Bernstein eta Zhou, Euskadiko Orkestraren estatubatuar ukituko programa berrian
"West Side Story" filmeko "Dantza sinfonikoak" eta "2. Sinfonia", biak ere Leonard Bernsteinenak, eta Zhou Tianen "Orkestrarako kontzertua" joko ditu Euskadiko Orkestrak bere hurrengo kontzertu programan, Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Estatubatuar ukituko emanaldiok otsailaren 21etik 25era egingo dituzte.
Zhou Tian txinatar-estatubatuar konpositorea bertaratu egingo da, gainera, bere lanaren Europako estreinaldia izango da eta, eta Musikene Donostiako ikastegiko ikasleekin ere bilduko da, jardunaldi batzuetan.
Yulianna Avdeeva moskutar pianista izango da Bernsteinen "2. Sinfonia"ren protagonista, Euskadiko Orkestrak lehenengoz joko duen piezan.
Kontzertuak astelehenean abiatuko dituzte, Gasteizko Principal antzokian, asteartea Iruñeko Baluarten joko dute, asteazkenean Bilboko Euskalduna jauregian eta ostegun-ostiraletan Kursaalen, Donostian.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko