Parte-hartzea % 40,58koa izan da Euskadin eta % 41,28koa Nafarroan 18:00etan
Igande honetako Europako hauteskundeetako parte-hartzea % 40,58koa izan da Euskadin eta % 41,28koa Nafarroan 18:00etan. Euskadiko parte-hartzearen datua ia 12 puntu txikiagoa da 2019ko hauteskundeekin alderatuta. Hala ere, orduan udal eta foru hauteskundeekin batera egin zituzten, eta horrek eragina izan ohi du parte-hartzean. Nafarroan, boto-emaileen kopurua 14 puntu handiagoa izan zen orain dela bost urte.
Barne Ministerioak zabaldutako parte-hartzearen lehen datuen arabera, ordu horretarako 697.322 pertsona joan dira botoa ematera Euskadin eta 204.161 Nafarroan.
Eguerdiko 14:00etan, parte-hartzea % 29,2koa zen EAEn, eta % 30,77koa Nafarroan.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, parte-hartzerik txikiena Araban izan da; izan ere, 18:00etara arte, 97.433 pertsonak eman dute botoa, hau da, hautesleen % 38,29k. Bizkaian 375.362 pertsona joan dira botoa ematera, hau da, boto-eskubidea duten herritarren % 41,52. Azkenik, Gipuzkoan parte-hartzea erroldaren % 40,18koa da, beraz, 224.527 pertsona joan dira bozkatzera.
Espainia osoan, parte-hartzea % 38,35ekoa izan da 18:00etan, 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan baino 11 puntu txikiagoa, Francesc Valles Komunikaziorako Estatu idazkariak eta Susana Crisostomo Barne Ministerioko idazkariordeak jakitera eman dutenez.
370 milioi europarretik gora daude botoa ematera deituta Europako Parlamentuko 720 diputatuak aukeratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.