Jaurlaritzak austeritatea baztertuko du 2021eko aurrekontuetan
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak iragarri duenez, EAEko aurrekontuen 2021erako proiektuak austeritatea eta murrizketak baztertuko ditu. "Austeritatea ez da gure bidea izango", erantsi du. Azpiazuk aurreratu du osasunaren eta hezkuntzaren alde egingo duela Jaurlaritzak, horiek baitira, horren hitzetan, "herritarren kezka iturri nagusiak".
Azpiazu Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailearekin batera azaldu da gobernu bileraren ondoko prentsaurrekoan. Agerraldian aurrekontu proiektuaren gidalerroak aurreratu ditu Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Aurreikusitakoaren arabera, Jaurlaritzak abenduaren 15ean onartuko du proiektua, eta hiru egun geroago hasiko da Legebiltzarrean izapidetzen.
Ekonomia eta Ogasun Saileko buruak aitortu du datorren urteko aurrekontuak "erronka handia" direla Jaurlaritzarentzat, baina COVID-19ak eragindako osasun krisia eta horren ondorio ekonomikoak "aukera gisa" hartzearen alde egin du. "Krisia, eraldaketa energetiko-ekologikoaren, eraldaketa digitalaren eta gure ongizate-estatuaren erresilientzia indartzeko beharraren erronkei aurre egiteko eta krisi orok sortzen dituen desberdintasunak arintzeko aukera gisa hartuko da", azaldu du.
Horrez gain, Azpiazuk iragarri du hezkuntzaren eta osasunaren aurrekontuek "bultzada handia" izango dutela 2021ean.
Sailburuak ez du zenbaki zehatzik aurreratu. Azaldu duenez, "oraindik ez dakigu zer diru-sarrera izango dituen Jaurlaritzak Foru Aldundien ekarpenen bitartez, urriaren 15ean itxiko baitira", eta Europatik etor litezkeen diru-sarrera gehigarriak zehazteke daude.
Next Generation EU Funtsaren Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik etor litezkeen diru-sarreren inguruan galdetu diote Azpiazuri. Horren kontura, "lasaitasuna" eskatu du, izan ere, "urduri" ikusten ditu erakunde eta enpresa pribatuak. Azpiazuren esanetan, "Lasai egon behar gara, gauza batzuk lasaitasunez egiten badira hobeto ateratzen dira".
Era berean, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan defizitaren eta zorpetze mugaren inguruan lortutako akordioa goraipatu du Azpiazuk. Horren arabera, defizita % 2,2koa (1.600 milioi euro) eta % 16,9ko zor-muga izango du Euskadik. Horri esker, 12.440 milioira heldu ahalko da zorra. Horrez gain, Europak 2020ko eta 2021eko zerga-arauak ezabatu izana albiste "ontzat" jo du Azpiazuk. Izan ere, "egoerak okerrera egingo balu, posible izango litzateke erreferentzia-tasa horiek malgutzea", azaldu du.
Sei lan ildo
Aurrekontuak prestatzeko orduan sei ardatz izango ditu Jaurlaritzak, Azpiazuren hitzetan: politika soziala, energia, eraldaketa energetikoa, eraldaketa digitala, kalitatezko enplegua, berdintasuna eta ekonomia.
"Inbertsioetan ahalegin handia" egingo du Urkulluren Gobernuak, betiere austeritatea eta murrizketak baztertuta.
Azpiazuk nabarmendu du aurrekontuek "trantsizio digitalaren eta energetikoaren aldeko apustu garbia" jasoko dutela. "Erronka, Euskadi energia berriztagarrien, eolikoaren, biomasaren, eguzki-energia fotovoltaikoaren, geotermikoaren eta itsasokoaren sorkuntzan erreferente industrial eta teknologiko bihurtzea da", adierazi du.
Horrez gain, eraldaketa digitalaren aldeko apustu irmoa egingo dute, eta adimen artifizialean, big datan, gauzen Internetean, 5G teknologietan, sistema ziberfisikoetan eta zibersegurtasunean aurrera egiteko "aukera-nitxo gisa" planteatuko dituzte. Horren erakusle, I+Gra bideratutako ahalegina % 6 handituko dela iragarri du Azpiazuk.
Gizarte arloan, aurrekontuek aukera-berdintasunari helduko diote, hezkuntza eta osasun zerbitzu publikoak "era bidezkoan" eskuratu ahal izateko. Gainera, desagerrarazi behar diren desberdintasun sozialak dakartzaten arrakalak arintzeko/ezabatzeko lanean jarraituko du Jaurlaritzak: soldata, gizarte-maila, genero, belaunaldi, digital eta lurralde arloetako arrakalak. Halaber, kalitatezko enpleguaren alde lan egingo dute, egonkortasuna eta baldintza duinak bermatuz; familiako eta laneko bizitza uztatzea ahalbideratuz, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bilatuz.
Langile publikoen soldatari buruz galdetuta, Azpiazuk gogorarazi du azken hitza Espainiako Gobernuak duela, eta Jaurlaritzak ez duela jaitsierarik aurreikusten. Dena dela, ohartarazi du balizko izozte batek ez liokeela erosmen-ahalmenari eragingo, prezioek beheranzko joera baitute.
Zure interesekoa izan daiteke
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.
Albiste izango dira: Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaia, afari solidarioak Donostian eta Ekialde Hurbileko gerra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak Enagas konpainiaren % 1 erosi du, 45 bat milioi euroren truke
Erosketa hori Indartuz funtsaren bidez egindako lehen inbertsio zuzena da.
Bizkaiko metalgintzako enpresen % 20 kolokan egon daitezkeela ohartarazi du patronalak
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren azken txostenaren arabera, enpresen errentagarritasunak eta inbertsioak behera egin dute, eta absentismoa % 10,4koa izan da 2026ko lehen seihilekoan.
Osakidetzako gehiengo sindikalak greba egingo du udazkenean, "kolektibo guztien" lan baldintzak hobetu ditzaten eskatzeko
SMEk Osasun Sailarekin hitzartutako akordioa "partziala" dela salatuta, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte irailetik aurrera, "aparteko orduetan oinarritutako eredua ez delako jasangarria".
Zerga turistikoaren ordenantza onartuta, urtean 8 milioi euro biltzea espero du Donostiako Udalak
Jon Insausti alkateak esan duenez, helburu nagusia da hiria bisitatzen dutenek "zerbitzu publikoak, azpiegiturak, hiri-espazioak, segurtasuna eta beste jarduerak finantzatzen laguntzea, bisitarien eta donostiarren bizi-kalitatearen arteko oreka mantentzeko".