Rebordinos: "'Josu Ternera'ren filmari buruzko polemika ez da nire kezka nagusia"
Zinemaldiaren inauguraziorako egun batzuk falta diren honetan, Jose Luis Rebordinos zuzendariak ez du bere kezka nagusien artean Jordi Evolek Jose Antonio Urrutikoetxea ETAko buruzagi ohia, 'Josu Ternera', elkarrizketatzen duen dokumentalak sortutako eztabaida.
"Polemika ez dago nire kezka nagusien artean, oso gutxi kezkatzen nau. Kezkatzen nauena da hilabete askotan zehar prestatu dugun guztia ondo eta arazorik gabe burutu ahal izatea, aurreikusitako filmak behar bezala ikusi ahal izatea, aurreikusita dauden gonbidatuak etortzea, publikoak gozatzea eta industriako jendeak negozioak egitea", esan du EFEri eskainitako elkarrizketa batean.
Esan du, "jakina", dokumentalaren proiekzioagatik sortutako polemika hori "desatsegina" izaten ari dela. Izan ere, 514 lagunek eskatu dute proiekzioa egitarautik kentzea, politikari, idazle eta terrorismoaren biktimek sinatutako idatzi batean.
"Batez ere -gaineratu du- zati bat irainetan eta deskalifikazioetan oinarrituta dagoelako. Baina programazio bat askatasunez egiten duzunean, horrelako gauzak gertatzen dira eta onartu egin behar dituzu. Nik ez dut honetaz askoz gehiago hitz egingo, esan behar genuen guztia esan dugula uste dut", esan du.
Azpimarratu duenez, "jendeak filma ikusi behar du". "200 titulu baino gehiago eta 4.000 gonbidatutik gora dituen jaialdi bat hastear gaude, ezin dut onartu polemika hau oso garrantzitsu bihurtzea", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak kontrolak ezarri ditu Biriatun, Realaren eta Lyongo Olympiquen arteko partida dela eta
Ertzaintzak Realaren, Alavesen eta Celtaren 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian