ETA
2023/05/12 - 16:26
Fiskaltzak EH Bilduren hautagaitzak iker ditzake ETArekin lotura izateagatik zigortutako 44 pertsona daudelako
Fiskaltzak hartuko du eginbideak irekitzeari edo ez irekitzeari buruzko erabakia, Dignidad y Justicia elkartearen salaketa aztertu ondoren.
2023/05/10 - 16:31
PPk Sanchezi leporatu dio terrorismoagatik zigortutako 44 hautagai dituen alderdiaren bazkide izatea
"Hauek dira zuren bazkideak, hau da PSOEk aurkeztuko duen hauteskunde-kartela", esan dio Cuca Gamarrak Pedro Sanchezi.
2023/05/07 - 18:53
Lopez de Lacalle gogoratu du PSEk Andoainen, ETAk hil zuela 23 urte bete direnean
Kazetari eta idazle tolosarraren alargunak esan du bizikidetza "alde batekoena bakarrik" dela, eta berriro eskatu du biktimarioek aitortzea "gertatu zena ez zela gertatu behar".
2023/05/07 - 17:35
Lopez de Lacalle gogoratu dute Andoainen, ETAk hil zuela 23 urte bete direnean
Jose Luis Lopez de Lacalle ETAk hil zuen kazetari tolosarraren heriotzatik 23 urte bete direnean, omenaldia egin diote Andoainen. Mari Paz Artolazabal alargunak bizikidetza "alde batekoena bakarrik" dela esan du, eta berriro eskatu du biktimarioek aitortzea "gertatu zena ez zela gertatu behar".
2023/05/07 - 14:03
Aintzane Ezenarro: ''ETAk egindakoa kritikatzeko gai beharko ginateke''
"Indarkeriak ez duelako ezertarako balio izan adostu beharko genuke guztiok, horrela bakarrik ezarriko dugulako etorkizunerako oinarri sendo bat", ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren zuzendariak.
2023/05/07 - 12:40
Aintzane Ezenarro: "Mota guztietako indarkeria, ETArena barne, kritikatzeko gai izan beharko ginateke"
"Zoru etiko komun batetik" abiatuta, "gertatutakoaren zergatiaren inguruan hausnarketa" egiteko beharraz mintzatu da Gogora Institutuaren zuzendaria. Gainera, hiruzpalau gudarirenak izan litezkeen hezurrak Zornotzako hilerrian aurkitu dituztela iragarri du.
2023/05/04 - 11:54
''Egindako kaltea bidegabea izan zela onartzeak terrorismoaren kalbarioa errepikatzea saihestuko luke''
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile eta Unidas Podemoseko diputatuak adierazi duenez, ETAk eragindako min "bidegabea" aitortzeak belaunaldi berriek "terrorismoaren kalbarioa" pairatzea saihestuko luke.
2023/05/04 - 11:42
Eneko Anduezak dio ETAren ''urte ilunak'' atzean uzteak ''beste kolore bat'' eman diola Euskadiri
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak "egia, justizia eta erreparazioan oinarritutako benetako kontakizun bat" sortzearen alde egin du, "bizikidetza lortzeko".
2023/05/03 - 14:58
Urkullu lehendakariak eragindako minaren aitortza eskatu dio ETAri
"Bakea eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna eraiki nahi dugu eta bizitakotik ikasi", adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Eldu enpresan egindako agerraldian.
2023/04/29 - 19:37
Espetxe politikan "salbuespen neurri ororekin amaitzeko" eskatu du Sarek
Sare herritarraren arabera, ETAk armak utzi zituenetik igaro diren 12 urteak eta desegitea erabaki zuenetik pasatako laurak, "denbora nahikoa" dira, "jarrerak eta legeak bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen zerbitzuan jar daitezen".
2023/04/22 - 13:13
Oroimen webguneak bertan behera utzi izana txalotu dute Legebiltzarreko alderdi guztiek, EH Bildu salbu
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak gogoratu duenez, webgune horiek desaktibatzea eskatu duena Aranzadi Elkartea bera izan da. Salatu duenez, "hauteskundeetatik gertuko garai batean auzi txiki bat handi bihurtu dute, (Denis Itxaso Gobernu ordezkaria) inkisidore handia buru izanda".
2023/04/22 - 13:13
Oroimen webguneak bertan behera utzi izana txalotu dute Legebiltzarreko alderdi guztiek, EH Bildu salbu
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak gogoratu duenez, webgune horiek desaktibatzea eskatu duena Aranzadi Elkartea bera izan da. Gainera, "hauteskundeetatik gertuko garai batean auzi txiki bat handi bihurtu dute, (Denis Itxaso Gobernu ordezkaria) inkisidore handia buru izanda".
2023/04/21 - 22:36
Inoiz argitu gabeko heriotzen bertsio ofiziala hankaz gora jarri du Pako Aristik egindako ikerketak
Pako Aristi idazleak dio froga eta testigantza nahiko batu dituztela ETAko hiru kideak bere buruaz beste egin zutela zioen kontakizun ofiziala indar gabe utzi eta guardia zibilak Nafarroa komandoko kideak atxilotu, torturatu eta tirokatu zituela esateko.
2023/04/21 - 14:06
Urkullu: "Ez dugu terrorismoaren biktimen eta biktimarioen arteko nahasmendurik onartzen"
Lehendakariarentzat "ulertezina da ikuspuntu etiko, politiko eta instituzionaletik" EH Bilduk ez ulertzea "biktimentzat mingarria, iraingarria eta bidegabea" dela.
2023/04/21 - 09:34
Jose Maria Ruiz Urchegui hil da, 25 urtez Adegiko idazkari nagusi izandakoa
76 urte zituela hil zen atzo enpresaburu eta ekonomialaria. Gipuzkoako patronalaren buruzagitzan, industriaren birmoldaketa garaia eta ETAren indarkeriaren sasoi gogorrenetako bat egokitu zitzaizkion.
2023/04/20 - 13:10
Melgosak garbi du udalek "Gogoraren irizpideen arabera" eguneratuko dituztela biktimei buruzko webguneak
Irizpide horiek eta Aranzadirenak bat datozen galdetuta, hauxe esan du: "Gogora da eredua jartzen duena, eta Aranzadi horretara egokitzen da".
2023/04/19 - 12:26
Begoña Zalduegi hil da, Juan Mari Atutxaren emaztea
1994an ETA senarra (Eusko Jaularitzako Herrizaingo sailburua) hiltzen saiatu eta gero, ETAri publikoki zuzendu zaitzaion Radio Euskadin "izuak" ez zituela kikilduko esanez.
2023/04/18 - 22:50
Joseba Arregi berriz espetxeratu du Auzitegi Nazionalak
Arregik joan den astean lortu zuen hirugarren gradua, baina Fiskaltzak helegitea jarri zuen eta Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak errekurtsoa izapidetzea onartu du. Ondorioz, hirugarren gradua etenda geratu da, ebatzi arte.
2023/04/13 - 21:51
Aranzadi, oroimen webguneetan aldaketak egiteko prest eragile politikoek eta sozialek nahi badute
ETAko kideak biktimen zerrendetan sartu eta gero piztutako polemikaren ostean, zientzia elkarteak adierazi du aldaketak egiteko prest dagoela, proiektuetako eragile politikoek eta sozialek hala egin behar dela uste badute.
2023/04/13 - 11:39
Ezenarro: ''Ez ditugu partekatzen Aranzadi elkarteak web horretan jarraitu dituen irizpideak''
Galdakaoko Udaleko memoriari buruzko atariaren inguruan lehertu den polemikaren harira, Gogora institutuko zuzendariak azaldu du ez dituela partekatzen Aranzadi elkarteak web horretan jarraitu dituen irizpideak. "Gertakizunak informazio eta gordintasun guztiarekin azaldu behar dira", esan du. Gainera, azaldu duenez, "memoria ariketak egiterakoan ezinbestekoa da galbahe etikoa jartzea".