Estatu Islamiarra
2016/11/07 - 00:06
Irakeko Armada, Mosulgo hegoaldeko sarreratik 4 kilometrora
Mosulen estu hartuta egon arren, jihadistek gutxienez 24 lagun hil dituzte Saladino probintzian izandako bi leherketetan.
2016/11/02 - 08:52
600.000 ume daude harrapatuta Mosulen
Save the Childrenek bide seguruak irekitzea eskatu du, hirian jarraitzen duten 1,5 milioi pertsonek alde egin dezaten. NBEren arabera, 18.000 dira desplazatuak.
2016/11/01 - 12:56
Tropa irakiarrak Mosulen sartu dira ekialdeko frontetik
Abdelgani al Asadi terrorismoaren aurkako buruzagi irakiarrak adierazi duenez, Kukyeli auzoko zati bat aske uztea lortu dute.
2016/10/30 - 14:21
Erlijio yazidiko bi neska saritu ditu Europako Parlamentuak
Estatu Islamikoaren eskuetan pairatutako bortizkeria salatu dute Bruselan, eta erlijio horretako milaka emakume eta neskaren erakusgarri bihurtu dira.
2016/10/28 - 15:22
10.000 lagun baino gehiago irten dira Mosuletik (Irak) dagoeneko
Estatu Islamikoaren kontrako Mosulgo erasoaldia aurrera joan ahala, zibilen exodoa areagotu egin da. 10.000 lagun baino gehiago irten dira Mosuletik dagoeneko, eta borroka ez da oraindik hirira heldu
2016/10/26 - 09:02
ISISekin lotzen duten ustezko jihadista bat atxilotu dute Errioxan
Azken atxilotu horri ere Estatu Islamikoari lotutako ekintzak egitea leporatu diote. Atzo bertan Eivissako meskita bateko bi imam atxilotu zituzten.
2016/10/25 - 12:39
ISISek bere gain hartu du Pakistanen 62 pertsona hil dituen atentatua
Erasoaren ustezko hiru ekintzaileak ageri diren argazkia kaleratu du talde jihadistak.
2016/10/22 - 20:00
Estatu Islamikoa Kirkuk erasotzen ari da
Irakeko hedabide ofizialen arabera, ordea, gobernuaren soldaduek aurre egin ahal izan diote Kirkukeko erasoari.
2016/10/22 - 13:39
50 hildako baino gehiago irakiarren eta jihadisten arteko liskarretan
Gainera, 140 lagun zauritu dira Irakeko segurtasun indarren eta Estatu Islamikoaren arteko borrokaldietan.
2016/10/19 - 11:25
Petrolioa eta pneumatikoak erre dituzte Mosulen koalizioa itsutzeko
Hegazkinen bonbardaketak oztopatzea du xede ISISek. Oztopoak oztopo, Mosul inguruko herri batzuk hartu dituzte soldadu irakiarrek.
2016/10/17 - 09:57
Irakeko Armadak Mosul kontrolpean hartzeko erasoa hasi du
Irakeko Armadak herrialdeko bigarren hiri handiena, Mosul, ISISen gotorlekua, berreskuratzeko erasoa hasi du, indar aliatuen laguntzarekin.
2016/10/09 - 21:49
Alemania alertan, ihes egin duen ustezko terrorista batengatik
Segurtasun indarrek atentatu bat egiteko lehergaia atzeman dute ihes egin duen ustezko terrorista siriarraren apartamentuan.
2016/09/28 - 09:30
Hiru ustezko jihadista atxilotu dituzte Melillan eta Bartzelonan
Alemanian eta Belgikan beste bi atxilotu dituzte. Barne Ministerioaren arabera, "egitura oso ondo antolatuta" zuen talde bateko kide ziren, eta muturreko propaganda zabaltzeko helburua zuten.
2016/09/26 - 13:22
Ustezko bi jihadista atxilotu dituzte Valladoliden eta Murtzian
Barne ministerioak jakitera eman duenez, atxilotuetako bat Internet bidez erradikalizatu zen eta Estatu Islamikoan sartzea erabaki zuen.
2016/09/26 - 11:39
Bi atxilotu Valladolid eta Murtzian, jihadismoarekin lotura dutelakoan
Batek Siriako mugara egin zuen bidaia, eta berriz bueltatzeko asmoa zuen.
2016/09/20 - 14:09
NBEk laguntza humanitarioa bertan behera utzi du Sirian
Siriako Ilargi Gorriko langile bat eta beste hainbat zibil hil dira Alepon, laguntza humanitarioa zeraman kamioi-ilarari egindako erasoan.
2016/09/13 - 09:13
Terrorismoagatik auzipetuta, Parisko atentatu-saiakeran atxilotutakoak
Ines Madani (19 urte), Sarah Hervouet (23) eta Amel Sakaou (39) dira hiru atxilotuak. Hervoueten mutil-laguna ere auzipetu dute, krimen terrorista ez salatzegatik.
2016/08/31 - 10:03
Al Adnani Estatu Islamikoaren propagandaren burua hil dute Sirian
Hala iragarri du Amaq ISISi lotutako agentziak: "Abu Muhamad al Adnani Estatu Islamikoaren bozeramailea martiri egin dute Alepoko kanpaina gidatzen ari zela".
2016/08/24 - 19:02
Turkiako tankeak eta indar bereziak Siriako iparraldean sartu dira
Turkiarren arabera, Estatu Islamikoari eta Siriako Alderdi Kurduari aurre egiteko egin dute; Damaskoren ustez, subiranotasun nazionala urratu dute horrela.
2016/08/24 - 15:38
Turkiako tankeek Siriako muga zeharkatu dute
Estatu Islamikoak mugan daukan azken herria hartzeko operazioa da. Anakarak ez du ezkutatu beste asmo bat ere baduela: Kurduak mugalde osoaren kontrola ez hartzea.