Euskadiko Alderdi Popularra
2024/01/27 - 18:30
1995ean ETAk hildako Gregorio Ordoñez Gipuzkoako PPko presidente ohiari lore-eskaintza egin diote
PPk Donostian antolatutako Gregorio Ordonezen II. Jardunaldien itxiera ekitaldian, Ordoñezen figura goratu du Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak.
2024/01/24 - 13:48
Javier Garcia Gazteluk eta Irantzu Gallastegik deklaratzeari uko egin diote Zamarreñoren hilketaren epaiketan
Manuel Zamarreño Errenteriako PPko zinegotzia 1998ko ekainaren 25ean bonbaz hiltzeagatik epaitu dituzte ETAko buruzagi ohiak. Atentatu horretan Ertzaintzaren bizkartzain bat ere zauritu zen.
2024/01/20 - 19:13
Danborrada egin dute Donostian duela 29 urte ETAk hildako Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren omenez
Aiete Jauregian omendu dute, politikariaren inguruko erakusketa dagoen tokian. Besteak beste, Ana Iribar (Ordoñezen alarguna) eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkaria izan dira bertan.
2024/01/20 - 18:31
''Ideologiaren ordez askatasuna eta inposaketaren ordez meritua'' eskatu ditu Javier de Andresek
EAEko PPko presidentearen ustez, Urkulluren gobernuak identitatea eta ideologia merituaren aurretik jartzen ditu, konpetitibitatearen kaltetan.
2024/01/17 - 18:42
Gasteizek Miguel Angel Blanco omendu du lorategi batzuei haren izena jarrita
Ekitaldian Miguel Angel Blanco Fundazioko presidenteak, Cristina Cuestak, eta hainbat erakundetako ordezkariek hartu dute parte, Maider Etxebarria alkatearekin batera.
2024/01/10 - 23:44
Lasa Baik "ez dio uko egiten" Bastidako zentsura-mozioari, baina EH Bilduren argudioak errefusatu ditu
Udalerriaren egoerarekin "zerikusirik ez" duten argudioak erabiliz proposamena justifikatu izana aurpegiratu dio Lasa Baik koalizio subiranistari.
2024/01/04 - 13:27
Garrido: ''Sanchezen Gobernuak hainbat delitu despenalizatu ditu eta horiek Zigor Kodean sartu behar dira''
Amnistiari buruzko lege-proposamenari egindako zuzenketa defendatu du EAEko Alderdi Popularreko legebiltzarkideak, uste baitu ekintza batzuk delitu bezala jaso behar direla eta beste batzuk indartu.
2024/01/04 - 10:34
Garrido: "Sanchezen Gobernuak hainbat delitu despenalizatu ditu eta horiek Zigor Kodean sartu behar dira"
Amnistiari buruzko lege-proposamenari egindako zuzenketa defendatu du EAEko Alderdi Popularreko legebiltzarkideak, uste baitu ekintza batzuk delitu bezala jaso behar direla eta beste batzuk indartu.
2023/12/29 - 17:13
EAJk eta PSE-EEk Bizkaiko aurrekontuak onartu dituzte, oposizioaren zuzenketarik sartu gabe
EH Bildurentzat, Podemosentzat eta PPrentzat "sinestezina" da Aldundiak azken "bederatzi aurrekontuak" oposizioko alderdien ekarpenik gabe onartu izana.
2023/12/29 - 16:08
EH Bildurekin eta Podemosekin ''laukoa'' osatzea leporatu die De Andresek EAJri eta PSE-EEri
PPren EAEko buruak uste du "gauza bera saltzen dutela", "produktu bakar baten marka desberdinak" besterik ez direla (BIDEOA GAZTELERAZ).
2023/12/28 - 20:28
Gipuzkoak aberatsenak zergapetzeko araua onartu du, EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosen babesarekin
EAJk eta PSE-EEk Foru Araua aldatu behar izan zuten onartu ahal izateko, alderdi horiek ez baitute gehiengorik Batzar Nagusietan. EH Bildu abstenitu egin da, eta PPk kontrako botoa eman du. Batzar Nagusiek atzera bota dute koalizio subiranistaren zuzenketa partziala.
2023/12/28 - 16:02
PPk ez du topa egin Bilboko Udaleko urteroko brindisean, Iruñeko zentsura-mozioa dela eta
Esther Martinez PPren Bilboko bozeramaile eta Euskadiko Popularren idazkari nagusiak adierazi duenez, "ezin dugu topa egin erakundeak helburu ez-duinetarako erabiltzen dituztenekin", Iruñean Joseba Asiron alkate izendatzeko Cristina Ibarrolaren aurka egindako zentsura-mozioaren harira.
2023/12/25 - 15:12
Erregeak bere diskurtsoa Konstituzionaren defentsan oinarritu izana kritikatu dute EAJk eta EP-IUk
Jeltzaleen ustez, erregeak "desadostasun konstituzionalak" alde batera utzi zituen atzoko mezuan. Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, Felipe VI.ak "eskuinaren diskurtsoa" erosi zuela dio. Euskadiko PPk erregearen hitzak txalotu egin ditu, eta PSOEk bat egin du mezuarekin.
2023/12/25 - 14:56
Martinezek erregearen ''mezu zoragarria'' goratu du, elkarbizitza konstituzionala eta demokratikoaren alde
Esther Martinez Euskadiko PPko idazkari orokorrak Espainiako erregearen hitzaldia goraipatu du. Esan duenez, "guztion erantzukizunaren aldeko dei bat" izan da.
2023/12/23 - 11:27
EAJk eta PSE-EEk berretsi dute oposizioak ez zuela aurrekontuak adosteko "borondaterik"
EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk, berriz, "inertzia eta kontinuismoa" ikusten dute "betikoa" diren aurrekontuetan.
2023/12/21 - 15:01
Hezkuntza Legea onartu dute Legebiltzarrean, euskal hezkuntza sistema datozen 20 urteetan arautuko duen testua
EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin bakarrik atera da aurrera, oposizioko talde guztiek kontra bozkatu baitute.
2023/12/15 - 13:30
Iturgaizek agur esan dio Urkulluri eta horrek esan dio ez dakiela noiz izango diren hauteskundeak
Carlos Iturgaiz PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak agur esan dio Iñigo Urkullu lehendakariari, gaurkoa gobernua kontrolatzeko azken osoko bilkura izan zitekeelako, baina lehendakariak erantzun dio ez dakiela noiz izango diren hauteskundeak.
2023/12/14 - 12:23
Arabako Foru Aldundiak 2024rako aurrekontu proiektua erretiratu du eta aurtengoak luzatuko ditu
EAJk eta PSE-EEk osatutako foru gobernuak, gutxienez, oposizioko alderdi baten babesa behar zuen aurrekontuak onartzeko.
2023/12/01 - 11:58
EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta EH Bildu igoko litzateke gehien
Alderdi jeltzaleak bi eserleku galduko lituzke, EH Bilduk lau irabazi eta PSE-EEk eta PPk bat, eta Elkarrekin Podemos - IUk hiru galdu. Voxek, ostera, ez luke ordezkaririk lortuko.
2023/11/29 - 18:57
Hezkuntza Legearen proiektuak azken-aurreko tramitea gainditu du, EAJren eta PSE-EEren babes bakarrarekin
EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, PPk eta Talde Mistoak aurkako botoa eman dute. Testuaren txostena, hizkuntza-ereduei eusten diena, aurrera atera da Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, oposizioaren kritiken artean.