Euskal eskola publikoa

2023/05/24 - 14:53
Mungian egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 4an
'Jagon eskola publikoa' izango da 2023ko jaiaren leloa. Hiru gunetan zehar banatu dituzte eguneko jarduerak: jarduera guztiak ikastetxe publikoetan, Matxin plazan eta Torrebillela parkean.

2023/05/24 - 10:11
Albiste izango dira: Hondamendi eremua Nafarroan, EHUko udako ikastaroak eta Euskal Eskola Publikoaren jaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/19 - 17:14
Steilasek eta Ehigek unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko dekretua inpugnatu dute
Bi eragile horien arabera, Eusko Jaurlaritzak otsailaren 28an onartutako dekretuak titulartasun publikoko eta pribatuko ikastetxeak "berdindu" nahi ditu.
2023/05/09 - 16:54
Hezkuntza Sailak ez du esku artean ikastolei finantziazioa kentzeko hipotesirik
Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, ikasle zaurgarrientzat gorde behar izan dituzten plazak bete gabe geratu arren, itunpeko ikastetxeek ez dute finantziazioa galduko.

2023/05/08 - 18:21
Bildarratz: "Diru publikoz ordaindutako ikastetxe guztiek batera lan egin behar dute"
2023-2024 ikasturteko matrikulazioen inguruan Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak zehaztu duenez, "familien % 94,1ak lehen aukeran eskolatuko ditu seme-alabak". Segregazioaren aurre egiteko abiatutako bideak "epe luzerako begirada" eta "gizarte osoaren inplikazioa" eskatzen dituela esan du.
2023/05/08 - 10:01
Bildarratzek 2023/24 ikasturteko matrikulazioari buruzko argibideak emango ditu gaur Legebiltzarrean
Behin betiko zerrendak argitaratuta daudela emango ditu azalpenak sailburuak, berak eskatuta. Ikasle zaurgarriak sare ezberdinetako ikastetxeen artean banatzeko irizpideak ezarri ditu Hezkuntza Sailak, eta egindako banaketa tarteko, kritiko azaldu dira Ikastolen Elkartea, Kristau Eskola eta EHIGE.

2023/04/26 - 14:05
Andueza: "Saiatuko gara hizkuntza ereduak blindatzen eta Hezkuntza legean espresuki jasotzen"
PSE-EEko liderraren hitzetan, EAJk "bazekien" sozialistek hezkuntza lege proiektuarekin desadostasunak zituztela, gobernu bileraren bezperan Mendiak Urkullurekin hitz egin baitzuen. Dena dela, elkarrizketaren alde agertu da, eta "EAJrekin batera" gaiok "zuzentzeko" aukera egongo delakoan dago.
2023/04/21 - 14:02
Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du Hezkuntza Legearen proiektua
Gobernu Kontseiluaren argi berdea jaso ondoren, Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidaliko du lege testua tramitazioa has dadin.
2023/04/10 - 14:01
Jaurlaritza hezkuntza ituna "urratzen" ari dela salatu du Elkarrekin Podemos-IUk
Ezkerreko koalizioaren legebiltzarkideak planifikazio dekretua eta itunpetze araua kritikatu ditu eta ohartarazi du "gaur-gaurkoz" Elkarrekin Podemosek ez duela legea babestuko. EH Bildu eta PSE-EE ere estu hartu ditu. "Herren geratu zaie eskola publikoaz egin duten defentsa", kritikatu du.
2023/04/07 - 16:40
Hezkuntza lege berrirako oinarriak sinatu eta urtebetera, zer?
2022ko apirilaren 7an Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza lege berrirako oinarriak izango direnak onartu zituen, % 90,6ren babesarekin. Lege proiektuaren onarpena atzeratu egin da, eta urteurrenarekin bat eginez, EITBk gaiaz galdetu die Vox ez beste talde parlamentario guztietako ordezkariei.
2023/04/07 - 16:27
Urtebete da Legebiltzarrak Hezkuntza legearen oinarriak onartu zituenetik
Eskola publikoa indartu, segregazioari aurre egin eta euskara ardatz izango duen irakaskuntza eleaniztuna bultzatzea da akordioaren helburua.

2023/04/01 - 14:05
Hezkuntza publikoarentzako funtsei uko eginez itunpeko ikastetxeak sendotzea leporatu dio EHIGEk Jaurlaritzari
"11 milioi euro galdu dira 3 urteko epean 1.518 plaza publiko sortzeko 0-3 urteko haur hezkuntzako lehen zikloan", esan du Hezkuntza publikoko gurasoen konfederazioak.

2023/03/31 - 15:44
Bildarratzek jakitera eman duenez, familien % 93,8k plaza lortu dute lehen postuan aukeratutako ikastetxean
Datu hauekin batera lasaitasuna eta konfiantza eskatu berri du Bildarratz sailburuak, segregazioaren aurkako prozesuak emaitza onak emango dituela sinetsita.
2023/03/30 - 12:19
Ikastolen Elkarteak eta Kristau Eskolak "gardentasuna" eta "elkarlana" eskatu diote Hezkuntza Sailari
Biek ala biek argi utzi dute bat datozela segregazioari aurre egiteko abiatutako prozesuarekin, baina kritikatu dute Hezkuntza Sailak ez dituela errespetatu hasiera batean ezarritako oinarriak.
2023/03/30 - 10:32
Ikastolek uko egin diote irizpide berriekin matrikulatu ezinda geratutako umeak beste zentroetara bidaltzeari
Segregazioari aurre egiteko irizpide berrien ondorioz, ikastola batzuetan izena eman ezinda geratu dira guraso batzuk. Ikastolen Elkarteak bi orduz aztertu zuen gaia atzo eta erabaki aurrematrikula guztiei eutsiko diela. Horren iritzian, Sailak "joko arau ezberdinak" ezarri dizkie zentroei.
2023/03/28 - 15:58
Jaurlaritzak berriro atzeratu du Hezkuntza Legearen proiektua
Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu duenez, gobernu bileran onartzeko hainbat txosten falta ditu oraindik proiektuak. Bildarratzen hitzetan, "aste gutxi batzuren kontua" izango da.

2023/03/02 - 15:24
Hezkuntza Sailak eskoletako zuzendarien jarduna aitortuko du
Ikastetxe publikoetako zuzendari eta zuzendaritza talde profesionalak eta egonkorrak nahi ditu Hezkuntza Sailak, eta horretarako formazioa jaso eta ebaluazioak egingo zaizkie. Aldi berean, aitortza ere izango dute: besteak beste, diru sari edo plusak jasoko dituzte eta ordutegi malguagoa ere bai.

2023/02/14 - 14:02
Hezkuntza Sailak zazpi milioi euro bideratu ditu ikastetxe publikoetara, jolastoki inklusiboak eratzeko
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak udal titulartasuna duten tokietan daudenez, jolastokietarako obra proposamenak aurkezten dituzten udaletara bideratuko dute dirua.
2023/02/10 - 15:24
Hurrengo ikasturteko aurrematrikulazio epea astelehenean irekiko da
Astelehenean zabaldu eta astebete egongo da zabalik izena emateko epea ikasle berrientzat. Berritasun nabarmen bat dakar kurtsoak: ikaslerik zaurgarrienak hartzeko kuotak ezarri direla salbuespenik gabe ikastetxe guztientzat.
2023/02/02 - 10:44
Legebiltzarrak bere jardunari berrekin dio, Hezkuntza Legea ardatz hartuta
Aurreikusi dutenez, bidean izandako oztopoak oztopo, urteko lehen hiruhileko honetan bideratuko dute Legebiltzarrean iazko martxoan hitzartutako itunaren onarpena. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostu zuten testua.