Euskadiko Orkestra
2023/03/28 - 16:59
Gaur arratsaldean eskainiko du Euskadiko Orkestrak Varsovian Poloniako birako lehen kontzertua
Euskadiko Orkestrak gaur abiatuko du pandemiaren osteko bere lehen nazioarteko bira. Poloniako hiriburuan eskainiko du kontzertuetako lehena eta beste hiru hiri ere bisitatuko ditu.
2023/03/28 - 14:58
Euskadiko Orkestraren birak ikusmin handia eragin du Polonian eta sarrera guztiak agortuta daude
Pandemia osteko lehen nazioarteko bidaia izango da Euskadiko Orkestrarentzat. Lau kontzertu eskainiko dituzte lau puntu desberdinetan, eta ikusmina izugarria da.
2023/03/27 - 20:15
Euskadiko Orkestrak bihar emango du Polonian egingo duen birako lehen kontzertua
Pandemia osteko lehen nazioarteko bidaia da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarentzat. Lau kontzertu emango dituzte Poloniako lau hiritan astean zehar, eta EITB izango dute lagun horietan guztietan.
2023/03/27 - 19:16
EITB, Euskadiko Orkestra Poloniara egiten ari den bidaiaren testigu
Orkestrak pandemiaren ondoren egingo duen lehen nazioarteko bidaia izango da Poloniakoa. Ostirala bitartean, lau kontzertu eskainiko dituzte Poloniako lau hiritan.
2023/02/16 - 15:52
''Mare marginis'' Ramon Lazkanoren obra berria estreinatuko du bihar Euskadiko Orkestrak
Aurtengo denboraldiko 6. programari ekingo dio bihar Euskadiko Orkestrak. "Esnaera" deitu diote, eta bi obrak osatzen duten oso programa berezia da: Batetik, Mahlerren 5. Sinfonia ezaguna, eta bestetik, Ramon Lazkano konpositore donostiarraren "Mare marginis" piano eta orkestrarako kontzertua.
2022/11/18 - 12:15
Fernando Velazquez, Grammy Latinoetan sariduna: "Saria berezia da elkarlanaren emaitza delako"
Orkestra zuzendari eta konpositore getxoztarrak Jorge Drexler musikari uruguaitarraren "El plan maestro" kantaren moldaketak egin zituen eta Euskadiko Orkestrarekin grabatu. Grammy Latinoaren golardoa jaso berritan, "oso pozik" agertu da Velazquez.
2022/07/19 - 14:02
Euskadiko Orkestrak zinemari leihoa irekiko dio Donostian
"¡De película!" kontzertuan, hainbat filmen soinu bandak joko dituzte irailaren 1ean, Kursaalen: "Karibeko piratak", "Titanic", "Maskara", "Bizitza ederra da"… Bi aktore bikoiztailek, gainera, pelikulotako hainbat pertsonaiaren ahotsak egingo dituzte, gaztelaniaz.
2022/05/31 - 13:56
Pinchas Zukerman, Euskadiko Orkestraren denboraldiko azken programaren protagonista
Israeldar biolin eta biola jotzaileak Bartoken "Biolarako kontzertua", "Lohengrin" Wagnerren operaren lehen ekitaldia eta Elgarren "1. Sinfonia" joko du, Robert Treviñok zuzenduta.
2022/05/19 - 14:25
Tragedia gainditzeko musika jo nahi du Euskadiko Orkestrak 2022-2023 denboraldian
Abonatuak berritzeko aldiaren ondotik, abonu berriak ekainaren 15ean jarriko dituzte salgai, 80 eurotik 235 eurora arteko salneurrian. Ravelen orkestra lanen bigarren bolumena argitaratuko du, gainera, Orkestrak.
2022/04/27 - 14:57
Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak Mahlerren '2. Sinfonia' berreskuratuko dute
2020rako iragarrita zegoen programari ekin ahalko diote behingoz apirilaren 29tik aurrera, pandemiaren ondorioz atzeratu eta gero.
2022/04/04 - 23:08
Olabeaga auzoko horma-irudi handi batek BOSen 100 urteak omendu ditu
Pablo Astrain margolariaren lana Bilboko Olabeaga auzoaren ondoan dago. Bere obran Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 100 urteko historian parte hartu duten hainbat pertsona ospetsu agertzen dira.
2022/03/17 - 18:30
Ainhoa Artetak ez du Euskadiko Orkestrarekin abestuko, osasun arrazoiak tarteko
Edonola ere, Euskadiko Orkestrak programazioari eutsiko dio eta Ainhoa Arteta ordezkatuko duen soprano baten bila ari da.
2022/03/16 - 11:56
Ainhoa Arteta eta Iruñeko Orfeoia, Euskadiko Orkestraren lagun hurrengo kontzertu sortan
Georg Marken zuzendaritzapean, Brahmsen 'Requiem alemana' eskainiko dute Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen martxoaren 23tik apirilaren 1era.
2022/02/18 - 16:01
Leonard Bernsteinen eta Zhou Tian musikagileak dira Euskadiko Orkestraren proposamen berriko protagonistak
Euskadiko Orkestrak kontzertu-programa berria eskainiko du datorren astelehenetik ostiralera. Hego Euskal Herriko hiriburuetan izango dira saioak, eta “West Side Story” musikal klasikoaren doinuak entzun ahal izango dira, besteak beste.
2022/02/17 - 18:05
Bernstein eta Zhou, Euskadiko Orkestraren estatubatuar ukituko programa berrian
Robert Treviñok gidatuko du orkestra otsailaren 21etik 25era egingo dituzten kontzertuetan.
2021/11/24 - 15:23
"Gutizia" diskoa kaleratu dute Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak
Txistua eta orkestra uztartzen ditu "Gutizia" diskoak. Jada eskuragarri dago saltoki nagusietan eta plataforma digitaletan.
2021/10/26 - 17:55
Euskadiko Orkestrak Pascal Gaigneren bi lan estreinatuko ditu
"Urrutiko arimak" eta "Urrutiko azalak" orkestrak urriaren 28tik azaroaren 4ra Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Iruñera eramango duen programan izango dira.
2021/10/18 - 16:55
Kalakan taldeak eta Euskadiko Orkestrak diskoa kaleratu dute elkarrekin
Klasikart Euskadiko Orkestraren proiektuaren emaitza berria da, eta zuzenean ere ikusi ahalko da kolaborazioa Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta Donostian.
2021/09/27 - 13:06
Brahmsi gorazarre, Euskadiko Orkestraren denboraldia hasteko
Gaurtik, irailak 27, urriaren 13ra, Euskadiko Orkestrak hamar kontzertu eskainiko ditu Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon alemaniar musikagileari eskainitako festan.
2021/08/21 - 23:30
Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak Beethovenen oratorio bakarra eskaini dute
Victor Pablo Perezen batutapean, EITB Mediak babestutako kontzertua eskaini dute larunbat honetan Donostian, 'Kristo Olibondoen Mendian'.