Europa
2025/02/24 - 09:56
Kontserbadoreak dira garaile Alemanian, eta ultraeskuina bigarren indarra
CDU-CSU batasun demokristauak botoen % 28,6 jaso ditu. AfD ultraeskuindarrak, berriz, aurreko hauteskundeetako datuekin konparatuta, botoak bikoiztu ditu, % 20,8 lortuta. Olaf Scholz kantzilerra hirugarren geratu da, botoen % 16,4rekin.
2025/02/24 - 08:47
Albiste izango dira: Alemaniako hauteskundeen emaitzak, Berlingo erasoa eta Ukrainako gerrak hiru urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/24 - 06:00
Merzek Aste Santurako osatu nahi du gobernu berria, Alemaniaren egonkortasuna bermatzeko
Ane Irazabal EiTBk Alemanian duen nazioarteko kazetariak azaldu duenez, CDUren buruak lehenbailehen osatu nahi du koalizio gobernua. Ultraeskuina bazkide gisa baztertuta, sozialdemokratak dira bere aliatu naturalak baina zenbakien arabera, baliteke hirugarren alderdiren bat ere behar izatea.
2025/02/24 - 00:57
Iragarritako aldaketa baten gakoak
Ultraeskuinak erakutsitako indarra, gobernu koalizioa osatzeko egon litekeen zailtasuna eta blokeo arriskua mahai gainean daude.
2025/02/24 - 00:14
PROFILA | Friedrich Merz, CDU alderdiaren alde kontserbadoreenaren ordezkari eta Angela Merkelen "etsai"
Brilonen (Alemaniako mendebaldean) jaio zen 1955ean, familia kontserbadore batean, eta oso gazte zela afiliatu zen Merkelekin partekatzen zuen alderdian. Harekin zituen desadostasun handien ondorioz, baina, alderdia utzi zuen 2009an eta 2021 arte ez zen itzuli .
2025/02/23 - 18:59
Zelenski kargua uzteko prest, trukean Ukraina NATOn sartzen bada
Errusiaren inbasioaren hirugarren urteurrena betetzear den honetan, nazioarteko goi-bilera bat egingo dute astelehen honetan Kieven, atzerriko 13 buruzagik presentzialki eta beste 24k telematikoki.
2025/02/23 - 09:37
Ireki dituzte hauteslekuak Alemanian
Kontserbadore demokristauak dira faborito, eta % 30 inguruko babesa jasotzea espero dute. Inkestek eskuin-muturrari ematen diote bigarren postua, % 21eko babesarekin.
2025/02/23 - 06:55
Friedrich Merzen kontserbadoreak (CDU) faborito Alemaniako hauteskunde legegileetan
Inkestek iragarritako emaitzak baieztatuko balira, Olaf Scholz kantzilerraren Alderdi Sozialdemokratak (SPD) hirugarren postua lortuko luke, botoen % 15 eskuratuta, eta ez luke inolako aukerarik izango gobernuburu izaten jarraitzeko.
2025/02/22 - 18:14
Manifestari ultranazionalistek Europako Batzordearen egoitzari eraso diote Bulgariako hiriburuan
Vazrazhdane (Berpizkundea) alderdiko jarraitzaileek deitutako protesta izan da, Bulgaria Europar Batasunean sartzearen aurka egiteko. Pintura gorria, petardoak eta molotov koktelak jaurti dituzte. Gertatutakoa "eskandalagarria" dela salatu du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak.
2025/02/19 - 23:47
Europak eta Kanadak bakearen negoziazioan Ukraina kontuan hartzea eskatu dute berriro
"Frantziaren eta bere bazkideen jarrera argia eta aski ezaguna da. Bake iraunkorra eta sendoa nahi dugu Ukrainan", laburbildu du Macronek Paristik bideokonferentzia bidez egindako bilera informalaren ostean. Frantziako presidentea Washingtonera joango da datorren astean.
2025/02/19 - 21:43
Europak baztertu nahi ditu sendagaien paperezko prospektuak
Medikuek, farmazialariek, pazienteek, kontsumitzaileek eta pentsiodunek salatu dute neurriak "arriskuan" jarriko lukeela edadekoen eta pertsona zaurgarrien osasuna.
2025/02/15 - 12:35
Zelenskik "harago" joateko eta "Europako Armada" sortzeko eskatu du
Ukrainako presidenteak ez du baztertzen Trumpek Europari laguntzeari uko egitea mehatxuren bat balego.
2025/02/14 - 17:10
Vance eta Zelenski Municheko Segurtasun Konferentzian bildu dira
Gaur izan da lehenengo bilera, baina iragarri dute ez dela azkena izango, gerrari amaiera ematea helburu.
2025/02/14 - 13:13
EBk erantzun "irmo eta berehalakoa" agindu du AEBk iragarritako muga-zerga berrien aurka
Europako Batzordearen arabera, ez dago arrazoirik Ameriketako Estatu Batuek inportatutako produktuei ezarritako muga-zergak handitzeko. Are gehiago, "okerreko norabidean" emandako pausoa dela nabarmendu du.
2025/02/14 - 12:14
Nolakoak dira Trumpek iragarritako "elkarrekiko muga-zergak" eta zein dira sektorerik kaltetuenak?
Trumpen administrazioaren arabera, Europar Batasunak muga-zerga gehiago ezartzen dizkio AEBri, alderantziz baino, eta neurriak iragarri ditu horiek parekatzeko.
2025/02/14 - 09:05
Albares: ''Merkatu bakarraren alde egin behar badugu, horretarako bitartekoak ditugula erakutsi dugu''
"12 minutos" saioari emandako elkarrizketan Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresek AEBko presidente Donald Trumpi erantzunez esan duenez, "europarrok baliabideak eta borondate politikoa dugu Europako Merkatu Bakarra" defendatzeko.
2025/02/14 - 08:48
Albiste izango dira: Talgo erosteko eskaintzak, Trumpen muga zergak eta Eusko Legebiltzarrak 45 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/13 - 20:21
Mikel Reparaz: ''Trumpek negozio bezala ulertzen ditu kanpo harremanak''
EITBko Nazioarteko arloburuaren hitzetan, Trumpek Putini egindako deiarekin AEBko agintariak "bere aliatuen gainetik jauzi egin eta Errusiarengana hurbildu nahi izan du". Reparazek azpimarratu duenez, telefono deiak "geopolitikari astindua eman dio".
2025/02/13 - 18:00
Adimen Artifizialean nagusi izateko lasterketa: lehiakide nagusiak, erronkak eta taula geopolitikoa
Adimen Artifiziala esparru guztiak iraultzen ari da, aplikazio militarretatik eguneroko zereginetaraino. Mundu osoko enpresak horren mende daude gero eta gehiago, eta herrialdeak, berriz, AArik aurreratuena garatzeko lehiatzen ari dira, beren intereserako.
2025/02/13 - 08:50
Albiste izango dira: Ukrainari buruzko negoziazioak, Labrazako parke eolikoa eta salaketa EHUn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.