EUROPAKO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zentroak gehiengoari eutsi dion arren, Europak eskumarago begiratuko du legealdi berrian

Eskumarago arituko da Europar Parlamentua datozen bost urteetan, baina zentroak lortu du gehiengoari eustea.
Ursula Von der Leyen
Ursula Von der Leyen. Foto: EFE

Europako Parlamenturako hauteskundeen emaitzek eskumarago begiratzen duen Europa bat marrazten dute datozen bost urteetarako. Hala ere, zentroko alderdiek eutsi egin diote gehiengoari, eta Europaren aldeko koalizio egonkor bat lortzen saiatuko dira.

Hauteskunde gaueko gakoak

Europako Alderdi Popularrak behin-behinean lortu dituen 185 eserlekuek lehen indar gisa kokatzen dute hurrengo Euroganberan. Espainia edota Alemania bezalako herrialdeetan izandako emaitza onek, aurreko legegintzaldian baino hamar eserleku gehiago eman dizkiete popularrei. 

Emaitza honek Europako Parlamentuko gehiengoen giltza eman die, orain arte liberalen eskuetan. Seguruenik, sozialdemokratekin eta liberalekin bat egingo dute, Europaren aldeko koalizio bat osatzeko. Hala ere, beti izango dute aukera euren botoak ultrakontserbadoreen eta eskuin muturrekoen botoekin batzeko, noizbehinka bada ere.

Sozialdemokratek eutsi egin diote

Europako Sozialisten eta Demokraten Aliantzak (S&D) orain amaituko den legegintzaldian baino bi eserleku gutxiago izango ditu. PSOE izango da taldeko ordezkaritza  handiena, 20 ordezkarirekin, eta Italiako Alderdi Demokratikoa bigarrena, 19rekin; Olaf Scholz kantziler alemaniarraren SPD alderdiak, berriz, 15 diputatu izango lituzke. Frantziako eta Errumaniako sozialistek beste 13 eurodiputatu jarriko lituzkete.

Liberalen eta berdeen gainbehera

Europa Berritu liberalek eta Berdeak/Europako Aliantza Librekoek hogeina diputatu galdu dituzte, eta lehenengoak hirugarren indar gisa mantenduko badira ere, ekologistak laugarren postutik seigarrenera jaitsiko dira.

Biek ala biek euren emaitzarik onenak lortu zituzten 2019an.

Ultraeskuinak gora egin du

Azken proiekzioen arabera, ultraeskuinak Euroganberan izango duen ordezkaritza handitu egingo du.  Frantziatik haratago, eskuin muturraren bultzada Alemanian ere nabari da. Beraz, Europar Batasuna sorreratik gidatu duen ardatz franko alemaniarrak orain arte ezezaguna izan den mapa politikoa izango du.

Horren ondorioz, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Asanblea Nazionala desegin du eta hauteskundeak deitu ditu ekainaren 30erako eta uztailaren 7rako, bere alderdiaren porrotaren ostean.

Kristau-demokratak lehen indar politiko bihurtu dira Alemanian, baina Alemaniaren aldeko Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdia bigarren indarra da, sozialistak eta ekologistak ere garaitu baititu.

Belgikan ere, Open VLD alderdi liberalak gainbehera egin du hauteskunde federaletan, eskualdekoetan eta Europakoetan. Ondorioz, Alexander De Croo lehen ministroak kargua uzteko asmoa agertu du.

Parte-hartzea

2024ko hauteskunde hauetan, parte-hartzea % 51koa izan da, orain lau urtekoaren oso antzekoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X