ETA
2024/10/08 - 17:24
Espainiako Gobernuak PPri eskatu dio utzi diezaion ETAko biktimak politikoki erabiltzeari
Pilar Alegria bozeramaileak azaldu du aurrekariei buruzko legea Europar Batasuneko araudiaren transposizioa dela, eta esan du PPk ez duela akatsik egin, onartutako araua Rajoyren Gobernuaren proiektuaren testua bera dela.
2024/10/08 - 15:04
Zigorrak kommutatzeko erreforma Europatik datorren ''legea betetzeko'' dela gogorarazi du Jaurlaritzak
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du Senatuak atzeratutako erreforma Europako zuzentarau baten transposizioa dela, eta "hala onartzen" duela Gobernuak ere.
2024/10/08 - 13:35
Europan betetako zigorrak aintzat hartzeko lege erreformaren bozketa atzeratzea erabaki du Senatuak
Urrats honekin, bozketa atzeratzea lortu badute ere, popularrek ezingo dute lege erreforma gelditu. Eztabaida urriaren 14an egingo dute azkenean seguru aski.
2024/10/08 - 12:27
Zigorrak kommutatzeko legea ETAren biktimei egindako "beste bidegabekeria bat" da, Coviteren ustez
Consuelo Ordoñez biktimen elkarteko presidenteak salatu duenez, aurrez Eusko Jaurlaritzak 60 preso “modu iruzurtian askatu ditu” gradu aldaketen bidez .
2024/10/08 - 10:55
ETAko 44 presoren askatasuna azkartuko duen erreforma errefusatu dute PPk eta Voxek, alde bozkatu zuten arren
Europar Batasunaren irizpide bati jarraiki, Kongresuak lege-erreforma bat onartu zuen irailean, presoek kondena bera bi herrialdetan betetzea galarazteko. PPk eta Voxek ere onartu zuten erreforma, baina orain atzera egin dute.
2024/10/08 - 09:54
Albiste izango dira: Abisua haizeagatik, terrorismoaren biktimen biltzarra Gasteizen eta zigorren baliozkotzea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/04 - 16:41
Mikel Albisuren eta Iñaki Graciaren kontra irekitako auziak artxibatu ditu Auzitegi Nazionalak
Marisol Iparragirreren aurkako auzia artxibatu ostean iritsi da epaia. Bi kasuetan Zigor Aretoak ebatzi du gertakariak preskribatuta daudela, Fiskaltzak eta akusatuen defentsek zioten moduan.
2024/10/02 - 18:58
Miguel Angel Blancoren hilketagatik Marisol Iparragirreren aurka zabaldutako auzia artxibatu du ANk
Audientzia Nazionaleko epaileen ustez, gertakariak preskribatuta daude, hilketa gertatu zenetik akusatuaren aurkako kereila jarri zen arte 20 baino gehiago igaro zirelako.
2024/09/25 - 18:40
San Josek "eskubideen urraketa orori argi eta garbi zilegitasuna kentzen dion" memoria bat nahi du
Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak amaiera eman dio Eusko Jaurlaritzako sailburuek legealdi honetarako helburu nagusiak azaltzeko egin dituzten agerraldiei.
2024/09/21 - 18:37
Donostiako Udalak bi plaka jarri ditu Antonio Pastor eta Moises Cordero ETAren biktimen omenez
Antonio Pastor palentziarra (24 urte) eta Moises Cordero huelvarra (54 urte) guardia zibilak ziren, eta Herrerako kuartel-etxean bizi ziren. Auto batetik tirokatu zituzten 1979ko uztailaren 28ko gauean.
2024/08/24 - 17:02
Omenaldia egin diote Jose Maria Pirisi, ETAren bonba batek hil zuen lehen adingabeari
Azkoitian (Gipuzkoa) ETAk Guardia Zibilaren auto batean jarritako bonba bat askatu ostean, 13 urteko mutikoak topatu zuen eta ostikoa eman zion. Leherketaren ondorioz hil zen Badajozen jaiotako umea.
2024/08/22 - 19:54
Garikoitz Aspiazu, 'Txeroki', Lannemezango espetxetik Martutenera lekualdatu dute
Etxeratek jakitera eman duenez,
2024/08/20 - 18:53
Sarek euskal espetxe ereduan sakontzeko eskatu dio PSEren esku dagoen Justizia Sailari
Legealdi honetan, PSE-ren esku egongo da kartzelen ardura eta Sare plataformak Justizia sailari eskatu dio euskal eredu propioan aurrera pausoak emateko, eta ETA-ko presoei lege arruntak aplikatzeko. ETA desagertu bazen ere, oraindik ere, salbuespenezko neurriak jasaten dituztela salatu du Sarek.
2024/08/15 - 15:21
La Cumbre jauregia memoria gune bihurtzeko proposamena egin du Donostiako Udalak
Eraikin horretan Lasa eta Zabala oroitzeko gune bat ere sortzea jasotzen du Donostiako Udalak Espainiako Gobernuari igorritako atariko dokumentuak. Izan ere, bertan torturatu zituen Guardia Zibilak, hil eta Alacanten lurperatu aurretik.
2024/07/22 - 22:25
Mikel Lejarza 'El Lobo'ren eta beste polizia baten aurkako kereila jarri dute Josu Mujikaren heriotzagatik
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Josu Mujikaren familiak gizateriaren aurkako delituak egotzi dizkiete. Eusko Jaurlaritzak aitortu zuen Mujika giza eskubideen urraketaren biktima izan zela txosten batean.
2024/07/15 - 16:59
Jaurlaritzak lan egingo du ETAko presoek "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten
Horixe adierazi du Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburu berriak astelehen honetan Donostiako Miramar Jauregian abiatu den espetxeei buruzko udako ikastaroan.
2024/07/15 - 16:56
San Josek esan du Jaurlaritzak ez duela etsiko ETAko presoek ''eragindako minaren bidegabekeria'' onar dezaten
Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak ziurtatu du bere sailak lan egingo duela ETAko presoek, zigorra betetzen dutenean eta kartzelatik ateratzen direnean, "mina ez ezik, eragindako minaren bidegabekeria sakona ere onar dezaten".
2024/07/14 - 16:43
Jose Javier Mugica ETAk duela 23 urte hildako UPNko zinegotzia omendu dute Leitzan
Omenaldi erlijiosoan, haren lagunek eta alderdikideek lore-eskaintza egin dute, eta babesa adierazi diete Mugicaren senideei.
2024/07/12 - 17:37
Miguel Angel Blanco omendu dute Ermuan, eta terrorismoaren aurkako oroimenaren garrantzia azpimarratu dute
Ermuko Udalak ETAk hildako Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia eta Sotero Mazo ile-apaintzailea gogoratu ditu ostiral honetan, eta memoriaren ondarea zabaltzeko deia egin du, belaunaldi berriek ETAren terrorismoa zalantzan jar ez dezaten.
2024/07/10 - 15:09
PPk Miguel Angel Blanco gogoratu du bere bahiketaren eta hilketaren 27. urteurrenean
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak Miguel angel Blancoren omenezko ekitaldian parte hartu du gaur goizean Ermuan. Omenaldian lore eskaintza egin da.