Austria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Austriako Gobernuko buruak, Karl Nehammer kontserbadoreak, dimisioa emango duela iragarri du

Hartara, huts egin du Gobernua osatzeko bidean abiatutako negoziazioak. FPÖ alderdi ultraeskuindarra, irailaren 29an botoen % 28 lortuta Austriako hauteskundeak irabazi zituen taldea, oposizioan dago.
Karl Nehammer
Karl Nehammer. Argazkia: EFE

Austriako jarduneko kantzilerrak, Karl Nehammer kontserbadoreak, iragarri du datozen egunetan dimisioa emango duela, bai gobernuburu gisa eta baita Alderdi Popularreko presidente gisa ere. Popularrek, gainera, alde batera utzi dituzte, Gobernua osatze aldera, sozialdemokratekin hasitako negoziazioak.

"Negoziazioak bukatutzat ematen ditugu", esan du Nehammerrek sare sozialetan dimisioaren berri eman orduko argitaratu duen mezu batean. Hain zuzen ere, 2021eko abendutik betetzen dituen kargu guztiak uzteko asmoa erakutsi du Nehammerrek.

Gobernua osatzeko bidean abiatutako negoziazioak huts egin du. FPÖ alderdi ultraeskuindarra, irailaren 29an botoen % 28 lortuta Austriako hauteskundeak irabazi zituen taldea, oposizioan dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X