EAEko Aurrekontuak 2025
2020/12/17 - 10:29
2021ko aurrekontu orokorren lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera iritsi da
Pedro Azpiazu sailburuak Bakartxo Tejeriari 2021ko aurrekontu orokorren lege-proiektua eman dio gaur goizean Legebiltzarrean.
2020/12/15 - 15:21
Zorpetzeari esker, 770 milioi euro gehiago izango ditu Jaurlaritzak gastatzeko
Krisirik handienean egon arren, diru sarrerak jaitsi diren arren, aurrekontuak igo egin dira, % 5,7 hain zuzen ere.
2020/12/15 - 13:29
2021eko EAEko aurrekontua 12.442 milioi eurokoa izango da
Gastu erreala % 7,1 hazi da aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
2020/12/13 - 18:32
Gizartearen egoerarekin bat datozen aurrekontuak eskatu ditu Eskubide Sozialen Kartak
Manifestazioak egin dituzte EAEko hiru hiriburuetan, aurrekontuak "errealitatetik gertu egon daitezela" eta covid-19aren pandemiak sortutako beharrizanei erantzun bat eman diezaieten eskatzeko.
2020/12/11 - 20:35
Pandemiaren kudeaketa izan dute berriro eztabaidagai Legebiltzarrean
EH Bilduk eta PPk pandemiaren bilakaerari eta horren ondorioei buruz egindako galderak erantzun ditu Urkulluk. Elkarrekin Podemosek, bestalde, ia ezinezkotzat jo du aurrekontu ituna izenpetzea.
2020/12/05 - 19:25
Marlaskak politika uzteko eskatu izana "jarraitzeko berme" da Otegiren iritziz
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du prest daudela Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuei buruz hitz egiteko, baldin eta erreforma fiskalari eta zorpetzearen igoerari heltzen bazaio.
2020/12/01 - 15:17
Legebiltzarrak aurrekontuak otsailaren 11n onartzea espero du Jaurlaritzak
Elkarrekin Podemos-IUk iragarri du aurrekontuekin lotutako akordioa hitzartu nahi duela PSE-EErekin, baina, Zupiriaren esanetan, horrek ez ditu Jaurlaritzaren planak aldatuko.
2020/11/27 - 19:13
Ostalariak kalera atera dira Bilbon eta Donostian, erreskate plan bat eskatzeko
"Kasu, ostalariak kexu" lelopean bildu dira Ipar Euskal Herriko hamar bat ostalari, goizean, Baionako suprefeturaren aurrean, eta protesta egiteko garagardoa bota dute.
2020/11/18 - 14:22
COVIDaren aurkako neurriak egiturazkoak direla eta luze iraungo dutela dio Erkorekak
"Guztiok dugu txertoa iritsiko denaren itxaropena, baina higiene neurriak, distantzia soziala, maskara erabiltzea eta aireztapena denbora luzez egongo dira", gaineratu du.
2020/11/13 - 12:27
EH Bilduk ez ditu EAEko aurrekontuak babestuko, "ezer ere ez aldatzeko"
Maddalen Iriarteren esanetan, "gauza berak eginda toki berera" iristen da. Horren aurrean, politika publikoen erdigunean pertsonak eta horien interesak jartzea aldarrikatu du.
2020/10/29 - 15:23
Eusko Jaurlaritza gehiago zorpetzea ahalbidetzen duen erreforma onartu dute
Eusko Legebiltzarrak onartutako aurrekontuen erreforma honen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren zorra 1.546 milioikoa izan ahalko da.
2020/10/26 - 13:04
Eusko Jaurlaritzak % 30 igoko du indarkeria matxistaren aurkako aurrekontua
Legegintzaldian 110 milioi euro inguru bideratzea aurreikusten du. Beatriz Artolazabal sailburuak egin du iragarpena bere sailaren ildo nagusiak aurkezteko Legebiltzarrean egin duen hitzaldian.
2020/10/07 - 13:18
Zupiria: EH Bilduk eta Podemosek ez diote berdina eskatzen Sanchezi eta Jaurlaritzari
Jaurlaritzaren bozeramaileak ustez, eskolen auzian "baliabideak ez dira arazoa". Izan ere, Zupiriaren aburuz, pandemia garaian bermatu ezin den "segurtasuna" eskatzen ari dira ikasgeletan.
2020/10/06 - 16:06
Jaurlaritzak austeritatea baztertuko du 2021eko aurrekontuetan
Ekonomia eta Ogasun sailburuak iragarri du "aurrekontu ausartak" izango direla, zenbakirik zehaztu ez badu ere. Osasunaren eta hezkuntzaren alde egingo dutela ere esan du Azpiazuk.
2020/09/23 - 12:41
Azpiazu: "Administrazio publikoan soldata jaistea ez litzateke ulergarria izango"
Datorren asteazkenean Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bilera egingo dutela aurreratu du Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak. Politika Publikoak Aztertzeko Unitatea lantzen ari da Jaurlaritza.
2020/09/15 - 15:02
Jaurlaritza berriaren lehentasunak: legegintza egutegia eta aurrekontuak
Aurretik, baina, gobernu programa adostu beharko dute, EAJk eta PSE-EEk hitzartutako ituna oinarri hartuta.
2020/09/08 - 15:39
Urkulluk elkarrizketa eta akordioa eskaini ditu "Euskadi berriro martxan jartzeko"
Gobernu berriak hiru lehentasun ditu: legegintzaldiko egutegia eta aurrekontuak bideratuko dituzten ildo ekonomikoak diseinatzea, pandemia gainditzea eta egungo egoera ekonomikoari aurre egitea.
2020/08/16 - 13:43
Tapia: "Beste itxialdi bat hilgarria litzateke eta ekonomiak ez luke jasango"
Gainera, Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak uste du egokia izan daitekeela ERTEak irailetik harago luzatzea sektore batzuetan.
2020/07/30 - 12:49
Pedro Azpiazu: "EAErentzat ez da nahikoa Nafarroak adostutako % 2,3ko zorpetzea"
Eusko Jaurlaritzako jarduneko Ekonomia eta Ogasun sailburuaren iritziz, Espainiak "epe guztiak gainditu ditu" Kontzertuaren Batzorde Mistoa deitzeko. Euskadik dagoeneko "hondoa jo" duela uste du.
2020/07/29 - 19:46
Gipuzkoak bere Plan Estrategikoa berrikusi du berreskuratze-funtsak lortzeko
Plan Estrategiko eraberritua egoera berrira egokitu dute, eta, bertan, foru erakundearen "erabateko lehentasuna" izango da "kohesio soziala eta desberdintasunen aurkako borroka".