Euskadiko Orkestrak zinemari leihoa irekiko dio Donostian
Irailaren 1ean, 20:00etan, Kursaal Auditoriumean, Euskadiko Orkestrak hainbat film arrakastatsuren soinu bandak joko ditu: 'Karibeko piratak', 'Titanic', 'Maskara', 'Erregearen hitzaldia', 'Bizitza ederra da'… Ruben Gimeno EGO Euskal Herriko Gazte Orkestraren zuzendariak gidatuko du kontzertua.
Gainera, Jordi Brau eta Luis Posada aktore bikoiztaileek Hollywoodeko aktoreen ahotsez jantziko dituzte emanaldiak, gaztelaniaz, euskarazko azpidatziekin. Brauk Sean Penn, Nicolas Cage, Kenneth Branagh, Dennis Quaid, Robin Williams, Tom Cruise, Daniel Day-Lewis, Roberto Benigni eta Tom Hanks aktoreei jarri die ahotsa gaztelaniazko bikoizketetan, eta Luis Posadak Johnny Depp, Jim Carrey, Adrien Brody, John Cusack eta Leonardo Di Capriori.
Sarrerak salgai daude 25 euroan Euskadiko Orkestraren webgunean eta Kursaaleko leihatilan.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko