Eusko Jaurlaritzak % 30 igoko du indarkeria matxistaren aurkako aurrekontua
Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontua handituko du indarkeria matxistaren biktimen inguruko prebentziora eta arretara bideratzen dituen baliabideetan. Igoera % 30ekoa izango da eta, guztira, datozen lau urteetan 110 milioi euro inguru bideratzea aurreikusten du.
Horrela iragarri du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Poliketarako sailburuak, legegintzaldi berrirako bere sailak dituen ildo nagusiak aurkezteko Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldian.
Lehen aldiz, gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak Lehendakaritza sailetik atera eta Beatriz Artolazabalen departamentura igaroko dira. Artolazabalen esanetan, "berdintasunaren legegintzaldia" izatea da helburua.
Helburu hori lortze aldera, herrialdeko ituna sustatuko duela aurreratu du,berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzaren alde. Halaber, bere sailak espero du Eusko Legebiltzarrak Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunaren Euskal Legea laster onestea.
Legegintzaldia amaitzerako, 2024an, indarkeria matxistaren biktimen inguruko prebentziora eta arretara bideratzen dituen baliabideetara, urtean, gutxienez 30 milioi euro bideratzea da helburua. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Poliketarako sailak Efe albiste agentziari adierazi dionez, 110 milioi euro inguru izango dira lau urtean.
Bestalde, indarkeriaren biktimen inguruan esan du biktima guztiek jasoko dutela "aitortza eta erreparazioa".
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.