Europako Parlamentua
2024/06/10 - 17:31
Yolanda Diaz: ''Herritarrek hitz egin dute eta onartu egiten dut''
Sumarreko buruzagi izateari utziko diola iragarri du astelehen honetan Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak, Europako hauteskundeetan Sumarrek jasan duen porrotaren ostean.
2024/06/10 - 16:16
Atutxa: "Gure hautesleak etxean zergatik geratzen diren aztertu beharko dugu"
EAJko Bizkaiko presidentearen arabera, "garrantzitsuena" Europan EAJren presentzia lortzea zen. Ildo horretatik, EAJk bere helburua lortu duela azpimarratu du.
2024/06/10 - 15:40
Otegik "joera estruktural baten" baitan kokatu ditu Europako hauteskundeetan EH Bilduk lortutako emaitzak
Koalizio subiranistaren koordinatzaile nagusia pozik agertu da atzoko emaitzekin, eta, horiek mahai gainean, eskaintza egin dio berriro EAJri, Estatu mailako bozetan "herri gisa" aurkezteko.
2024/06/10 - 15:18
Otegi: ''Joera estruktural bat da ezker independentista geroz eta indartsuago dagoela Euskal Herrian''
Europako hauteskundeen emaitzen balorazioan, Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagiak bere koalizioaren arrakastaren gakoak zehaztu ditu: "printzipioak, baloreak, zintzotasuna, konpromisoa eta militantzia".
2024/06/10 - 14:19
Zentroak gehiengoari eutsi dion arren, Europak eskumarago begiratuko du legealdi berrian
Eskumarago arituko da Europar Parlamentua datozen bost urteetan, baina zentroak lortu du gehiengoari eustea.
2024/06/10 - 14:05
Europan zentroko koalizioa mantentzen da, nahiz eta eskuin muturra asko igo
Ultraeskuina lehen indarra izan da Frantzian, Austrian eta Italian, non Georgia Meloniren Fratelli d'Italia alderdia lehen indarra izan den.
2024/06/10 - 09:59
Albiste izango dira: Hauteskunde biharamuna, Bilboko emisio gutxiko eremua eta Kataluniako Parlamentua, abian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/10 - 08:57
PPk irabazi ditu Europako hauteskundeak Espainian, sozialistek baino bi eserleku gehiago lortuta
Alderdi Popularrak 22 eurodiputatu izango ditu; PSOEk, berriz, 20. Vox hirugarren indarra izan da Espainian, 6 eserleku lortuta. Atzetik ditu Orain Errepublikak, Sumar eta Se Acabo La Fiesta, hiruna eserlekurekin. Podemosek 2 ordezkari izango ditu, eta Juntsek eta CEUSek bana.
2024/06/10 - 08:26
EH Bilduk irabazi ditu Europako hauteskundeak EAEn, eta PSOEk Nafarroan
EAEn bigarren indarra PSOE izan da, eta EAJ hirugarren tokian geratu da. Foru Erkidegoan, berriz, PPrentzat izan da bigarren lekua, eta EH Bildurentzat hirugarrena. Ipar Euskal Herrian eskuin muturra izan da garaile.
2024/06/10 - 02:35
Europako Alderdi Popularrak irabazi ditu hauteskundeak, eta ultraeskuinak gora egin du
Frantziatik haratago, eskuin muturraren bultzada Alemanian ere nabari da. Beraz, Europar Batasuna sorreratik gidatu duen ardatz franko-alemaniarrak orain arte ezezaguna izan den mapa politikoa izango du.
2024/06/10 - 02:15
Ortuzar: ''EAJk bere lehen helburua bete du''
EAJk Europako hauteskundeetan izandako emaitzak baloratu ditu EBBko buruak, eta parte-hartze txikia nabarmendu du.
2024/06/10 - 01:58
Eneko Andueza: ''Emaitza ikaragarriak izan ditugu gaur''
125.000 boz lortuta, hiru hiriburutan lehen indarra izan da Alderdi Sozialista, eta emaitza horiek txalotu egin ditu PSE-EEko buruak.
2024/06/10 - 01:36
''Amets bat nuen: lau herrialdeetako bozekin enbaxadore bat izendatzea euskal errepublikaren izenean''
Pernando Barrena Orain Errepublikak-en zerrendaburuak jesarlekua lortu du berriro Europako Parlamentuan, eta horrekin pozik azaldu da Arnaldo Otegi EH Bilduko burua.
2024/06/10 - 01:30
Ipar Euskal Herrian, eskuin muturra garaile
Marine Le Penen Bilgune Nazionalak herri eta hiri nagusietan irabazi du: Baionan, Donibane Lohizunen, Hendaian, Kanbon, Senperen eta Urruñan, besteak beste.
2024/06/10 - 01:00
Belgikako lehen ministroak dimisioa iragarri du, bere alderdiak hauteskundeetan porrot egin ondoren
"Guretzat gau bereziki zaila da, galdu egin dugu. Bihar lehen ministro kargua utziko dut, baina liberalak indartsuak dira eta itzuli egingo dira", esan du prentsaren aurrean, hauteskundeen emaitzak ezagutu ostean.
2024/06/10 - 00:01
Von der Leyen: ''Gotorleku bat eraikiko dugu muturren kontra, ezkerrekoa zein eskuinekoa''
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Europako Alderdi Popularreko (PPE) hautagai alemanak pozik hartu du Europako hauteskundeetan bere familia politikoak lortutako garaipena.
2024/06/09 - 22:42
PPk ozta-ozta irabaziko lituzke Europako Parlamentuko hauteskundeak Espainian
EAEn, berriz, PSOE litzateke lehen indarra botoen % 27,2rekin, eta CEUS koalizioak bozen % 27,1 lortuko lituzke. Orain Errepublikak litzateke hirugarren bozkatuena, botoen % 19,1 jasota. Nafarroan, PSOE litzateke garaile.
2024/06/08 - 16:00
721 hautesleku izango dira prest EAEn biharko hauteskunde hitzorduan
2.689 mahai eratuko dira, eta ia 40.000.000 boto-paper jarriko dituzte bozketa-zentroetan. Guztira, 1.791.167 euskal herritarrek izango dute botoa emateko aukera igandean. Irudietan, Donostiako hautesleku bat prestatzeko lanak.
2024/06/08 - 15:46
Paseatzeko, erosteko eta kirola egiteko baliatu dute hautagaiek gaurko hausnarketa eguna
Kanpaina amaituta, hautagaiek bestelako plan batzuk izan dituzte gogoeta egunean. Lagunekin eta familiarekin egoteko baliatu dute eguna batzuek; beste batzuek, berriz, kirola egiteko.
2024/06/08 - 12:12
AfD alderdi ultraeskuindarra bigarren indar bozkatuena izango da Europako hauteskundeetan, inkesten arabera
Landa-eremuko udalerri txikietan ere lehen indarra izan daiteke. Gorakadak lotura zuzena du hauteskunde-kanpainan politikarien aurka izandako indarkeriarekin; izan ere, indarkeria hori areagotu egin da eskuin muturra indartsuena den lekuetan.