Evoleren filma Zinemaldian eman behar dutela eta, elkarren aurkako iritziak eman dituzte ETAko bi biktimak
Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi izandakoari egindako elkarrizketa oinarri Jordi Evole kazetariak egindako filmaren (No me llame Ternera) Donostiako Zinemaldian estreinatzeak polemika eragin du, eta 500 pertsona baino gehiagok "Made in Spain" ataletik kentzeko eskatu dute, "ETAren terrorismoa zuritzen" duela iritzita. Hain justu, dokumentala eskaini behar ote den galderari erantzun diote gaur ETAko bi biktimak Radio Euskadiren "Boulevard" saioan: Ana Aizpirik eta Mireia Lluchek. Lehenengoa kontra mintzatu da, eta bigarrena, aldiz, alde.
Ana Aizpiri Sebastian Azpiri ETAk 1988an eraildako enpresaburuaren arreba da, eta filma ez emititzeko eskatu dutenetako bat. Horren ustez, dokumentala ematea "moralki gaitzesgarria, mingarria eta onartezina da", eta proiekzioa bertan behera uztea galdegin du. "Nire zergekin, ez", aldarrikatu du. Aizpirik azpimarratu duenez, Urrutikoetxea "ez da edozein terrorista" eta filma "ohore guztiekin estreinatuko dute" eta nazioartean proiekzioa izango du. Aitortu du, baina, ez duela filma ikusi —ostiralean, hilaren 22an, estreinatuko dute—.
Mireia Lluch Ernest Lluch Kataluniako politikariaren alabak (ETAk 2000. urtean hil zuen) nabarmendu du ez duela pelikula ikusi, eta hortaz, "zail" egiten zaiola estreinatu daitekeen ala ez esatea. "Zentzu askorik ez duen aurretiazko zentsura da", argudiatu du. Horren ildoan, pelikula jaialdirako hautatu duten adituen eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariaren irizpidean konfiantza duela esan du. ETAko biktima horren esanetan, "ezinbestekoa da biktimarioei entzutea, nahiz eta nik errespetu gutxi izan eurekiko. Hitz egiteko eskubidea dute. Gatazka zer izan zen ulertzeko beharrezkoa da. Zati bat kanpoan uzten badugu, ez dugu inoiz ulertuko zer gertatu zen".
Zure interesekoa izan daiteke
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.
EH Bilduk Nerea Kortajarena aukeratu du Donostiako alkategai
Kortajarena EH Bilduren Programa idazkaria da gaur egun, eta legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean 2016tik. Azken hauteskunde autonomikoetan EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua izan zen, eta "emaitza historikoa" lortu zuen, botoen % 40 gainditzea ahalbidetuz.
Eusko Legebiltzarrak segurtasun publikoari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo du, EAJk eta PSEk eskatuta
Eztabaida Basque Segurtasun Foroaren ondorioetatik abiatuko da, eta etorkizuneko 2026-2030 Segurtasun Plan Integralerako oinarria izango da.
Belateko lanak ia geldituta daude, gainkostuetan 8,5 milioi euro ordaintzeko irtenbidearen zain
Nafarroako Gobernua legezko bide bat bilatzen ari da aldi baterako enpresa-elkarte esleipendunari gainkostua ordaintzeko, eta hainbat alderdi politiko kezkatuta daude egoerarekin.
Andueza, Bizkaiko zerga-erreformaren legeaz: "Gu koherenteak izango gara eta gure jarrerari eutsiko diogu"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadi Irratian aurreratu du sozialistek bidea irekiko diotela gaur onartuko den Bizkaiko zerga-erreformaren legeari, gobernu-kidetasuna errespetatze aldera. Nolanahi ere, Anduezak argi utzi du bere alderdiaren jarrera ez dela aldatu. Ohartarazi duenez, erreformak Batzar Nagusien argi berdea jaso dezan, edukia sakon negoziatu beharko dute EAJrekin.
40 urte 'Yoyes' hil zutela, talde armatuari erronka bota zion ETAko lehen emakume buruzagia
Lau hamarkada bete dira Dolores Gonzalez Katarain 'Yoyes' hil zutela Ordizian, bere jaioterrian, haren hiru urteko semea aurrean zela. Hilketa hori mugarri bihurtu zen ETAren aurkako mobilizazioan.
Ceutari buruzko alertek gobernuko kideen "kezka" eta PPren eta Voxen haserrea piztu dituzte
EAJk "kezkagarritzat" jo ditu desklasifikatutako txostenak, eta PPk eta Voxek Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu dute. Sumarrek, bere aldetik, frogatuta ikusi du Marokoko agintarien gelditasuna.
Ceutara sartzeko deialdien berri eman zien CNIk Espainiako eta Marokoko gobernuei, milaka migratzaile iritsi bezperan
Ceutako migrazio krisiaren harira, Espainiako Gobernuak 40 dokumentu desklasifikatu ditu gaur, eta horien arabera, uztailaren 29an CNIko agenteak Marokoko inteligentzia zerbitzuekin eta Espainiako Gobernuak Ceutan duen ordezkariarekin jarri ziren harremanetan, sare sozialetan Ceutara sartzeko deialdiak egiten ari zirela ohartarazteko.
Estatus politiko berriari buruzko akordioa PSE-EErekin eta EH Bildurekin "hirukoa" izan behar duela esan du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegik (EAJ) Imanol Pradales lehendakariarekin izandako bileraren balorazioa egin du, Pradalesek Legebiltzarreko taldeekin egindako bilera-sortaren amaieran.
Alderdien hauteskunde interesak albo batera utzi eta herri ikuspegitik jarduteko eskatu du Otxandianok
Herri honek dituen erronka nagusiei aurre egiteko, "mugimendua, adostasunak eta lidergo partekatuak" behar direla esan dio EH Bilduko ordezkariak lehendakariari.