Europa
2024/05/27 - 19:28
Gizarte politikak, euskara, nekazaritza eta politikarien kontrako jazarpena, kanpainaren 5. egunean
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, Sumarrek eta PPk EAEn egindako ekitaldiak. Podemosek kanpaina albo batera utzi du, eta bere kideak jazartzeagatik egiten ari diren epaiketa batean izan dira.
2024/05/26 - 18:20
Euskara, selekzioen ofizialtasuna eta gerra izan dira gaurko mitinetako ardatz nagusiak
Kanpainak aurrera egin du gaurkoan, eta hautagaiek euren programak azaldu dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan.
2024/05/25 - 21:30
Nekazaritza politikak, industria eta ultraeskuina, gaurko mitinetako ardatz nagusiak
Asteburuan murgilduta, alderdietako hautagaiek euren programak azaldu dituzte hainbat herri eta hiriburutan.
2024/05/24 - 18:34
Hamar herritarretik zortzik uste dute Europaren migrazio-politika ez oso egokia edo erabat desegokia dela
Legealdi berria zehaztuko duten hainbat gairen inguruko galderak egin dizkie EITB Focusek herritarrei. Migrazio-politika, trantsizio energetikoa edo Europako armada sortzearen aukera jarri ditu mahai gainean.
2024/05/24 - 17:26
Herritarren gehiengoak uste du Europak ez duela lidergorik mundu mailan
Gainera, EITB Focus inkestak jasotzen duenez, galdetutakoen % 63,4k uste dute Europa ahultzen ari dela.
2024/05/24 - 17:25
Europako hauteskundeetarako 15 egunen faltan, herritarren erdiek baino gehiagok ez dakite noiz izango diren
Parte-hartzeari dagokionez, eta EITB Focus inkestaren arabera, bi herritarretik batek ez du ekainaren 9ko hauteskundeetan botoa emateko asmorik.
2024/05/23 - 23:10
EITBk bi sari jaso ditu Prix CIRCOMen, 'El Conquistador' saioagatik eta 'Itsatsita' telesailagatik
Europako eskualdeko komunikabide publikoen elkartearen 40. kongresuan, EITBk bi sari jaso ditu 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioagatik eta 'Itsatsita' telesail digitalagatik. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak jaso ditu sariak.
2024/05/23 - 21:16
Europako hautagaien aurrez-aurrekoa, ultraeskuinaren parte-hartzerik gabe, baina oso presente eztabaidan
Ursula von der Leyen popularrak, Nicolas Schmit sozialdemokratak, Sandro Gozi liberalak, Terry Reintke "berdeak" eta Walter Baier ezkertiarrak hartu dute parte. Von der Leyenek esan du Meloni "Europaren aldekoa" dela eta berarekin egingo duela lan hurrengo legegintzaldian.
2024/05/23 - 15:57
PSOEk irabaziko lituzke Europako bozak Estatu espainiarrean, PPri bost puntuko aldea aterata
CISek gaur kaleratutako inkestaren arabera, Estatu espainiarren PSOEk 21-24 eurodiputatu eskuratuko lituzke eta PPk 18-20. Voxek aurrea hartuko lioke PPri, eta Alvise Perez ultraeskuinarraren alderdiak ordezkaritza lortuko luke.
2024/05/23 - 13:11
Nora doa zure botoa Europan?
Hauteskundeen ostean, beren kidetasun eta ideologiaren arabera, estatu arteko talde politiko handietan antolatzen dira eurodiputatu gehienak. Amaitzear den legegintzaldian, eurodiputatu gehienak 7 bloke parlamentario handiren inguruan bildu dira.
2024/05/22 - 22:43
EAJk, CCk, Geroa Baik eta El Pik 'Europa solidario baten aldeko manifestua' sinatu dute Madrilen
EAJk, Coalicion Canariak, Geroa Baik eta Proposta per les Illes Balears indarrek Europako hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu dute Madrilen. CEUSen manifestuak "populismoa eta autoritarismoaren" auka borrokatzeko deia egin du.
2024/05/22 - 22:37
Europako eskuin muturra zatituta aurkeztuko da datozen hauteskundeetan
Eskuin muturreko talde ezberdinen artean dauden tirabirek eragina izan dezakete Europako Parlamenturako hauteskundeetan.
2024/05/22 - 21:37
EBk "bi Estatu"ren inguruan jarrera bateratua izatea bilatuko du Borrellek
Gaur egun, EBko bederatzi herrialdek onartzen dute jada Estatu palestinarra: Bulgaria, Zipre, Eslovakia, Hungaria, Malta, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania.
2024/05/22 - 20:17
Sunakek hauteskunde orokorrak aurreratu eta uztailaren 4rako deitu ditu
Gobernuburu kontserbadoreak hauteskundeak deitu behar zituen urtarrilaren 28a baino lehen, legealdia amaitu baino lehen. Gaur egun, inkesten arabera, laboristak dira hauteskundeak irabazteko faboritoak, botoen % 44 lortuta, kontserbadoreen % 23ren aurrean.
2024/05/19 - 15:01
Eslovakiako lehen ministroa arriskutik kanpo dago jada, asteazkeneko atentatuaren ostean
Erasotzailea, berriz, espetxera bidali dute behin-behinean, aurrez prestatutako hilketa-saiakera egotzita.
2024/05/18 - 18:06
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Eslovakiako lehen ministroaren erasotzaileari
Poliziak egindako galdeketan errudun dela aitortu du. Bestalde, esan du lehen ministroari tiro egin ziola haren politikekin ados ez dagoelako eta zauritu nahi zuelako, "hiltzeko asmorik gabe".
2024/05/18 - 17:47
EAJk "Euskadiren ahotsa" izan nahi du Europan
Era berean, "populismoak borrokatzeko" lortu nahi du ordezkaritza ekainaren 9an Europako hauteskundeetan.
2024/05/18 - 15:20
EH Bai ez da Europako hauteskundeetara aurkeztuko eta EH Bilduren zerrendan joango da Iparraldeko hautagaia
Pernando Barrena EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburuak esan du Euskal Herriko zazpi herrialdeak gogoan hartuta egingo dutela lan legealdi osoan. "Ipar Euskal Herriko arazo eta kezka politikoak, ekonomikoak eta sozialak Europako Parlamentuan izango dira", hitz eman du Barrenak.
2024/05/17 - 16:19
Ficoren egoera "benetan larria" izaten jarraitzen du, beste ebakuntza bat egin ostean
Ostiral honetako operazioa duela bi egun jaso zituen tiroek eragindako "ehun nekrotikoaren ezabaketan" oinarritu da.
2024/05/16 - 22:28
Politikarien aurkako erasoak areagotu dira Alemanian
Azken asteetan lau politikariri eraso diete Alemanian, eta alarma guztiak piztu dira. Zatiketa politiko handia somatzen da herrialdean.