Azaroak 13
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paris aurrera begira, atentatuak izan eta urtebetera

Parisen 130 hildako eta 350etik gora zauritu eragin zituen atentatu-oldearen lehen urtemuga beteko da igandean.
Milaka lagun atera ziren kalera, atentatuen ostean. Artxiboko argazkia: EFE
Milaka lagun atera ziren kalera, atentatuen ostean. Artxiboko argazkia: EFE

Igandean, azaroak 13, Parisen Estatu Islamikoak 130 hildako eta 350etik gora zauritu utzi zituen atentatu-oldea izan zenetik urtebete beteko da.

Iazkoa Frantziak inoiz jasandako erasorik handiena eta odoltsuena izan zen, eta Europako bigarrena, martxoaren 11ko atentatuaren ostean.

Ez Frantziak ez Europak ez dute lortu lehengoak izatea. Atentatuak biztanleriaren aurka egindako eraso zuzenak izan ziren, eta segurtasunik ezaren sentsazioa azaleratu zuten. Horrek, gerora, ondorioak ekarri ditu: mugak ixtea, kontrol handiak egitea, Shengen Ituna haustea eta abar.

Carrillon kalean hasi zen eraso-oldea, 21:20an, Parisko 10. barrutian. Leherketa bat izan zen hasieran, eta, ondoren, gizon armatu bat tiroka hasi zen Le Carrillon eta Le Petit Cambodge jatetxeetan zeuden bezeroen aurka. Aldi berean, 11. barrutiko Charonne kalean, bi gizon armatu La Belle Equipe kafetegira sartu ziren, eta hango bezeroak tirokatu zituzten. Ordu berean, Les Halles azokan ere izan zen tiroketa bat.

Bitartean, Frantziako estadioan hiru leherketa entzun ziren, Frantziako eta Alemaniako futbol selekzioak lagunarteko partida jokatzen ari zirela.

Alabaina, Bataclan kontzertuetarako aretoa izan zen terroristen helburu nagusia. Eagles of Death Metal taldea kontzertua eskaintzen ari zela, lau terrorista barrura sartu eta tiroka hasi ziren. Eraso horretan, 89 lagun hil zituzten, eta dozenaka zauritu eragin.

Ondoren, Frantziako presidenteak salbuespen-egoera ezarri zuen, eta, beraz, eremu publikoak itxi zituzten aldi baterako. Horrez gain, Poliziak arriskutsutzat jotzen duen edozein pertsona etxean atxikitzeko, etxebizitzak miatzeko eta armak konfiskatzeko baimena izan du geroztik.

Salbuespen egoera hainbat aldiz luzatu dute urtebetean, eta, gutxienez, 2017ko urtarrilera arte izango da indarrean, bereziki uztailean Nizan atentatua izan eta gero.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X