EUROPAKO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ipar Euskal Herrian, eskuin muturra garaile

Marine Le Penen Bilgune Nazionalak herri eta hiri nagusietan irabazi du: Baionan, Donibane Lohizunen, Hendaian, Kanbon, Senperen eta Urruñan, besteak beste.
Iragarkia
20240609212304_le-pen_
18:00 - 20:00
Frantziako ultraeskuindarrak ''emaitza historikoak'' lortu ditu, Marine Le Penen hitzetan

Eskuin muturra gailendu da Ipar Euskal Herrian. Marine Le Penen Bilgune Nazionalak irabazi ditu bozak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, eta baita hiru lurraldeok batzen dituen Pirinio Atlantikoetan ere.

Botoen % 100 zenbatuta, Lapurdin lehen indarra Bilgune Nazionala izan da, botoen % 23,25 bereganatuta, eta Emmanuel Macronen Errenazimentua izan da bigarrena, botoen % 17,31 eskuratuta. Eskuin muturrak irabazi du lurralde horretako herri eta hiri nagusietan; Baionan, Donibane Lohizunen, Kanbon, Senperen eta Urruñan, besteak beste.

Nafarroa Beherean ere, Le Penen alderdiak irabazi ditu bozak, botoen % 21 bereganatuta. Atzetik, Landa Aliantza alderdia geratu da, botoen % 17rekin, eta hirugarren lekuan Errenazimentua, % 14,19rekin.

Zuberoan ere, eskuin muturra nagusitu da. Bilgune Nazionala izan da lehen indarra, botoen % 19 bereganatuta, eta Landa Aliantza izan da bigarrena, botoen % 18rekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andueza, Bizkaiko zerga-erreformaren legeaz: "Gu koherenteak izango gara eta gure jarrerari eutsiko diogu"

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadi Irratian aurreratu du sozialistek bidea irekiko diotela gaur onartuko den Bizkaiko zerga-erreformaren legeari, gobernu-kidetasuna errespetatze aldera. Nolanahi ere, Anduezak argi utzi du bere alderdiaren jarrera ez dela aldatu. Ohartarazi duenez, erreformak Batzar Nagusien argi berdea jaso dezan, edukia sakon negoziatu beharko dute EAJrekin.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X