna adierazteko.
2022/03/23 - 19:33
Poloniak iragarri du Pablo Gonzalez kazetaria maiatzaren 29ra arte egongo dela behin-behineko espetxealdian
Kazetari euskal herritarra otsailaren bukaeran atxilotu zuten Errusiarentzat espiatzen aritu izana egotzita. Harrezkero ezin izan du bere senideekin eta abokatuarekin hitz egin.
2022/03/22 - 18:29
Macronek Yvan Colonnaren heriotzari buruz: "Gizon bat hil da eta egoera larria dela uste dut"
"Ondorioak aterako ditugu", aurreratu du Frantziako presidenteak, kartzelan ez litzatekeelako horrelakorik gertatu behar. Eliseoko bozeramaile Gabriel Attalen iritzian, "hanka-sartze oso larria izan zen".
2022/03/21 - 23:40
Yvan Colonna hil egin da, hilabete hasieran beste preso batek egindako erasoaren ondorioz
Martxoaren 17an Frantziako Justiziak zigorra eten zion osasun arrazoiengatik. Beste preso batek eraso egin zion martxoaren 2an, Arleseko espetxean.
2022/03/20 - 17:18
Dori eta Imanol ezagutu ditugu, zigorra kartzelan bete beharrean, gizarteratze lana egiten ari diren bi lagun
Delitu bat egin ostean, kasu batzuetan, zigorra kartzelan bete ordez, gizarteratze lanak egin daitezke. Bideo honetako protagonistak Gasteizko eliza batean eta tailer txiki batean ari dira betetzen zigorra. Argi daukateez dutela kartzela zapaldu nahi eta lan hauek oso baliagarriak direla.
2022/03/19 - 20:44
Etxetik hurbileneko espetxeetara lekualdatu dituzte hiru preso
Jose Mari Dorronsoro Iruñetik Martutenera lekualdatu dute, Javier Gallaga Darocatik Zaballara, eta Bittor Franco Logroñotik Basaurira.
2022/03/17 - 21:11
Frantziak Yvan Colonna preso korsikarrari zigorra eten dio
"Familiak lasaitu ederra hartu du", adierazi du Sylvain Cormier presoaren abokatuak. Hala ere, behin-behineko erabaki bat da, osasun egoerak hobera egin arte, eta une hori iritsita berriz espetxeratzea azter dezakete.
2022/03/15 - 00:27
Iñaki Reta presoa Zaballako espetxera lekualdatu dute
2021ean Frantziak Espainiaren esku utzi ostean, Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela-zigorra ezarri zion ETAren azpiegitura taldeko kide izatea egotzita.
2022/03/13 - 22:39
Milaka manifestarik protesta egin dute Korsikan, koman geratu den FLNCko preso baten aurkako erasoa salatzeko
Yvan Colonna preso korsikarrari preso islamista batek eraso egin zion joan den astean Arlesko espetxean. Manifestariek Frantziako Gobernuaren espetxe-politikari egotzi diote errua.
2022/03/12 - 19:11
Auzitegi Nazionalak euskal presoei onurak blokeatu dizkiela salatu du Sarek
Urteko batzar nagusian ohartarazi duenez, euskal presoei "legedian jasota ez dauden" jarrerak eskatzen zaizkie, espetxeetako tratamendu-batzordeen lana gutxietsiz. Sarek eskubideen eta elkarrizketaren alde egiten jarraituko duela azpimarratu du.
2022/03/07 - 13:41
Emakume presoen egoera salatzeko bilkura egin du Sarek Iruñean
Sarek salatu duenez, "emakume presoak izateagatik urte luzeetan are bakartuago eta are urrunduago egon izan dira, sistema patriarkalaren adierazle garbienetakoa den kartzela sisteman zigor krudelago bat jasanez".
2022/03/04 - 13:56
Jaurlaritzak salatu du zalantzan jartzen dela euskal espetxeetako tratamendu batzordeen lana
"ETAk gehien jazarri duen kolektiboetako bat" izan dela azpimarratu du, eta ETAko presoei hirugarren gradua ematean legean oinarritu direla.