Euskadiko Alderdi Popularra
2024/04/17 - 22:53
Arratsaldeko mitinetan, hauek izan dira lerroburu nagusiak
Bi egun besterik ez dira falta kanpaina amaitzeko, eta hauek izan dira gaur arratsaldeko mezu nagusiak.
2024/04/17 - 16:15
Kanpaina amaitzear, hauek izan dira goizeko ekitaldi nagusiak
Bi egun besterik ez dira falta hauteskunde kanpaina amaitzeko, eta hauek izan dira hautagaien mezu nagusiak goizeko ekitaldietan.
2024/04/17 - 09:57
Albiste izango dira: Hauteskunde eztabaidaren biharamuna, Pradalesen aurkako erasoa eta Iran-Israel gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/17 - 02:49
Osakidetza eta balizko itunak, EITBren debate handiaren protagonistak
Lehendakarigaiek ez dute aipatu ETAren indarkeriaren inguruan azken orduetan piztu den polemika, eta zerbitzu publikoen inguruan egin dute eztabaida batik bat.
2024/04/17 - 00:38
Lehendakarigaiek Pradalesen aurkako erasoa gaitzetsi dute eta babesa adierazi diote
ETB2ko eztabaidaren hasieran, lehendakarigai guztiek babesa eman diote Imanol Pradales EAJko hautagaiari, Barakaldoko mitin batean jasandako erasoagatik.
2024/04/16 - 23:04
Kanpainaren azken txanpan, hauek izan dira arratsaldeko ekitaldi nagusiak
Hauteskundeetarako egun gutxi falta direnean, hauek izan dira hautagaien mezu garrantzitsuenak gaur arratsaldean.
2024/04/16 - 22:31
Imanol Pradalesi (EAJ) eraso egin diote mitin baten ostean, Barakaldon
EAJren lehendakarigaiari spray batekin eraso diote aurpegian, eta Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan dute. 49 urteko erasotzailea atxilotu egin dute, eta epailearen aurrera noiz eraman zain dago. Erasoak ez du motibazio politikorik izan.
2024/04/16 - 16:04
Zaintza sistema, etxebizitza eta balizko itunak izan dituzte hizpide gaurko ekitaldietan
Kanpainak aurrera jarraitu du hamabigarren egun honetan.
2024/04/16 - 09:55
Albiste izango dira: Hauteskunde eztabaida EiTBn, Ekialde Hurbileko gatazka eta Food 4 Future
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/15 - 22:51
Zalantza dutenen botoa erakarri nahi izan dute gaurko mitinetan
Hautagaiek oraindik botoa nori eman ez dakiten pertsonei boza eskatu diete datorren igandeari begira.
2024/04/15 - 16:18
Kanpainaren azken txanpan murgilduta, hauek dira hautagaien mezu nagusiak
Kanpainaren azken astean sartu gara, eta hautagaiek euren programak azaldu dituzte EAEko hainbat tokitan.
2024/04/15 - 13:49
AHTak Erriberabeitian izango duen ibilbidea eta Miranda Ebrorekin lotura baztertu dute Arabako Batzar Nagusiek
EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Arabak mozio bat babestu dute, "ingurumenean, paisaian eta akustikan eragin neurrigabea" duen proiektuaren aurrean "alternatibak" eskatzeko.
2024/04/15 - 10:09
Albiste izango dira: Israel-Iran, hauteskunde kanpainaren azken txanpa eta Munduko Sormen Foroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/14 - 23:15
Hauteskunde kanpainaren hamargarren eguneko ekitaldiak
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos-Alianza Verde, Sumar eta Vox hautagaitzen mezuak.
2024/04/14 - 18:58
Alderdi politikoen mezuak, hauteskunde-egunerako astebete falta denean
Hautagaitzek EAEko hautesleen botoa eskuratzeko mezuak zabaldu dituzte kanpainaren azken igandean.
2024/04/14 - 13:41
PP: ''Inkesta horrek ez du jasotzen gu kanpainan sumatzen ari garen babesa''
Igande honetan EITB Mediak argitaratutako azken EITB Focusen datuen gainean mintzatu da Esther Martinez Euskadiko PPko idazkari nagusi eta Bizkaiko zerrendaburua.
2024/04/14 - 10:41
Otxandianoren eta Pradalesen ezagutza hazi egin da, eta balorazio berdina lortu dute
EITB Focus inkestak lehendakarigaien ezagutzaren inguruan galdetu du, eta horien balorazioa ere eskatu du.
2024/04/14 - 08:50
Parte-hartzea % 60,8koa izango da euskal hauteskundeetan, EITB Focusen arabera
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan baino astebete lehenago egindako aurreikuspenen arabera, parte-hartzea ez da % 61era helduko, eta zalantzatien kopurua % 20koa da.
2024/04/14 - 08:46
EH Bilduk lidergoa sendotu du Gipuzkoan
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta gora egiten jarraitzen du. EAJ bigarren postura jaitsiko da, eta Gipuzkoan haziko da gehien PSE-EE. PPk bere ordezkariari eutsiko dio, eta ezker konfederalaren kasuan, Sumarrek soilik lortuko du ordezkari bat.
2024/04/14 - 08:42
EAJk lidergoari eutsiko dio Bizkaian
EITB Focusen arabera, jeltzaleek eserleku bat edo bi galduko dute, EH Bildu bigarren indarra izango da, eta PSE-EE, hirugarrena. PPk apur bat egingo du gora.