ISISekin lotzen duten ustezko jihadista bat atxilotu dute Errioxan
Guardia Zibilak ustezko jihadista bat atxilotu du gaur, asteazkena, Errioxan, ISISekin lotura izatea egotzita, terrorismoaren aurkako indarrek EFEri azaldu diotenez.
Susmagarria (A.B.) Calahorran atxilotu dute, Guardia Zibilak atzo Eivissan egindako operaziotik 24 ordura. Atzoko operazioan, bi imam atxilotu zituzten Estatu Islamikoaren ideiak zabaltzen zituztelakoan, adingabeen artean gehienbat.
Barne Ministerioak zabaldu duenez, operazioa aurreko urtean egindako beste baten ondorio da. Atxilotua, marokoarra, Salim Aghmirrek (2015eko abenduaren 1ean atxilotu zuten) Iruñean zuzentzen zuen ostalaritza lokalera joaten zen, eta ISISen propaganda zabaldu eta haren ekintzak goraipatzen zituen.
Aipatutako jarduerak egiten zituela frogatu eta gero, hirian ibiltzen zenean eta sarearentzako ekintzak egiten zituenean, Poliziaren zaintzapean zegoela iritzita, segurtasun neurriak handitu egiten zituela ohartu ziren ikertzaileak. Hori dela eta, bat-batean, Nafarroako hiriburutik Calahorrara joan zen bizitzera.
Gainera, ikertzaileen arabera, Salim Aghmir atxilotu ostean, gaur atxilotutako gizonak bere kabuz jarraitu zuen erradikalizazio eta doktrinamendu prozesuan sakontzen, eta Sirian eta Iraken jarduten diren zenbait talde terroristari babesa adierazten, bereziki ISIS taldeari.
Atxilotu ondoren, ikertzaileek atxilotuaren etxebizitza eta lantokia miatu dute, Espainian edo beste herri batzuetan kideak badituzte, haiek aurkitzen laguntzeko agiri edo material informatikoaren bila. Operazioa 5 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralaren eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren gidaritzapean egin dute.
Atxiloketa hori egin ostean, 157 dira dagoeneko Espainiako segurtasun indarrek 2015etik atxilotutako ustezko jihadistak, hain zuzen, terrorismoaren aurkako 4. mailako alerta ezarri zenetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati Nafarroan bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak