Albiste izango dira: Zigorrak kommutatzea, baja malguak eta PPren kereila PSOEren kontra
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Zigorrak kommutazea: Europan betetako zigorrak kontuan hartzeko eta zigor aurrekariei buruzko informazioa partekatzeko lege erreformaren bozketa gaur egingo da Espainiako Senatuan, Alderdi Popularrak, gehiengo osoa baliatuta, aurreko asteartean egitekoa zen bozketa atzeratu ostean. Besteak beste, 2018tik deseginda dagoen ETA erakundeko 44 presori eragingo lioke erreformak, aurrera aterako balitz. Izan ere, Espainiako auzitegiek kontuan hartu beharko lituzkete Europako beste herrialdeetan presoek betetako zigorrak.
- Baja malguak: Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa gaur bilduko da eragile sozialekin, laneko bajen araudia aldatzeko elkarrizketa mahaia osatzeko, malguagoa izan dadin. Elma Saiz ministroak proposatu zuen kasu eta egoera konkretu batzuetan laneko bajak malguagoak izatea, zenbait lanetara itzultzeko aukera izan dezaten langileek. Araudia aldatzeko proposamen horrek, ordea, harrabotsa sortu zuen, eta Yolanda Diaz Lan ministroa kontra azaldu zen.
- PPren kereila PSOEren kontra: PPk kereila aurkeztuko du Auzitegi Nazionalean PSOEren aurka, Koldo auziarekin lotutako legez kanpoko finantzaketa, eroskeria eta influentzia-trafikoa leporatuta. PPren esanetan, "ustelkeriaren zortzi autobide" daude Koldo auziarekin lotuta, Delcy Rodriguezek Espainiara egindako bidaia, "hidrokarburoen BEZaren ustelkeria sozialista" eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen emaztearen eta anaiaren kontra irekitako auzia, eta "guztiek lotura bat dute: presidentea bera".
Zure interesekoa izan daiteke
Pradales: “Neurri nagusia etxebizitza gizarte funtsa da, eta 2027ko aurrekontura begira neurri berriak sartuko ditugu”
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du etxebizitzaren arazoa ezin dela "egun batetik bestera" konpondu, eta uste du legealdiaren bigarren erdian ereindakoaren lehendabiziko fruituak jasoko direla.
Lehendakaria: "Sanchezek orain arte eman ez dituen azalpenak eman behar ditu gardentasunez"
Euskal Telebistari elkarrizketa eman dio Imanol Pradales lehendariak, agintaldiaren erdira iritsi denean. Espainiako gobernuburuak "zentzu bat eman" behar dio legealdiaren azken txanpari, adibidez, transferentzien negoziazioan. Zentzu horretan, aurreratu du Transferentzien Batzorde Mistoa datorren astelehenean, ekainaren 22an, bilduko dela.
Lehendakaria: "Aukera eman behar zaie Enplegu Legearen inguruan zabalik dauden negoziazioei"
Imanol Pradales lehendakariak "itxasopentsu" ikusten du enplegu publikoan euskara eskakizunak arautuko dituen legea adosteko EAJren eta EH Bilduren arteko negoziazioa. Ekainaren 25ean egingo da gaiaren inguruko bozketa Eusko Legebiltzarrean.
Kongresuko Mahaiak ez ditu onartu hauteskundeak aurreratzea eskatzen zuten Juntsen eta PPren zuzenketak
Bilera telematiko batean, Mahaiaren gehiengoa (PSOE eta Sumar) osatzen duten alderdiek argudiatu dute eskumen hori Gobernuko buruarena dela esklusiboki, eta ez botere legegilearena.
Zapaterok bitxiengatik ere deklaratuko du asteazken honetan, Calama epaileak atzeratzea ukatu ostean
Espainiako gobernuburu ohiaren defentsak atzerapena eskatu zion Calama epaileari, gutxienez 1,3 milioi euroko balioa duten bitxien jatorriari buruzko dokumentazioa biltzeko denbora gehiago edukitzeko. Ferrazko bere bulegoan aurkitutako bitxiengatik kontrabando eta zerga delituak leporatu dizkio.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en
Elkarrizketa Orain eta ETB On plataformetan ere jarraitu ahal izango da, 20:30etik aurrera.
Albiste izango dira: Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa ETBn, AEB eta Iranen arteko bake akordioa eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Begoña Gomezen agerraldiaren ondoren, Peinado epaileak hiru egun ditu orain ahozko epaiketa hasi ala ez erabakitzeko
Defentsak eta Fiskaltzak auzia artxibatzeko eskatu dute, eta Hazte Oir erakundeak koordinatzen dituen herri-akusazioek kautelazko hainbat neurri eskatu dituzte, pasaportea kentzea, adibidez.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa
Euskal herritarren % 23,3 independentziaren alde daude, eta % 69,9 erabakitzeko eskubidearen alde, Naziometroaren arabera
Euskal estatuari emandako babesa % 41,1ekoa da, eta inkestatutako gizon-emakumeen % 27,7 aurka daude.