EUROPAKO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk irabazi ditu Europako hauteskundeak EAEn, eta PSOEk Nafarroan

EAEn bigarren indarra PSOE izan da, eta EAJ hirugarren tokian geratu da. Foru Erkidegoan, berriz, PPrentzat izan da bigarren lekua, eta EH Bildurentzat hirugarrena. Ipar Euskal Herrian eskuin muturra izan da garaile.
Iragarkia
20240610062059_loop-eus_
18:00 - 20:00
Hauek izan dira EAEko eta Nafarroako emaitzak

EH Bilduk irabazi ditu Europako Parlamenturako hauteskundeak Euskal Autonomia Erkidegoan. EH Bilduk, ERCk, BNGk eta Ara Mesek osatzen duten Orain Errepublikak koalizioak botoen % 26,4 bereganatu ditu (227.911 boto), 2019koetan baino % 4,23 gehiago. Atzetik geratu da, puntu erdira, PSOE, botoen % 25,9rekin, duela bost urte baino ia 7 puntu gehiago. CEUS koalizioan aurkeztu den EAJ, berriz, hirugarren lekuan geratu da, botoen % 22,4rekin, 11,5 puntu galduta.

Hori dela eta, Pernando Barrenak (EH Bildu), Idoia Mendiak (PSOE) eta Oihane Agirregoitiak (EAJ) eserlekua eskuratu dute Euroganberan. Barrenak errepikatu egingo du, eta beste biak lehen aldiz hartuko dute europarlamentari kargua.

Bestalde, PPrentzat izan da laugarren postua, botoen % 11,49 (5 puntu gehiago) jasota, eta ondoren geratu dira Sumar eta Podemos, botoen % 3,27 eta % 3,19 lortuta, hurrenez hurren: 2019ko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, 7,8 puntu galdu dituzte. Eskuin muturreko Voxek, berriz, botoen % 2,68 lortu ditu, eta Se Acabo La Fiesta (SALF) ultraeskuindarrak % 1,72.

PSOE, lehen indarra Nafarroan

Nafarroan, PSOE izan da indarrik bozkatuena: 74.765 boto eskuratu dituzte sozialistek (% 28,79). Oso gertu, bigarren geratu da PP, 72.788 botorekin (% 28,03).

Hirugarren postua, berriz, EH Bildurentzat izan da, 48.762 boto eskuratuta (% 18,75), eta laugarrena Voxentzat, 17.238 botorekin (% 6,63).

Sumar (% 3,85), Podemos (% 3,22) eta Geroa Bai (% 3,16) izan dira ondorengo indarrak, hurrenkera horretan. 

Ondorioz, hiru nafar izango dira Europako Parlamentuan hurrengo legegintzaldian: Elena Sancho (PSOE), Antonio Lopez Isturiz (PP) eta Pernando Barrena (EH Bildu).

Ipar Euskal Herrian, eskuin muturra garaile

Eskuin muturra gailendu da Ipar Euskal Herrian. Marine Le Penen Bilgune Nazionalak irabazi ditu hauteskundeak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, eta baita hiru lurraldeok batzen dituen Pirinio Atlantikoak departamenduan ere.

Botoen % 100 zenbatuta, Lapurdin lehen indarra Bilgune Nazionala izan da, botoen % 23,25 bereganatuta, eta Emmanuel Macronen Errenazimentua izan da bigarren (% 17,31). Lurralde horretako herri eta hiri nagusietan irabazi du eskuin muturrak, tartean, Baionan, Donibane Lohizunen, Kanbon, Senperen eta Urruñan.

Nafarroa Beherean ere, Le Penen alderdiak irabazi ditu hauteskundeak, botoen % 21 bereganatuta. Atzetik, Landa Aliantza alderdia geratu da (% 17), eta hirugarren lekuan Errenazimentua (% 14,19).

Zuberoan ere, eskuin muturra nagusitu da. Bilgune Nazionala izan da lehen indarra, botoen % 19 bereganatuta, eta Landa Aliantza geratu da bigarren, botoen % 18 jasota.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X