Europa
2024/06/07 - 18:11
Posta bidezko 55.036 boto onartu dituzte Hego Euskal Herrian Europako hauteskundeetarako
Horietako 45.466 EAEn zenbatu dira, eta 9.570 Nafarroan. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 26.382 boto Bizkaian zenbatu dira, 12.812 Gipuzkoan eta 6.272 Araban.
2024/06/07 - 17:07
Europako Parlamenturako hauteskundeak: Zer da jakin behar duzuna?
Gaur amaituko da Europako Parlamenturako hauteskundeetarako kanpaina, ekainaren 9an botoa ematera joan gaitezen. Baina, zer dakigu hauteskunde hauei buruz? Zenbat eurodiputatu aukeratuko ditugu? Zein da haien lana? Hauteskundeak berdin dira al dira EBko herrialde guztietan?
2024/06/07 - 12:10
Euskarak Europan ofiziala izateko baldintzak betetzen dituela dioen txosten bat igorri dio Jaurlaritzak EBri
Besteak beste, Europan hizkuntza bat ofiziala izateko behar diren "azpiegiturak eta gaitasunak" euskarak badituela arrazoitzen da txostenean. Halaber, Euskalterm euskararen terminologia bankua Europako IATE bankuarekin lotzeko eskaera formal bat ere egin du Jaurlaritzak.
2024/06/06 - 22:33
Hauek izan dira hautagaien mezu nagusiak, kanpainaren azken orduetan
Bihar amaituko den hauteskunde kanpaina honetan, hauek izan dira gaurko mitin nagusiak Euskal Herrian.
2024/06/06 - 20:00
Europako hauteskundeetako emaitzak ez dira 23:00ak baino lehen jakingo
EAEn 721 hautesleku prest izango dira, eta, aurreko hitzorduetan bezala, herritarrek 09:00etatik 20:00ak arte izango dute botoa emateko aukera. Ildo horretatik, 2.689 mahai eratuko dira.
2024/06/05 - 22:31
Kanpaina amaitzeko bi egun falta direnean, hauek izan dira gaurko ekitaldi nagusiak
Euskadiren ahotsa Europara nork eramango duen, aldaketa klimatikoaren aurkako ekimenak edota gazteen lan-baldintzak hobetzeko proposamenak entzun ditugu gaurko mitinetan.
2024/06/05 - 18:30
Inoizko maiatzik beroena izan da aurtengoa munduan, hamabigarren hilabetez jarraian markak hautsita
Copernicus Europako Batasuneko Klima Aldaketarako Zerbitzuak (C3S) argitaratutako azken txostenaren arabera, lurrazaleko airearen batez besteko tenperatura 0,65 gradu epelagoa izan da 1991-2020 urteetako batez bestekoarekin alderatuta.
2024/06/05 - 02:37
Ekonomia arloko proposamenak, inbertsio estrategikoak eta migrazio politika, bigarren debateko gai nagusiak
Oihane Agirregoitia (EAJ), Pernando Barrena (EH Bildu), Idoia Mendia (PSOE), Andeka Larrea (Sumar), Javier Zarzalejos (PP) e Isa Serra (Podemos) eztabaidan aritu dira Europako Parlamenturako hauteskundeetako kanpainaren bigarren debatean.
2024/06/04 - 22:23
Kanpainaren azken txanpari ekin diote hautagaiek
Hauteskunde-kanpainaren hamairugarren egun honetan, hautagaiek euren programak azaldu dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietan.
2024/06/04 - 09:00
Kanariak, Europar Batasunaren migrazio politikara begira
Migrazioaren gaia berriro sartu da Europako Parlamenturako hauteskundeetako gaien zerrendan. Bide hilkorrenetariko batek Afrikako kontinentea eta Kanariak lotzen ditu.
2024/06/03 - 19:47
Hautagaitza politikoak kanpainaren azken astean sartu dira
Bost egun besterik ez zaizkio falta Europako Parlamenturako hauteskundeetako kanpainari bukatzeko, eta EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos igandeko bozketara begira daude.
2024/06/03 - 17:19
CISek PSOEri ematen dio garaipena berriro Europako hauteskundeetan, baina PP gertuago du, 2,7 puntura
Orain Errepublikakek (EH Bildu kide den koalizioa) % 4,1eko babesa jasoko luke, eta Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioak (EAJ eta Geroa Sozialberdeak daude) % 1,3koa.
2024/06/02 - 23:34
Ostiralean Alemanian, Mannheimen hirian, labankatu zuten polizia hil egin da
Ostiralean Mannheimen labanaz eraso zioten 29 urteko agentea hil egin da igande arratsalean, zituen zaurien ondorioz. Erasotzailea jatorri afganiarreko 25 urteko gizon bat da, duela hamar urte iritsi zena Alemaniara, eta erasoaren ondoren atxilotu egin zuten. Tirokatu egin zuten eta larri dago.
2024/06/02 - 20:08
Ongizate estatua eta Europako gerra giroa mintzagai, hauteskunde kanpainaren 11. egunean
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos alderdi eta koalizioen ekitaldi politikoak kanpainaren 11. egunean.
2024/06/02 - 16:00
EBn zirkulazio librea edukitzea ahalbidetzen du Schengen akordioak
1985ean 5 herrialdek sinatu zuten akordioa zabalduz eta hedatuz joan da, eta 1995ean sartu zen indarrean. Ramon, Zuriñe, Dani eta Leire, esaterako, Europar Batasuneko herrialdeetan ari dira lanean edo ikasten, zirkulazio libre horri esker.
2024/05/30 - 21:54
Europako Fiskaltzak Koldo auziaren ikerketa bere gain hartzea eskatu dio Auzitegi Nazionalari
Kasuaren epaileari informazioa eskatu zion Fiskaltzaj ikertutako kontratuetako bat Europako funtsekin batera finantzatuta zegoela egiaztatzean, eta, adierazi duenez, horrek eskumena ematen dio orain arte Auzitegi Nazionalak egiten zuen ikerketa judizialaz arduratzeko.

2024/05/30 - 09:14
Europako hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea gaur amaituko da
Hautesleek botoa Correoseko edozein bulegotan edo web orrialdean eska dezakete.
2024/05/28 - 20:54
Iruñeko Udalak Europako hauteskundeetako hauteskunde-mahaietako postuak berriro zozkatu ditu
Postuak berriro zozkatu dira postuak betezeko, eta 823 izen berri eta 463 lanpostu-aldaketa egin dira.
2024/05/28 - 18:48
Lehen sektorea, migrazioa, inbertsioak, euskara, azpiegiturak eta gerra hizpide izan dituzte hautagaitzek
Europako Parlamentuko hauteskundeen seigarren eguneko ekitaldiak, EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemosen eskutik.
2024/05/28 - 09:17
Espainiak, Norvegiak eta Irlandak gaur aitortuko dute Palestinako estatua, tentsio diplomatikoen erdian
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak adierazpen instituzionala egingo du 08:30ean. Hiru herrialdeek euren asmoa iragarri zutenetik, Israelek erretiratu egin ditu bere enbaxadoreak. Halaber, Espainiak Zisjordanian duen kontsulatuari debekatu egin dio palestinarrei zerbitzua ematea.