ETA
2023/08/18 - 15:16
Fiskaltzak ETAko presoen gradu progresioen % 75i helegitea jarri diela salatu du Sarek
Sare Herritarraren arabera, "beste tipologia bateko presoen kasuan" aurkezten diren helegiteen portzentajea ez da % 25era iristen.
2023/08/11 - 00:41
Donostiako Aste Nagusiaren testuinguruan aurten ere manifestazioa deitu du Sarek
Sare Herritarraren arabera, "oraindik ere mobilizazioa hau deitu beharrean gaude, oraindik ere badelako zer egina euskal preso, iheslari eta deportatuen egoera normalizatze bidean". Protesta Boulevardetik abiatuko da, 12:30ean.
2023/08/08 - 22:55
Urkulluk gaitzesgarritzat jo du Sortuk ETAko kide bati omenaldia egin izana
Ekain Ruiz ETAko kidea garraiatzen ari zen lehergailuak eztanda eginda hil zen duela 23 urte, eta haren aldeko mezua txiokatu du Sortuk.
2023/08/06 - 16:49
Etxeratek Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko 15 hondartzetan egin ditu protestak, espetxe-politikaren aurka
Elkarteak salatu du ETAko presoek oraindik ere arazoak dituztela zenbait kasutan etxeratzeko, eta, hori dela eta, espetxe-politika aldatzea eskatu dute.
2023/08/05 - 22:09
Sarek manifestazioa egin du Gasteizen, ETAko presoen aurkako "mendeku" neurriak salatzeko
Plataformak kritikatu egin du Fiskaltzak onartutako hirugarren mailako progresioen "erdia baino gehiago" errekurritu izana.
2023/07/29 - 15:39
Duela 23 urte ETAk hildako Juan Maria Jauregi sozialista omendu dute Donostian
Maixabel Lasa Jauregiren alarguna eta Maria haren alaba ekitaldiaren buru izanda, Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Aldundiko alderdi guztietako ordezkariak ere izan dira bertan.
2023/07/26 - 18:03
Auzitegi Nazionalak baliogabetu egin du Xabier Atristain ETAko kidearen hirugarren gradua
Atristrain espetxean zegoen jada, Zigor Aretoaren erabakiaren zain.
2023/07/18 - 17:50
Itxaso Zaldua ETAko kide ohia aske utzi du Auzitegi Nazionalak, Gimenez Abad hiltzeagatik epaitu ondoren
Epaiaren zain geratu zen atzo Manuel Gimenez Abad Aragoiko PPko presidentearen hilketagatik egin duten epaiketa. Zaldua da akusatuetako bat, eta hiru urte daramatza behin-behinean preso auzi honekin lotuta. Haren abokatuak, presoaldi prebentiboa kentzeko eskatu zuen atzo, eta onartu egin diote.
2023/07/14 - 18:53
Mikel Uribe Aurkia ETAk 2001ean Leaburun hildako komisariordea omendu du Ertzaintzak
Mikel Uribek 44 urte zituen eta Ertzaintzaren Gipuzkoako Ikuskaritzako buru postuan zegoen ETAk 2001eko uztailaren 14an Leaburun hil zuenean.
2023/07/10 - 14:45
ETAk hildako Miguel Angel Blanco gogoratu dute Ermuan
Juan Carlos Abascal Ermuko alkate sozialistak "beste alde batera ez begiratzeko" eta "nazionalismo atzerakoien, populismoen eta faszismoen" gorakadaren aurrean tolerantzian hezteko deia egin du.
2023/07/10 - 14:39
ETAk hildako Miguel Angel Blanco eta Sotero Mazo gogoratu ditu Ermuak
El concejal del PP Miguel Ángel Blanco fue secuestrado por ETA el 10 de julio de 1997 y tiroteado el día 12, falleciendo la madrugada del día 13. Por su parte, el peluquero Sotero Mazo Figueras fue asesinado a tiros en Eibar el 6 de noviembre de 1980.
2023/07/05 - 18:35
"Euskal presoei aplikatutako salbuespena" bukatzeko abuztuaren 5erako manifestazioa deitu dute Gasteizen
Sarek eta Etxeratek salatu dutenez, "etengabeak dira fiskaltzaren eta Auzitegi Nazionalaren erasoak, mendekuan oinarritutako jarrerak, konponbidea zapuztu eta herri hau iraganean iltzatu nahi dutenak".
2023/06/25 - 16:03
Zamarreñoren alabak bere aita gogoratu eta bera bezalako jendeari esker ETA desagertu zela nabarmendu du
ETAk duela 25 urte hildako zinegotzi popularra gogoratu dute gaur Errenterian, ekitaldi batean, eta haren alabak "bizikidetza kolektiboaren eraikuntzaren alde ekarpenak" egiteko deia egin du.
2023/06/04 - 19:56
Ina Zeberioren heriotzari buruzko "egia osoa" jakitea eskatu du Egiari Zor fundazioak
Igande goizean, Lizartzan (Gipuzkoa), Ina Zeberioren heriotzaren 25. urteurrenean, bertsio ofizialen atzean ezkutatzen den guztia publiko egitea aldarrikatu dute.
2023/05/25 - 21:35
Sara Majarenas ETAko kide ohia EH Bilduren Astigarragako zerrendatik kanpo utzi du Hauteskunde Batzordeak
Nolanahi ere, zerrenda bera ez du baliogabetu Batzordeak. Auzitegi Nazionalak Majarenas 2028ra arte gaitasungabetuta dagoela egiaztatu eta gero etorri da erabakia.
2023/05/25 - 19:55
Auzitegi Nazionalak egiaztatu du Sara Majarenas ETAko kide ohia gaitasungabetuta dagoela
Fiskaltzak horren berri eman dio Donostialdeko Hauteskunde Batzordeari. Majarenas hamargarrena da EH Bilduren Astigarragako zerrendan.
2023/05/22 - 16:08
Auzitegi Konstituzionaleko Fiskaltza Bateragune auziko epaiketa errepikatzearen kontra agertu da
Sei urteko espetxe zigorra bete zuten, baina 2018an Europako Giza Eskubideen Auzitegiak epaiketa bidegabea zela ebatzi zuen. Gorenak epaiketa errepikatu behar zela jakinarazi ondotik kontra agertu da gaur Konstituzio Auzitegiko Fiskaltza.
2023/05/17 - 13:01
Fiskaltzak artxibatu egin du ETAko kide gisa zigortutako EH Bilduko 44 hautagairengatik jarritako salaketa
Dignidad y Justicia elkartearen salaketa aztertu ondoren Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak erabaki du eginbideak ez irekitzea.
2023/05/16 - 15:32
Zupiria: ''Eztabaidak ez zuen zerikusirik hauteskunde interesekin, bizikidetza demokratikoarekin baizik''
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Covitek jarritako salaketan dagoela eztabaida honen oinarria. "EH Bilduk azaldu beharko luke zergatik erabaki duen bere zerrendetan odol delituak dituzten pertsonak aurkeztea", erantsi du.
2023/05/13 - 20:22
ETAko kide gisa zigortutako EH Bilduko 44 hautagaiek inhabilitazio-zigorra beteta dute dagoeneko
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) egindako analisi baten arabera, M28ko hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendetan doazen 44 hautagai seinalatuak aukeragarriak dira.