Europar Batasuna
2024/11/27 - 14:36
Europako Parlamentuak onespena eman die Teresa Riberari eta Von der Leyenen Gobernuko gainerako kideei
Europako Parlamentuak onespena eman dio Ursula Von der Leyenen Europako Batzorde berriari: aldeko 370 boto, kontrako 282 boto eta 36 abstentzio. Alberto Nuñez Feijooren PPk Teresa Riberaren aurka bozkatu du.
2024/11/27 - 14:32
Euroganberak onespena eman dio Von der Leyen presidente eta Ribera presidenteorde izango dituen Batzordeari
Azken tramitea gaindituta, Europar Batasuneko gobernu talde berriak datorren igandean (abenduak 1) hasiko du bost urteko legegintzaldia. EAJk Europako Batzorde berria babestu du, eta EH Bilduk ezezko botoa eman du.
2024/11/27 - 10:56
Aita Marik 33 pertsona erreskatatu ditu goizaldean Mediterraneo erdialdean
Erreskatatutako pertsona guztiak siriarrak dira, eta horien artean daude seniderik gabeko hiru adingabe bi emakume. Italiako agintariek Salerno portua izendatu dute lehorreratze puntu, eta, aurreikuspenen arabera, ostiral goizean iristea espero da.
2024/11/20 - 23:56
Aita Mari ontzia Catanian porturatu da, Mediterraneoan erreskatatutako 53 pertsonarekin
Lehorreratzean ez da gorabeherarik izan, eta egoera larrian dauden bi pertsonari eman zaie lehentasuna. Italiako agintariek aztertu egin dituzte.
2024/11/20 - 21:54
Lehendakariak eskualdeak eta nazioak aintzat hartzen ez dituen EBren eredu zentralizatzailea gaitzetsi du
Imanol Pradalesek Europako erakundeetara egin duen lehen bidaia ofiziala itxi du Power Regions of European Summit foroan.
2024/11/20 - 19:17
Ribera Europako Batzordeko presidenteorde izateko akordioa desblokeatu dute
Popularren, sozialdemokraten eta liberalen arteko koalizio europarlamentarioko taldeek akordioa lortu dute, asteazken honetan.
2024/11/20 - 16:49
Euskararen ofizialtasunean jauzi kualitatiboa eskatu dio Europan Pradales lehendakariak Roberta Metsolari
Imanol Pradales lehendakaria eta Roberta Metsola Europako Parlamentuko presidentea arratsaldeko lehen orduan bildu dira, lehendakariak Belgikara egin duen bidaia ofizialaren bigarren egunean.
2024/11/20 - 13:57
Imanol Pradales lehendakaria EAEko europarlamentariekin bildu da Bruselan
Imanol Pradales lehendakaria Oihane Agirregoitia (EAJ), Idoia Mendia (PSE) eta Javier Zarzalejos (PP) europarlamentariekin bildu da Bruselara egin duen bisitaren bigarren egunean.
2024/11/20 - 06:00
Ribera izango da gaur Kongresuko kontrol saioko protagonista, GOIDIari buruzko agerraldia egingo du eta
Espaniako Gobernuko presidenteordea Senatura joan beharko da arratsaldean egindako kudeaketagatik azalpenak ematera. Agerraldiak asteazken honetan bertan desblokeatu dezake Europako Batzorde berria izendatzeko negoziazioa.
2024/11/19 - 18:41
Lehendakariak Europako Inbertsio Bankuarekin lankidetzan aritzea nahi du, "etxebizitza politika indartzeko"
Lehendakaria Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuko presidentearekin bildu da, erakundeak Luxenburgon duen egoitzan.
2024/11/19 - 14:03
Zelenskik babesa eskatu dio Europar Batasunari, Errusia bultzatzeko Ukrainan "bake justua" lortzera
Ukrainako presidenteak Europako Parlamentuaren aurrean egin duen agerraldian azpimarratu duenez, Errusiari presio gehiago egin behar zaio, uste baitu Putin ez dela bere kabuz geldituko.
2024/11/19 - 08:48
Pradalesek Makroeskualde Atlantikoa eta euskararen ofizialtasuna defendatuko ditu Europara egingo duen bidaian
Lehendakaria Europako erakundeetako hainbat ordezkarirekin bilduko da asteartean eta asteazkenean, tartean, Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuko presidentearekin eta Roberta Metsola Europako Parlamentuko presidentearekin.
2024/11/19 - 08:38
Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia, Ukrainako gerrak 1.000 egun eta EHUko hauteskunde eztabaida
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/19 - 06:00
Ukrainako gerrak 1.000 egun bete ditu: Moskuk etengabe aurrera egiten du eta Kievek soldadu gehiago behar ditu
Testuinguru horretan, Bidenek AEBko ATACMS misilak Errusian erabiltzeko aukera eman dio Kievi. EBko goi diplomazialariek adierazi dutenez, orain inoiz baino laguntza handiagoa eman behar zaio Ukrainari, Trumpek urtarrilean Etxe Zurira itzulitakoan erabakitzen duenaren zain.
2024/11/15 - 23:41
Celeste Caeiro hil da, Portugalgo iraultzari krabelinekin izena eman zion emakumea
Caeiro, Alderdi Komunistako militantea, 91 urte zituela zendu da. Bere ekintzak indarkeriarik gabeko iraultza bati eman zion izena.
2024/11/15 - 13:19
Euroguneko hazkunde aurreikuspena mantendu egin du Europako Batzordeak, eta Espainiarena % 3ra igo du
Euroguneko ekonomia nagusien artean, Frantzia % 1,1 haziko da aurten, eta Italia, berriz, % 0,7. Alemaniak, ostera, hamarren bat egingo du atzera.
2024/11/14 - 21:48
Bruselak 800 milioi euroko isuna jarri dio Metari, Facebook Marketplacerekin lehiaren arauak urratzeagatik
Europar Batasuneko monopolioen aurkako arauak ez betetzeagatik ezarri dio zigorra, Facebook Marketplace online iragarki sailkatuen zerbitzua bere Facebook sare sozialarekin lotzeagatik. Metak helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
2024/11/08 - 11:25
Lehendakaria Bruselara joango da azaroaren 19an "erabakiak hartzen diren mahaian euskal ahotsa entzun dadin"
Trumpen garaipenaren ondotik EBk dituen erronkez Pello Otxandianok (EH Bildu) egin dion galdera bati erantzunez egin du iragarpena Pradalesek. Aitortu duenez, "Euskadi globala dago jokoan" eta Jaurlaritzaren "betebeharra da Europaren berreraikitze horretan parte aktibo izatea".
2024/11/07 - 15:15
Europar Batasunak nazioartean duen eragina handitu eta defentsa indartu nahi du, Trumpen garaipenaren ostean
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua eta Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra ez dira Budapesteko goi bileran izango.
2024/11/03 - 19:59
Etxe Zurirako lehiak erne du Europa
Bruselak argi esan du: "batak zein besteak irabazi, alegia, Trumpekin nahiz Harrisekin, harremana orain arteko berbera izango da, AEB eta EB bazkideak eta gertuko aliatuak baitira". Espainiako alderdi politiko nagusiek ere AEBn eta hango hauteskunde osteko agertokian jarriko dute fokua asteartean.