Zigorrak kommutatzeko legea ETAren biktimei egindako "beste bidegabekeria bat" da, Coviteren ustez
Consuelo Ordoñez Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboko (Covite) presidenteak salatu duenez, Europan betetako zigorrak aintzat hartzeko lege erreforma ETAren biktimei egindako "beste bidegabekeria bat" da.
Senatuak gaur bozkatu behar zuen (PPk atzeratu egin du eztabaida) arauaren inguruan mintzatu da Ordoñez, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Erreformarekin oso kritiko azaldu da, eta aurrez, eta gradu aldaketak tarteko, Eusko Jaurlaritzak ETAko 60 preso "modu iruzurtian askatu" dituela ere salatu du. Bi kasuetan, horren hitzetan, emaitza bera da: "ETAko presoek inpunitate gehiago izatea".
Ordoñezen aburuz, alderdi politiko guztiek dute erantzukizuna gertatutakoan. Europako araudiari buruz esan du Estrasburgok "Ines de Rio aske uzteko baino" ez zuela agindu. Gainerako presoekin, betiere horren ustez, "ETAren eskakizunei" men egiten ari zaie, "Zuzenbide Estatuari iruzurra egiten". Nabarmendu duenez, ETAko presoek Frantzian betetako zigorrak eta Espainian ezarritakoak kasu ezberdinengatik dira.
Halaber, Eusko Jaurlaritzak espetxe eskumena duenetik, "EAJk bi urteotan emandako gradu aldaketa piloa" salatu ditu. "AVTk eta PPk ere ezikusiarena egin dute, isilik egon baitira", erantsi du.
Salatu duenez, PSE-EEk bi hirugarren gradu eman dituenean "orduan, sumindu dira denak", baina "aurretik, 2013tik, zegoen iruzurra. Rajoyk eta Zapaterok ziria sartu ziguten, ETAren eskakizunetako bat zelako: amaiera negoziatua eta inpunitatea nahi zituen, eta kartzelak hutsik ikusi; lortzen ari dira", salatu du.
Hori horrela, "hipokresia gutxiago" eskatu die guztiei. "Ohituta gaude politikarien eta gobernuburuen estoldetara eta miserietara", laburbildu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Begoña Gomezen agerraldiaren ondoren, Peinado epaileak hiru egun ditu orain ahozko epaiketa hasi ala ez erabakitzeko
Defentsak eta Fiskaltzak auzia artxibatzeko eskatu dute, eta Hazte Oir erakundeak koordinatzen dituen herri-akusazioek kautelazko hainbat neurri eskatu dituzte, pasaportea kentzea, adibidez.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa
Euskal herritarren % 23,3 independentziaren alde daude, eta % 69,9 erabakitzeko eskubidearen alde, Naziometroaren arabera
Euskal estatuari emandako babesa % 41,1ekoa da, eta inkestatutako gizon-emakumeen % 27,7 aurka daude.
Frankismoak Eltziegon eraildakoen senideek olibondo bat landatu dute euren omenez
La Pilastra Memoria eta Kultura Demokratikorako elkartea aurkeztu dute ekitaldian, biktimen memoria berreskuratzeko eta bizikidetzaren oinarri diren balioak sustatzeko lan egiteko asmoz sortu den ellkarte arabarra.
Zapaterok ikertu gisa deklaratuko du asteon Plus Ultra auzia eta atzeman zizkioten bitxiak tarteko
Calama epaileak hilaren 17an eta 18an galdekatuko du presidente ohia. Pandemia garaian erreskatatu zuten aire konpainiaren auziagatik ez ezik, bere bulegoan aurkitutako bitxiengatik ere galdetuko diote.
Ansolaren esanetan, EAJ ez da inoiz egongo Vox partaide den alternatibetan: "Voxekin inoiz ez, ezer ez"
Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Voxen alternatiba politiko oro baztertu du: "Ez dugu inoiz parte hartuko Vox presente dagoen inongo alternatibatan... printzipioengatik, balioengatik, gure herriarekiko errespetuagatik. Voxekin inoiz ez, ezer ez".
EAJren eta PSE-EEren arteko talka Bizkaiko plan fiskala dela eta
Talentua erakartzeko eta enpresen sustraitzea indartzeko asmoz Bizkaiak kenkari fiskalen pakete handi bat iragarri eta biharamunean, euskal sozialistek euren haserrea agertu dute, bai edukiagatik, bai formagatik. Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko buru, Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak esan du bere alderdiak komunikabideen bidez izan duela horren berri.
Podemos Euskadik M-15eko espiritua berreskuratzeko deia egin du, herritarrak ustelkeriarekin "nazkatuta" daudelako
Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak, Richar Vaquerok, M-15aren espiritua berreskuratzeko deia egin du, gaur egun, orain 15 urte bezala, herritarrak "nazkatuta" daudelako "ustelkeriarekin, erreskate publikoetan egindako azpijokoekin eta pertsona gutxi batzuek erakundeak beren onurarako erabiltzearekin".
PPk azalpenak eskatuko ditu USaPeko euskara azterketan izandako zero mordoagatik, eta ikerketa eskatu du
Esther Martinez EAEko PPko idazkari nagusiak iragarri duenez, bere alderdiak azalpenak eskatuko ditu, Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USaP) euskara azterketan zero mordoa izan delako. Suspentso gehienak itunpeko ikastetxeetako, A ereduko eta epaimahai jakin batzuetako ikasleek izan dituzte.
Enplegu publikoaren legeari segurtasun juridikoa ematea espero du EAJk, eta EH Bilduk akordioa posible ikusten du "alderdi askotan"
PSE-EEk "akordioak hautsi" izana egotzi die jeltzaleei, "hainbat hilabetez negoziatzen egon ostean", eta PPk eta Voxek "politika inposatzailea" dela uste dute.